Eskualdeko udal ordezkariek Tolosaldea Garatzenek antolatuta Ultzamako biogas planta bisitatu dute. Eskualdean iraunkortasunean oinarritutako garapen politiken aldeko apustua egin nahi du Tolosaldea Garatzenek, eta esperientzia berritzaileak udaletara gerturatzea du helburu.
Ultzamako bailaran 30 abeltzaintza ustiapen dituzte eta 15ek purinak kudeatzeko arazoak zituzten. Biogas planta eraikitzea erabaki zuten hori ekiditeko. Horrelako plantetan prozesatzen den behi purinekin argindarra, bero termikoa, konposta eta usainik gabeko likido ongarria lortzen da.
Orain arte, ongarri honen energiak belardietan bukatzen bazuen ere, gaur egun, planta honek 500kw eguneko eta 865kcal eguneko sortzen ditu naturalki. Bi produktu sortzen dira; batetik, biogasa (bero termikoa eta argindarra) eta bestetik, produktu digeritua (solidoa eta likidoa); ongarri moduan berrerabil daitekeena.














Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]