Ekainaren 29an, etzi, San Pedro eguna ospatzen dute Tolosaldeko eta Leitzaldeko hainbat herri eta auzok. Areson, Asteasun, Amarotzen, Leaburun eta Urkizun jai giroa nagusituko da ondorengo egunetan.
Goiztiarrenak asteasuarrak izango dira, suziria bihar botako baitute zerura; santua esnatzeko asmoz edo. Gainontzeko lekuetan, jaia San Pedro egunean hasiko da. Areson herritarrei kalera irtetea eskatu die Lagun Arteakoek, Areso alaitzeko denen parte hartzea garrantzitsua izango delako. Leaburutik, festetako egunetan, marrazki lehiaketako lanak herriko ostatuan egongo direla jakinarazi nahi izan dute. Asteasuko alkateak, Maria Pilar Legarrak, herritarrei jaiak lasaitasunez gozatzeko eskatu die, «modu txukun batean».
Tolosaren kasuan, jaiek etenik ez dutela dirudi. Sanjoanak amaitu berritan, bi auzok hartuko dute festaren lekukoa. Egitarau oparoa antolatu dute gainera, Amarotzen eta Urkizun. Irudimenak ez du mugarik, eta hori argi utzi dute auzotar hauek.
Sanpedroak, egitarauak
Areso
EKAINAK 29, ETZI
18:00etan. Herriko eskea egingo da. San Pedroko mezaren ordua zehazteko dago.
21:00etan. Lagun Artekoen afaria Pake Toki elkartean.
EKAINAK 30, LARUNBATA
09:00etan. Lagun Artekoen gosaria Pake Toki Elkartean.
10:00etan. Baserrietako eskea.
18:30ean. Musika plazan, Irati eta Leire trikitilarien eskutik.
21:30ean. Herri afaria Pake Toki elkartean. Txartelak Sastinea tabernan daude salgai.
23:30ean. Musika Irati eta Leireren eskutik.
ASTEASU
EKAINAK 28, BIHAR
10:00etan. Jaien hasierako haurren txupinazoa.
Ondoren. Haurren krosa eta marrazki lehiaketa.
12:00etatik 14:00etara. Haur parkea frontoian.
14:00etan. Haurren arteko bazkaria plazan.
15:00etatik 17:30era. Haur parkea frontoian.
18:00etan. Zezen txiki eta poniak.
18:00etan. Asteasuko Gazte Asanbladak antolatuta Asteasuko Frontenis Txapelketaren banakako finala.
19:00etan. Asteasuko Aitzondo Txirrindulari Elkarteak antolatuta, Asteasuko Pala Txapelketaren finala.
20:30ean. Sorginaren jaitsiera. Txupinazoa Nazioarteko Emakumeen Eguna ospatzeko bultzada eman zuen Asteasuko taldeak botako du. Ondoren, kalejira.
22:30ean. Bertso saioa, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Jon Maia. Gai jartzailea, Amaia Agirre.
Ondoren. Musika plazan Gugaz taldearekin.
EKAINAK 29, ETZI
10:00etan. Diana.
11:00etan. Meza Nagusia.
Ondoren. Elizmendin, haur abesbatza, hamaiketakoa eta soka dantza. Goiza amaitzeko, Asteasuko Pilota Eskolako Txapelketaren finalak.
18:00etan. Asteasuko eskolak eskainita, Musika Jaialdian plazan. Trikitilariak, panderojoleak, txalapartariak eta txistulariak egongo dira.
19:00etan. Herriko musikarien kalejira.
21:30ean. Herri afaria plazan.
Ondoren. Musika Laket taldearekin.
EKAINAK 30, LARUNBATA
10:30ean. Auzoen arteko Futbol Tornea.
11:00etan. Meza.
Ondoren. Aitzondo Elkarteak herriko jubilatuei eskaintzen dien hamaiketakoa.
13:00etan. Herri kirolak. Irazu eta Mugerza II.a aizkolariak, eta Aimar Irigoien eta Izeta II.a harri jasotzaileak.
14:30ean. Jubilatuen bazkaria frontoian, Xapre eta Zaharra trikitilariekin, eta Millan Telleria eta Xabier Zeberio bertsolariekin.
14:30ean. Koadrilen arteko bazkaria plazan.
18:30ean. Koadrilen arteko jokoak.
Ondoren. Rockalean taldea eta poteoa.
00:00etan. Musika kontzertua Nahixan taldearekin.
Ondoren. DJ Jon.
UZTAILAK 1, IGANDEA
11:00etan. Pilota Jaialdia.
