Tolosako inauteriek eskualde guztian izaten dute oihartzuna, horren adibide, hainbat ikastetxetan egiten dituzten jaialdi eta ospakizunak dira. Ikasle eta irakasleak mozorroturik ateratzen dira patiora edo kalera, gurasoen gozamenerako. Hauek, argazki kamerak eskuetan, oroitzapen politak pilatzen ibiltzen dira.
Iruran hasi ziren ikastetxeen ospakizunak, asteartean. Ikastolako haurrak, mozorroturik, jaialdia antolatu zuten frontoian. Hauen senideek, harmailak bete zituzten, txikienen jauzi eta algarak gertutik jarraitzeko gogoz.
Anoetan, herenegun, inauterietako jaialdiaren 25. urteurrena ospatu zuten. Urte guzti hauetako ibilbidea laburtzeko asmoz, orain arteko emanaldirik onenak aukeratu eta antzeztu zituzten kiroldegian.
Ikastetxe gehienek, ordea, Ostegun Gizena ospatzen dute. Ibarran, adibidez, pailazoz jantzita irten dira Uzturpe Ikastolakoak plazara, eta Berrobin, Lantzeko inauteriez. Villabonan Fleming ikastetxeko haurrak, basoz atera ziren, eta kiroldegian jaialdi ederra eskaini zuten. Jesusen Bihotzakoek, extralurtarrez mozorrotzea erabaki zuten, eta hauek ere herriari euren dohain harrigarriak azaldu dizkie, hori bai kalejirarik gabe.
Gaur, Zizurkilen
Jesusen Bihotza Ikastolako ikasleak kalejiran irtengo dira Ostiral Mehean kalera, margolariz jantzita. Lehendabizi desfilea egingo dute herrian barrena, eta ondoren, plazan emanaldia.






















Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela 