Berastegiarrek ere bat egin dute hileko azken ostiraleko aldarrikapenekin

2012/01/25
Nork

Tolosaldeko eta Leitzaldeko hainbat herritan hileko azken ostiralak iristean, elkarretaratzeak egiten dituzte. Preso eta iheslarien eskubideen alde biltzen dira, eta herrien zerrendari, oraingoan, Berastegi gehitu zaio. Herriko plazan elkartuko dira 19:30ean. Azken hilabeteetan, Irura, Berrobi edota Gaztelu herriak gehitu dira hileko azken ostiraletako elkarretaratzeetara. Etzi izango da urteko lehen azken ostirala.

Tolosaldeko Egin Dezagun Bidea ekimenak ere, deialdi horiekin bat egiten du, eta herritarrei dei egiten diete bertan parte hartzera joateko. Bestalde, eskualdeari dagokionean, urtarrilaren 7ko Bilboko manifestazioari eskualdeak eman zion erantzuna azpimarratu dute: “Benetan txalotzekoa izan da guztion artean egin dugun lana, eta emaitzak hala erakusten digu. Tolosaldetik 18 autobus joan ginen Bilbora. Benetan ikaragarria!”.

Azken ostirala
Etzi
Aduna. 20:00etan.
Alegia. 19:30ean.
Amezketa. 19:30ean.
Anoeta. 19:30ean.
Asteasu. 20:00etan.
Berrobi. 19:30ean.
Berastegi. 19:30ean, plazan.
Gaztelu. 20:30ean, plazan.
Ibarra. 19:30ean.
Ikaztegieta. 20:30ean.
Irura. 19:30ean, plazan.
Txarama. 20:15ean.
Leitza. 20:00etan.
Lizartza. 20:00etan.
Orendain. 20:00etan.
Tolosa. 19:30ean.
Villabona. 20:00etan.
Zizurkil. 20:00etan.

 

 

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Bloga

  • Juan Urretabizkaia
    Juan Urretabizkaia
    Amestea ere ausartzea da: AmetsAmetsetan nagoIzar uxoak ikusten ditudanean bezalaTic tac07:34Tic tac07:34Tic tac07:34Tic tac 07:34Tic tac07:35RiiiinnnnggggGaldu Galduta nagoAnimaliak etxe bizitzetan bezelaAltsaAltsatzen ari na...
  • Olatz Artola
    Olatz Artola
    Supernova:   Jarri zaitez begiratzen, duzun ispiluaren begietan ikusteko zer garen. Eta ohartuko zara, doinuek duten balioaz eta ikusiko duzu Kerobia artearen mundu desorekatuan instalatzen ahalegind...
  • Iurre Irratia
    Iurre Irratia
    Udaberriko programazioa: Kaixo irratizaleok!Udaberria iritsi da Iurre Irratira, eta programazioa ere berritu egin dugu! "Programazioa" atalean duzue, excel eta formatuan dituzue!Ondo izan eta jarraitu zure sintonian!Iurre Irr...

Berriketan.info [RSS]