Igandea, 2013-05-19

Ezagutu gure produktuak, doan

Produktu berria gaur egungo errealitatera egokitu nahian, heldu da 2003. urteaz geroztik abian dugun proiektuari aldaketak egiteko unea.

Alde batetik, batu egin ditugu, hitzak dauden eskualdeetan, papereko egunkari lokalak (hitzak) eta egunkari nazionala (‘Berria’), eta, beste alde batetik, herrialdeetako hitzak sortu ditugu zonalde bakoitzerako (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Ipar Euskal Herria eta Nafarroa). Herrialdeetako hitzak ostiralero argitaratuko dira; hitza guztiekin batera joango dira, eta, hitza jasotzen ez den tokietan, ‘Berria’rekin batera. Gurean, hortaz, Tolosaldeko bizilagunek ostiraletan gipuzkoako hitza eta tolosaldeko eta leitzaldeko hitza jasoko dute, eta Leitza eta Aresoko bizilagunek, berriz, nafarroako hitza eta tolosaldeko eta leitzaldeko hitza.
Eskaintza berri hau ardatz hartuta, harpidetza kanpaina zabal bat hasi dugu.

Jaso zure etxean eta erabaki
Proiektu berri honen nondik norakoak ezagutu nahi badituzu ‘Berria’ eta hitza egunkariak zure etxean 15 egunetan doan jasotzeko aukera duzu. Eskaera egiterakoan, astebeteko epean eginez gero, ongi etorri oparia ere jasoko duzu.
Produktuak etxean jaso ahal izateko eskaera egiteko bide desberdinak dituzu. Batetik, herri ezberdinetan jarri ditugun buzoietan aurkituko dituzun esku orriak bete ditzakezu eta bertan utzi berriz ere. Buzoiak Villabonako Liburutegian eta Kiroldegian; Iruran udaletxean; Anoetan udaletxean eta Kiroldegian; Tolosan Kultur Etxean, udaletxean, Musika Eskolan eta Kiroldegian; Ibarran udaletxean eta Kultur Etxean; eta Leitzan Kiroldegian eta udaletxean daude.
Buzoiez gain, hala ere, badago ‘Berria’ eta hitza 15 egunez doan jasotzeko beste modurik ere. Telefonoz egin daiteke, 943-30 43 45 zenbakira deituta edo mailez, harpidetza@berria.infora mezua bidalita. www.zuzaraberria.info webgunearen bidez ere egin daiteke.
Interneteko aldaketak
Papereko aldaketekin batera Interneta ere indartu dugu. Batetik, Berriketan.info komunitate irekia sortu dugu, informazioan oinarritutako sare soziala, alegia. Komunitate honetan kazetariek hartzen dute parte, baina, horretaz gain, irekia dago gainontzeko kazetari eta edozein erabiltzaile euskalduni. Helburua da euskarazko informazioaren topagune eta eztabaidagune izatea. Nahi duenak aukera dauka bere soslaia Twitter eta Facebook-eko soslaiekin automatikoki lotzeko, eta Berria.info-n ere txertatuko da horko informazioa.
Berria.info webgunea ere berritu dugu. Etengabeko edizioari lehentasuna emanez, gaur egungo eguneraketen kopurua handitu da: hamahiru albiste izaten ziren lehen, eta 40-45 albiste izango dira hemendik aurrera. Albiste laburrak izango dira, flash moduan landutakoak.
Gertakariak eta ekitaldiak zuzenean kontatuko dira (testuen eta ikus-entzunezkoen bidez); zuzeneko albisteak sustatuko dira (Twitter sistemaren bidez); beste atal batean, informazio arinagoa eta aisialdiari lotutakoa jasoko da: bideoak, argazkiak, Interneteko euskal munduan dauden artikulu interesgarrietarako loturak, eta teknologia berriei, Interneti eta zientziari buruzko albisteak bilduko dira.
Gure webgunea
Guri dagokigunez eskualdeetako Hitzek ere izango dute euren garapena sarean, eta herritarrengandik are hurbilago dagoen informazio emango dugu. Herri bakoitzak webgune propioa dauka orain. Tokian tokiko hitza horietan argazki galeriak, bideoak, audioak, PDFak,
Twitter jarioak eta abarrak integratu ditugu.
Horiek horrela, tolosaldea.hitza.info atariaekin batera, Tolosako (tolosa.hitza.info), Alegialdeko (alegialdea.hitza.info), Anoetaldeko (anoetaldea.hitza.info), Ibarraldeko (ibarraldea.hitza.info), Leitzadeko (leitzaldea.hitza.info) eta Villabona-Aiztondoko (villabona-aiztondo.hitza.info) orriak ere aurkituko dituzu webgunean. Informazio gehiago nahi baduzu sartu www.zuzaraberria.info webgunera.