Luis Mari Urizar billabonatarrak beteranoen mailan denborarik onena lortu zuen, pasa den igandean joatu zen Solsonako (Katalunia) Mendi Duatloian.
Kataluniako zirkuiturako puntuagarria da Solsonako proba, eta Euskal Herritik hamaika kirolarik parte hartu zuten. Batzuk Euskal Selekzioko elastikoarekin aritu ziren, eta beste batzuk, berriz, beren klubeko elastikoarekin. Eskualdetik, Luis Mari Urizar joan zen euskal selekzioko elastikoarekin; Liher Etxeberria, berriz, Tolosaldea Triatloi Taldearen izenean aritu zen Solsonan.
Guztira 250 gizon-emakumek parte hartu zuten proban. Korrikako lehen zatian 5 kilometro egin behar izan zituzten; ondoren, bizikletarekin, 24 kilometroko ibilbidea egin zuten, eta bukatzeko 3 kilometro egin behar izan zituzten korrika.
Luis Mari Urizar eskualdeko lehen parte hartzailea izan zen. 01:32ko denborarekin, seigarren postuan amaitu zuen proba. Bide beretik, beteranoen mailako irabazlea izan zen kirolari billabonatarra.
Tolosaldea Triatloi Taldeko Liher Etxeberriak, berriz, 35.postuan amaitu zuen Solsones-ko mendi duatloia, 01:40ko denbora eginez.
Urizar beteranoetan garaile Solsonako mendi duatloian
Bilatu
Herriak
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Arabieraz egin dute ate irekien jardunaldia Aitzol Udal Euskaltegian 2013/05/15
- Bedaion Harri Jaia ospatu dute, auzotarren parte hartze handiarekin 2013/05/17
- Nagore Arizeta Garmendia: Ea lortzen degun Alkizako umeek eskolan toki gehia...
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
Berriketan.info [RSS]
-
leire narbaiza arizmendi posted an update 2 hours, 36 minutes ago
-
Jon Fernandez posted an update 9 hours, 15 minutes ago
Enpresen zerga iruzurraz, ”ez dugu sozietateen zergak armonizatzeaz hitz egin, hori ezinezkoa delako”, dio Durao Barrosok. ”Iruzurraz hitz egin dugu, ez zergak txikiak ala handiak diren”. Frantzian, adibidez, %33,3koa da zerga; Irlandan, berriz, %12,5ekoa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 9 hours, 18 minutes ago
Viscontirentzat etapa, bere bigarrena eta Movistarren laugarrena Giroan. Bikaina.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 9 hours, 19 minutes ago
Azken kilometroan sartuta 21 segundo Viscontirentzat. Harrigarria Movistarren Giroa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 9 hours, 22 minutes ago
Hiru kilometro besterik ez, eta 24 segundoko aldea Viscontirentzat. Eskura dauka garaipena, Movistarren hirugarrena jarraian.






