Osteguna, 2013-06-20

LABeko ordezkariak martxoaren 29 grebara gehitu dira

LAB sindikatuko Tolosaldeko eta Goierriko ordezkariek batzarra burutu dute gaur, Beasaingo Igartza jauregian. 160 bat ordezkari bildu dira, eta Inposaketen aurrean, burujabetza. Euskal langileok lan erreformari EZ! lelopean elkarretaratzea burutu dute, batetik, eta martxoak 29ko grebara gehitu dira, bestetik.