Udal gehienetan egin dute bat biharko lanuztearekin

2012/02/08
Nork

ELA, LAB, eta STEE/EILAS sindikatuek sektore publikoko 100.000 langile lau orduko lanuztera deitu dituzte biharko, Euskal Autonomia Erkidegoan, sektore publikoan egiten ari diren murrizketen aurka egiteko. Bada, eskualdean ere eragina izango du deialdiak, hainbat udal edota ikastetxetan bat egin baitute deialdiarekin.
Lau orduko lanuztea 11:00etatik 18:00etara bitarteko ordutegian egingo da, sektore bakoitzean lan txanden arabera. Halaber, lanuztearekin batera, manifestazioak ere deituta daude EAEko hiru hiriburuetan. Donostiaren kasuan, 12:30ean abiatuko da Boulevardetik, eta bertaratzeko deia egin diete sindikatuek eskualdeko langileei.
Tolosaldeko udal ugaritan egingo dute lanuztea, eta baita ikastetxeetan ere. Tolosako Samaniego ikastetxearen kasuan, irakasleen %40k egin du bat deialdiarekin, beraz, bertako ordezkariek geeletan ezingo dela ohiko funtzionamendua bermatu adierazi dute. Hori bai, Haur Txokoa, garraio zerbitzua, Lagunbusa eta jangelak ohikotasunez jardungo dira.
Osasun zentroen kasuan, ez dute bozketa orokorrik egin, eta norbere esku dago, beraz, lanuztearekin bat egitea.
Deialdiaren arrazoiak
Mariano Rajoiren abenduaren 31ko dekretazoa eta Patxi Lopez Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariaren urtarrilaren 10eko dekretazoaren ondorioz «egongo diren murrizketengatik» egin dute lanuzte deialdia.  Soldatak izoztea, pentsio fondoetara ekarpena, errelebo kontratua eta jubilazio primak suspendituta geratzea bajak bere osotasunean ez konpentsatzea, ordezkapenak ez egitea, enplegu berriak sortzeko aukerak mugatu, lanaldia luzatzea, 65 urtetik gorakoek ezin lanean jarraitzea eta adinagatiko lanaldi murrizketa suspenditzea dira murrizketen ondorioetako batzuk sindikatuek adierazitakoen arabera.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Bloga

  • Juan Urretabizkaia
    Juan Urretabizkaia
    Amestea ere ausartzea da: AmetsAmetsetan nagoIzar uxoak ikusten ditudanean bezalaTic tac07:34Tic tac07:34Tic tac07:34Tic tac 07:34Tic tac07:35RiiiinnnnggggGaldu Galduta nagoAnimaliak etxe bizitzetan bezelaAltsaAltsatzen ari na...
  • Olatz Artola
    Olatz Artola
    Supernova:   Jarri zaitez begiratzen, duzun ispiluaren begietan ikusteko zer garen. Eta ohartuko zara, doinuek duten balioaz eta ikusiko duzu Kerobia artearen mundu desorekatuan instalatzen ahalegind...
  • Iurre Irratia
    Iurre Irratia
    Udaberriko programazioa: Kaixo irratizaleok!Udaberria iritsi da Iurre Irratira, eta programazioa ere berritu egin dugu! "Programazioa" atalean duzue, excel eta formatuan dituzue!Ondo izan eta jarraitu zure sintonian!Iurre Irr...

Berriketan.info [RSS]

  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sakelakoan idaztea eta batera oinez ibiltzea, debekatuta gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    New Jerseyko Fort Lee hirian debekatu egin dute sakelakoan idaztea eta aldi berean oinez ibiltzea. Poliziak 85 dolarreko isuna jartzen die hori egiten dutenei. Sakelakoan idazten joateagatik istripuek gora egin dutela jakinarazi dute Fort Leeko agintariek: 35.000 biztanle ditu hiriak eta aurten, oraingoz, hiru hildako izan dira beste hainbat istriputan. Poliziak dagoeneko ehun isunetik [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi hitzaldi eta erakusketa, Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira gunean   duela 16 minutu · Ikusi

    Koadro txikia1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]