Larunbata, 2013-05-18

Berrobik eta Bidegoianek garaipena eskuratu dute Herriartekoan

Esku pilotako Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan Bidegoianek eta Berrobik garaitu egin dituzte euren aurkariak asteburuan. Itzuliko partiden emaitzekin jakingo da txartela noren esku geratzen den, baina litekeena da elkarren aurka jokatzea finalaurrekoa.
Andoainen jokatu zuen Berrobik Andoainen aurka iragan ostiralean. 2-1 garaitu zituzten andoaindarrak. Kadeteek 22-2 irabazi zuten, jubenilek 22-10 galdu eta nagusien mailakoek 22-11 irabazi zuten. Itzuliko partidak Berrobiko pilotalekuan izango dira, ostiralean, 19:00etan hasita.
Bidegoianek ere, 2-1eko emaitzarekin irabazi zuen. Azkoitian jokatu zuten, eta kadeteek 22-14 irabazi zituzten azkoitiarrak, jubenilak 22-7ko emaitzarekin gailendu ziren, eta nagusien mailan 22-9 galdu zuten berrobitarrek. Itzulikoa ostiralean jokatuko dute, Bidaniako pilotalekuan, 19:30ean hasita.