Gipuzkoako Herri arteko Txapelketa final laurdenetara iritsi da. Eskualdetik bi ordezkarik jarraitzen dute bizirik: Bidegoianek eta Berrobik. Kanporaketa gaindituz gero, gainera, elkarren aurka ariko lirateke finalerako lehian. Aurrez, ordea, Bidegoianek Azkoitia kanporatu beharko du, eta Berrobik Andoain. Joaneko lehiak gaur jokatuko dira, Azkoitian 22:00etatik aurrera eta Andoainen 21:00etatik aurrera. Itzulerako partidak, ziurrenik, hurrengo ostiralean izango dira.
Nafarroako eskolen arteko pilota txapelketari dagokionez, Areson finalerdietako partidak jokatuko dira hilaren 10ean, etzi. Eguraldi txarra eginez gero, lehia hauek Leitzako Amazabal pilotalekuan jokatuko dira.
Gipuzkoako Erremonte Kopa
Foru aldundiak, Euskal Jai Berri Erremonte Federazioarekin batera III. Erremonte Kopa antolatu du. Txapelketan hiru bikote ariko dira, eta horien artean dago Patxi Zeberio elduaindarra. Zeberio II.ak Ionekin osatuko du bikotea, eta Urriza-Etxeberria III.a eta Etxabe-San Miguel izango dituzte aurkari.
Gipuzkoako Erremonte Kopa bihar hasiko da, 11:00etan, Lazkaon. Zeberio IIa. bertan egongo da, txapelketako lehen partida jokatzeko asmoz. Hiru bikoteren artean ligaxka jokatu ondoren, bi lehenengoek finala jokatuko dute Zestoan, hilaren 29an.
Herri arteko eta eskolen arteko txapelketak jokatuko dira gaur eta etzi
Bilatu
Herriak
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- ‘Ocho apellidos vascos’ filmerako castinga egiten ari dira Leitzan 2013/05/17
- Amarotz Mendi Elkarteak prest du XI. Araxesko Mendi Itzulia 2013/05/20
- Nagore Arizeta Garmendia: Ea lortzen degun Alkizako umeek eskolan toki gehia...
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
Zorion Agurrak
-
Urte askoan!
Maialen Zubeldia Azkolain (Ibarra). Gaur 5 urte! Zorionak birramona Tereren partetik.Maialen Zubeldia Azkolain (Ibarra). Gaur 5 urte! Zorionak birramona Tereren partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/maialen-263x300.jpgUrte askoan!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 6 hours, 27 minutes ago
Txapeldunen Ligako biharko finalaz aritu gara Naxari Altunarekin Futbolmamia TBn: http://futbolmamia.com/futbola-aletzen-txapeldunen-ligako-finalaren-atarikoa-naxari-altunarekin/
-
Jon Fernandez posted an update 8 hours, 47 minutes ago
Lehia parekatuta egon da UGT-Euskadiren kongresuan. Botoen %55,65 jasota irabazi du Arzak.
-
Jon Fernandez posted an update 8 hours, 59 minutes ago
Raul Arza aukeratu dute UGT-Euskadiko idazkari nagusi. Pilar Collantes izan da Barakaldon egindako kongresuko galtzailea. Iragarritakoa baino ia bi ordu beranduago eman dute irabazlearen izena, zenbaketan arazoak izan direla-eta
-
Jon Fernandez posted an update 13 hours, 18 minutes ago
Ekintzaileen lege berriarekin, Espainiako zorretan bi milioi eurotik gora inbertitzen duten atzerritarrei egoiliar baimena emango die Madrilek, eta baita 500.000 eurotik gorako etxea erosten duten atzerritarrei ere.
-
Jon Fernandez posted an update 13 hours, 24 minutes ago
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du ekintzaileentzako lege berria. Besteak beste, aurrerantzean ekintzaileek ez diote zorrei euren ohiko etxearekin erantzun behar izango, eta BEZa faktura kobratutakoan ordaindu ahal izango dute. Baina autonomoen elkarteek gehiago eskatu diote Madrili: finantzazioaren eta kredituaren iturria zabaltzeko, eta…







