Bada animalia bat, gizakiari izugarrizko beldurra eta egonezina sortzen diona, batez ere euskaldunei. Animalia gaixo hauei bibliak eta pulpituetan «egiak» esaten dituzten pertsonek, berebiziko fama txarra eman diete. Animalia honek, Eva deritzan emakume bati, sagarrondo magiko bateko sagar debekatu bat eskaini omen zion eta sagarrondoko jabea asko haserretu omen zen. Nonbait sagarrondoaren jabea, sagardogilea zen ofizioz eta ez zion batere graziarik egin bere sagarrondoko sagarrak ostutzea!
Animalia pozoitsuak dira, hozka egiten dute, lurrean arrastaka dabiltza, «shhhh…!!!» moduko zarata berezi bat egiten dute… Ez da harritzekoa beraz, fama txara izatea. Jada ene irakurleek jakingo dute sugeez ari naizela eta artikulu xume honen helburua sugeen aurkako beldurra ezabatzeko saiakera bat dela.
Sugeak narrastiak dira, dortoka, sugandila eta muskerren antzera, baina sugeak hankarik gabeko narrastiak dira. Orain milioika urte, musker bati lur azpian bizitzea otu zitzaion eta hankek nonbait enbarazu egiten ziotelako, hankarik gabe bizitzen ikasi zuen, zenbait suge oso gertutik aztertzen baditugu, gorputzaren erdialdean hankatxo txiki batzuk ikusi ahal dira. Beraien gorputza luzatu egin zen, mugimendua hankekin egin ordez, gorputz guztiaren zig-zag batekin mugitzen zuen eta lur barnean ederki moldatzen ziren arren, lur gainean ibiltzeko ere ez zuen arazorik.
Sugeak ugaztun eta hegazti txikiez elikatzen espezializatu ziren: sagu, satain, ugaztun handien kumeak, txori txikiak… Sugeek badakite ugaztun eta hegaztiak odol beroa dutela eta gai dira animalia hauek igortzen duten berotasuna sudurraren bidez atzemateko, lur azpian zein iluntasun gordinean.
Hau gutxi balitz, sugeak gai dira beraien biktimak urrunetik dastatzeko. Guk oilasko errea dastatzeko ahoan sartu behar dugu nahi eta ez, baina sugeek ez. Nahikoa dute mihia ateratzea urrunean duten biktimaren zaporea nabaritzeko, modu honetara jakiten dute ea zein animalia den, gaztea ala zaharra den eta osasuntsu dagoen. Ezaugarri guzti hauek atzeman ostean erabakitzen dute animalia hori harrapatzea komeni den ala ez; animaliek ez dute alferrikako lanik egiten!
Beraien isiltasunarekin, abiadurarekin eta pozoiarekin biktima harrapatu ostean zuzenean irentsi egiten dute, soilik bi hagin baitituzte, hauek pozoia sartzeko xiringa moduak dira eta ez dute balio murtxikatzeko. Sarritan biktimak sugearen ahoa baino handiagoak dira eta hau irensteko sugeek beraien buruko hezurrak banatu egiten dituzte, ahoaren kapazitatea handituz eta poliki-poliki beraien muskulu indartsuekin biktima irentsiz. Jan ostean hilabeteetan egoten dira biktima liseritzen, guk Urteberri eguneko bazkariarekin egiten dugun bezalaxe.
Euskal Herrian bi suge pozoitsu ditugu, aspis sugegorria eta sugegorri kantauriarra. Biak dira pozoitsuak, kolore gorrizta, buru triangeluarra, sudur txiki batekin… Nire irakasle bikain batek zioen bezala sugegorriek «gaizto aurpegia» dute.
Hauen pozoia, gizaki heldu osasuntsu batentzako ez da hilkorra, ordu batzuetan zehar nekaturik uzten du, baina ezer gutxi gehiago, larrialdietara joaten bada, suero bat ipintzen dute baina ez antidotorik, beraz ez da oso larria. Haurrentzat eta gaixotasun kronikoren bat duten helduentzat arriskutsuagoak dira. Hala ere, ez beldurtu: zenbat pertsona hiltzen da urtean Euskal Herrian suge gorrien hozkadaz? Uste dut astean pertsona gehiago hiltzen dela Euskal Herrian auto istripuz, beraz izan beldur gehiago autoei sugeei baino.
Mendian suge gorri bat topatzen badugu: lasai. Utzi bere bidea egiten, pentsa sugegorri horrek guri beldur gehiago digula, guk berari baino. Gu ez gara sugegorri baten janaria, beraz ez du inolako interesik guri hozkada egiteko. Hori bai, makiltxo batekin «borobiltxoak» ukitzen badizkiogu, normala da eraso egitea.
Artikulu xume honen ostean espero dut irakurleek sugeak beste begi batzuekin ikustea. Eta honelako artikulu gehiago nahi izanez gero, bioaniztasunetik.com-en daude edo bestela eskatu niri zuzenean bioaniztasunetik@hotmail.com edo Facebook-eko gure orrian.
Fama txarreko animalia
Bilatu
Herriak
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Pleno txikia egin dute ikasleekin, biodibertsitateaz aritzeko 2013/05/15
- ‘Elkarrekiko menpekotasunak’ erakusketaren bisita gidatua, bihar 2013/05/17
- Nagore Arizeta Garmendia: Ea lortzen degun Alkizako umeek eskolan toki gehia...
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
Zorion Agurrak
-
Urte askoan!
Maialen Zubeldia Azkolain (Ibarra). Gaur 5 urte! Zorionak birramona Tereren partetik.Maialen Zubeldia Azkolain (Ibarra). Gaur 5 urte! Zorionak birramona Tereren partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/maialen-263x300.jpgUrte askoan!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 5 minutes ago
Biharkoan eta etzikoan dago, ordea, zalantza. Bihar ezingo dituzte igo, ziurrenik, Gavia eta Stelvio, eta beste mendate batzuk aztertzen ari dira antolatzaileak. Val Martelloren aurretik Mortirolo igotzea izan daiteke biharko irtenbidea.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 7 minutes ago
13:12an abiatuko da lehen txirrindularia, Rafael Andriato (Vini), eta 16:33an azkena, Vincenzo Nibali (Astana). 20,6 km-ko kronoigoera zain.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 20 minutes ago
Barakaldon, proiektua zutabe: Zabala prestatzaile fisikoak eta Rodriguez atezainen entrenatzaileak kontratua luzatu dute.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 47 minutes ago
Paco Herrerari egindako elkarrizketa zatika jarriko dugu. Gaur aurreneko pieza: http://futbolmamia.com/paco-herrera-jokatzeko-ereduaz-elkarrizketaren-1-zatia/ Jokatzeko ereduaz ari da hemen.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 14 minutes ago
San Mamesen agurreko partidaz: Nacional ez da izango aurkaria azkenean. Partida horren aurkezpena, gaur, 12:00etan.






