Martxoaren 29ko greba orokorra arrakastatsua izan zen Hego Euskal Herrian, Galizian, Katalunian eta estatu osoan. Gure eskubide sozial eta demokratikoen aldeko borrokan langile klaseak, beste behin, bere indarra eta borroka gaitasuna erakutsi zituen. Egun garrantzitsu horretako piketeetan eta mobilizazioetan, langileen eta gazteen parte hartzea oso handia izan zen. Frogatuta geratu zen langile klasearen eta gazteriaren kontzientzia maila zenbaterainokoa den. Dudarik gabe, sindikatu guztiek greba orokorra egun berean deitu izanak ondorio oso onak izan zituen: ekintza batasuna, langileen gehiengoa erakartzen duena, oinarrizko arma da elkartuta dagoen etsaiari aurre egiteko. Hartu beharreko bidea hau dela uste dugu.
Greba orokor hau deitzea pauso garrantzitsua izan zen langileen kontrako erasoari gure aurkakotasuna eraginkortasunez erakusteko, baina orain beharrezkoa da goranzko borroka plan bat antolatzea. PPren gobernuak garbi utzi du kapitalistek sortutako krisia nork ordaintzea nahi duen: langile klaseak. Esperientziak erakusten du akordioen politikak eta bake sozialak ez dutela balio patronalaren, bankarien eta enpresari handien erasoak geratzeko. Justu kontrakoa, beren harrokeria handitzen du eta eraso gehiago antolatzera animatzen ditu.
Azkeneko lan erreforma, orain arteko eraso guztiak eta mahai gainean jartzen ari diren berriak geratzeko, ez da nahikoa greba orokor bat. Lanpostuak, gastu sozialak eta osasun eta hezkuntza publikoa defendatzeko modu bakarra, erantzuna gogortzea da, borroka plan eraginkor batekin. Eta borroka honen hasiera naturala 48 orduko greba orokorra antolatzea izan beharko litzateke gure ustez. Funtsezkoa izango litzateke deialdi berri hau borroka, mobilizazio eta greba berrien plan bati lotuta joatea, gero eta sektore sozial gehiagorengana heltzeko eta benetako errebolta sozial baten baldintzak sortzeko.
Baina borroka plan hau ahal den demokratikoena izateko beharrezkoa da gazteen eta langileen antolakuntza maila handitzea. Funtsezkoa da, sindikatuek eta ezkerreko indarrek herrietan eta hirietako auzoetan, fabriketan, enpresetan, ospitaleetan, ikastetxeetan… batzar publikoak bultzatzea gertatzen ari dena eta nola borrokatu eztabaidatzeko. Langabetuek, etxe-kaleratzeen arriskuan dauden pertsonek, langile prekarioek, etab., beren adierazpenak egiteko toki bat izango duten batzarrak behar dira, kaleko erantzun bakoitza hobeto antolatzeko.
Aldi berean, beharrezkoa da oinarrizko defentsa bat eraikitzea enpleguaren suntsiketaren eta soldaten erorketaren aurka, eta langabetuen babeserako berme baten alde. Baina krisiaren sakontasuna eta bere izaera internazionala erakusten ari da fabrikaz fabrikako borrokak muga asko dituela eta ez dela gai patronalaren erasoaldia geratzeko. Era berean, maila sozialeko eraso guztiak geratzeko, sektorekako mobilizazioekin ere (hezkuntzan, osasunean, etab.) ez da nahikoa. Horregatik, beharrezkoa da gatazkan dauden fabriken borroka bateratua bultzatzea eta langile klase osoaren, gazteriaren eta langabetuen erantzuna antolatzea, modu bateratuan, masiboan, eraginkorrean eta denboran jarraipena emanez.
Langile klasearen borroka gaitasunean konfiantza osoa izateko garaia da. Borroka plan eraginkorrarekin batera, klaseko politikagintza eta sindikalgintza demokratikoa eta borrokalaria behar ditugu, krisi kapitalistaren aurrean alternatiba sozialista defendatuko dutena. Dirua badago, soberan dago, milaka lanpostu sortzeko eta zerbitzu sozialak defendatzeko, baina horretarako nahitaezkoa da bankuak eta enpresa handiak langileen kontrolpean desjabetzea (nazionalizatzea, publiko egitea…). Beharrezkoa da aberatsei zergak igotzea, krisian dauden enpresak nazionalizatzea eta langabetu guztiei langabezia laguntza bermatzea lanpostu bat aurkitu bitartean. Beharrezkoa da etxe-kaleratzeekin amaitzea eta eraikitzaile handiak desjabetzea, behar dutenei etxebizitza bat emateko. Beharrezkoa da erretiro adina 60 urtera murriztea gazteentzako errelebo kontratuekin. Beharrezkoa da hezkuntza eta osasun publikoko edozein murrizketari aurre egitea. Azken finean, beharrezkoa da kapitalismoaren logikarekin eta kapital finantzarioaren diktadurarekin amaitzea. Langileen kontrolpeko ekonomia demokratiko batekin bakarrik izango da posible gizarte demokratiko baten oinarriak jartzea eta sozialismoa eraikitzen hastea.
Ibon Artola. Euskal Herria Sozialistaren izenean.
Gutuna: “Borrokaren jarraipena, eta alternatiba sozialista”
Bilatu
Herriak
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Bedaion hain kuttuna duten Harri Jaia ospatuko dute gaur 2013/05/15
- Alegiako baratze parkea inauguratu dute 2013/05/17
- Nagore Arizeta Garmendia: Ea lortzen degun Alkizako umeek eskolan toki gehia...
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
Zorion Agurrak
-
Urte askoan!
Maialen Zubeldia Azkolain (Ibarra). Gaur 5 urte! Zorionak birramona Tereren partetik.Maialen Zubeldia Azkolain (Ibarra). Gaur 5 urte! Zorionak birramona Tereren partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/maialen-263x300.jpgUrte askoan!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 2 minutes ago
Beñat Intxausti (Movistar) bederatzigarren dago, Nibalirekiko 8.36ra, eta Samuel Sanchez (Euskaltel) hamargarren, 9.34ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 3 minutes ago
Harrigarriak dira jada sailkapen nagusiko aldeak. Vincenzo Nibalirekiko (Astana) 4.02ra dago Cadel Evans; 4.12ra Rigoberto Uran (Sky); 5.14ra Michele Scarponi (Lampre)…
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 19 minutes ago
Nibalirentzat etapa eta Giroa: 44.29. Samuel Sanchez bigarrenari 58 segundo atera dizkio. Harrigarria.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 20 minutes ago
Oso saio txarra Evansek: 47.05.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 21 minutes ago
Azken kilometroan sartuta, Evans harrapatzeko zorian dago Nibali. Italiarrak irabaziko du kronoigoera, Samuel Sanchezen aurretik.






