Ekainaren 3an izango da Eskola Txikien festa Larraulen. Aurten 25 urte beteko dira, Bidegoianen lehen festa egin zenetik. Eskola Txikiak bizirik lelopean egin zen festa hura, eta oraindik ere, aldarrikapen berberarekin jarraitzen dute Gipuzkoako herri eta auzoetako eskola txikiek.
Eskola Txiki batzuen bizitza kolokan dago, eta kasu horretan Larraulgoa legoke. Azken bost edo sei urteak oso mugituak izan dituzte herrian. Legearen arabera, eta duten haur kopurua kontuan hartuta, larrauldarrei eskola propioa dagokie. Gaur egun, ordea, oraindik ez diete onartu eskola propioa izateko duten eskubidea, eta Asteasuko Pello Errota eskolaren gela balitz bezala funtzionatzen dute.
Larraulgo eskola, eskola txikien mapan jarri nahi dute. Eta azken sei urteetako borroka irudikatu asmoz, ikus-entzuneko bat grabatzeko ideia zuten buruan. Dagoeneko, grabaketa lanak aurreratuak dituzte, eta eskola txikien festarako bukatzea aurreikusten dute. Iñaki Alcalde Larraulgo Guraso Elkarteko kidearekin hitz egin du Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitzak, eta biharko alean irakurri ahal izango dira proiektuaren xehetasunak.













Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]

