Osteguna, 2013-05-23

Hernio-Gazumeren interpretazio zentroa inauguratu dute Alkizan

Hernio-Gazume mendialdea Kontserbazio Bereziko Eremu izendatu dute behin-betiko. Hori dela eta, inguru horren aberastasun naturala eta kulturala babestu eta ezagutarazteko, Hernio-Gazumeren interpretazio zentroa ireki du Alkizako Udalak.

Amalur Mendizabali, Jokin Bildarratzi eta Iñaki Irazabalbeitiari elkarrizketa, ‘Galtzaundi’ aldizkarian

Ostiralean banatuko den Galtzaundi aldizkarian, Amaiurreko senatari Amalur Mendizabal, EAJ-ko senatari Jokin Bildarratz eta Aralarren Europako ordezkari Iñaki Irazabalbeitiari egindako elkarrizketa argitaratuko da. Europa, krisia eta Euskal Herriko gai politiko eta sozialak izan dituzte, besteak beste, hizpide.

Asteburu Kulturalak emango dio Harri Jaiari jarraipena Bedaion

Bedaioko Artubi Elkarteko kideek maiatza dotore atondu dute, ekitaldi desberdinez jantziaz. Kultur ekintzak Harri Jaiarekin hasi ziren iragan ostegunean, eta orain, Asteburu Kulturalaren txanda izango da. Hitzaldiekin batera, mendi irteera ederra antolatu dute, «hainbat ezustekorekin». Eguzkiak aukera berria izango duen hilabetea, ekaina, indartsu hasiko dute Bedaion. Natura eta kirola uztartzeko asmoz, VII. Mendi eta VI. [...]

‘Emakumeak busti egiten dira’ proiektua jarriko dute martxan, Leitzaldean

Emakumeek ibaiekin eta urarekin izan duten harremanaz gogoeta egin eta erakustea du xede CRANA Nafarroako Ingurumenaren Arloko Baliabideen Zentroak Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearekin lankidetzan abian jarri asmo duen ekimenak. Emakumeak busti egiten dira izenburupean emakumeak elkartu nahi dituzte, ibaiekin izan duten erlazioa ikertu, eta hori egutegi batean ikusarazi. 2010ean hasi ziren [...]

Maiatzaren 24ean metalgintzako langileak grebara deitu dituzte

LAB sindikatuak metalgintza sektorean greba orokorra deitu du maiatzaren 24rako. Greba deialdiarekin bat egin dute ELA, CCOO eta UGT sindiketueak, bakoitza bere irakurketa eta berezitasunekin. Tolosaldeko LAB sindikatuak eskualdeko langileak Donostiara bideratuko ditu goizean, eta arratsaldean, Tolosan egingo dute mobilizazioa, Trianguloan, 19:00etan. Deialdien berri ematerakoan grebaren arrazoiak ere azaldu ditu Tolosaldeko LAB-ek. Hitzarmen kolektiboa izan [...]

«Gu ondo bizitzeko, ezinbestekoa dugu biodibertsitatea zaintzea»

Tolosako Zerkausian eskualdeko hiru herritako ikasleak elkartu dira gaur goizean, biodibertsitatean inguruan bi urtetan egindako lana plazaratzeko. Alegia, Ibarra eta Tolosako ikasleek biodibertsitatzea zaintzea «beharrezkoa» dela aldarrikatu dute, besteak beste, ondorengo onurak ekartzen baititu: «Elikagaiak, ur garbia, jantziak, aire garbia, energia eta eraikuntzarako materiala». Zerkausian elkartu direnei biodibertsitatea zer den azaldu zien labur-labur: «Landare eta [...]

Asiako ohiturak ezagutu dituzte Aresoko gaztetxoek

Aresoko Guraso elkartearen eskutik, herriko eskolan izan zen atzo Agurtzane Belaunzaran berrobitarra bere azken bidaiaren inguruko argazki emanaldia eskaintzen. Pasa den urteko azarotik martxora bitarte Asia hegoekialdean zehar bidaiatu du Belaunzaranek, eta han bizitakoak kontatu zizkien gaztetxoei irudien bidez. Hango haurren eskola, bizilekua edota ohiturak azaldu zizkien, eta indonesiarrak nola janzten diren ere erakutsi zien.

Zozketa martxan jarri dute Ahora! Asteko euskal idazleen erakusketan

Tolosako euskal idazle eta itzultzaileen lanak ikusi, ukitu eta irakurtzea ahalbidetzen duen erakusketa zabalik dago Errotan, haur liburutegian. Ahora! Asteko egitarauaren zati da hau ere, eta erakusketa osatzeko, Aranburu jauregiko udal liburutegian lehiaketa martxan jarri dute.

Xabier Amuriza Amezketan izan da, Harituzeko kideei ikastaroa eskaintzen

Bertsozale Elkarteak hainbat ikastaro antolatzen ditu urtero, bertso eskolei begira. Tolosaldeko Harituz Bertsozaleen Elkarguneak, ikastaro hauetako hiru aukeratu ditu ikasturte amaiera honetarako, eta atzo iluntzean Xabier Amurizak Amezketan eskainitakoa izan zen lehena: Xabier Amurizarekin hizketan. Elkarrizketa formatuan joan zen saioa, eta besteak beste, gai hauek jorratu zituen berriztarrak: sotanadun apaiz bertsolariaren esperientzia eta orduko giroa; [...]

“Maila handiko pilotariak daude Ogi Berri Txapelketan”

Jon Erasun, Iker Irribarria eta Iñaki Artola pilotariek I Ogi Berri Txapelketako larunbateko jardunaldian parte hartuko dute. Hiruek txapelketaren maila ona nabarmendu dute.