Ondoren. Patata Tortilla Lehiaketa, eta sagardo dastatzea plazan.
18:00etan. Herri kirolak Ibargaingo soroan: Asteasuko taldeen arteko lehia.
Ondoren. Arrabots taldearekin musika eta dantza gidatua.
Amarotz
EKAINAK 29, ETZI
16:00etan. Jaien hasiera, suziri eta buruhandiekin.
16:30ean. Haurrentzako jolasak parkean eta festa gunean.
18:00etan. Beti Gazteak lokalean karta jokoen finala: eskoba, seiko, txintxon eta punttuan.
18:30ean. Txokolatada eta Sambhu-ren Kataklown antzerki emanaldia.
20:00etan. Tolosako Musika Bandaren kontzertua.
20:30ean. Trikikantu poteoa.
21:30ean. Mozorro gaua: auzo afaria eta DJ Bull goizaldera arte.
EKAINAK 30, LARUNBATA
08:00etan. Auzo garbiketa, Txukun Txarra Zaharra taldearekin.
10:00etan. Diana, Konponezinak txarangarekin.
10:30ean. Haurrentzako puzgarriak eta jolasak.
12:00etan. Ajoarriero lehiaketa.
12:30ean. Amarotzeko haurren dantza emanaldia.
14:30ean. Ajoarriero lehiaketako sari banaketa, eta auzo bazkaria.
15:30ean. Puzgarriak eta jolasak.
16:00etan. Mus txapelketa Ekaitz tabernan.
17:00etan. Antzerkia Los Kikolasekin: Sin remite.
18:00etan. Herri kirolak. Desafioa Amarotz eta Tolosaren artean, ondoren, Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariaren erakustaldia.
21:00etan. Euskaraokea eta playback-a denentzat. Ondoren, afaria.
23:00etan. Kontzertuak: Xpresso 4, Gorkore eta Bide Batez.
UZTAILAK 1, IGANDEA
09:30ean. Diana, Tolosako txistulariekin. Ordu berean, meza egongo da, auzoko hildakoen alde.
11:00etan. Artisautza eta mineralen erakusketa festa gunean.
11:30ean. Futbol Txapelketa, 6-12 urte bitarteko neska mutilentzat.
12:00etan. Erromeria festa gunean, Amarozko dantza taldekoekin.
14:30ean. Auzo bazkaria Konponezinak txarangak girotuta.
17:00etan. Magia ikuskizuna Mago Diego eta Jon Zabalarekin: Magia de cerca.
19:30ean. Aurreskua.
20:00etan. Sardina jana, Zelaia anaien musikarekin.
00:00etan. Jaien amaiera, eta agurra.
Leaburu
EKAINAK 29, ETZI
10:30ean. Txupinazoa, jaiei hasiera emateko.
11:00etan. Meza nagusia, San Pedro elizan.
Ondoren. Hamaiketakoa, herriko ostatuan.
12:00etan. Herriko Toka Txapelketa, plazan.
17:00etan. Ume jolasak.
Ondoren. Txokolatada.
20:15ean. Azken ostiraleko elkarretaratzea.
21:00etan. Barrikotea eta sagardo dastatzea egongo dira, herriko plazan.
Ondoren. Bertsolarien saioa, Jokin Uranga eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
EKAINAK 30, LARUNBATA
11:00etan. Leaburuko Kros Herrikoia. Adinaren arabera egingo dira taldeak, eta adin taldeen arabera ibilbidea aldatuko da. 3 urtetik gorako herritar orok har dezake parte.
15:00etan. Leaburuko Mus Txapelketa.
16:30ean. Euskal Herriko Toka Txapelketarako sailkapen jardunaldia. Izen ematea, 16:30etik 18:00etara.
19:30ean. Triki poteoa, herriko trikitilariekin.
20:45ean. Andoni Otegi herriko presoari bidaltzeko argazkia aterako dute.
21:00etan. Herri afaria.
Ondoren. Trikitilariak.
00:00etan. DJ Danik musika jarriko du goizaldera arte.
03:00etan. Parrandazaleen arteko zaku karrera.
URKIZU
EKAINAK 29, ETZI
11:00etan. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa.
14:00etan. Bazkaria elkartean, trikitilariek alaiturik.
21:30ean. Mus Txapelketa.
EKAINAK 30, LARUNBATA
14:00etan. Umeen bazkaria elkartean. Arratsalde osoan zehar, haur jolasak egongo dira.
21:00etan. Herri afaria Alurtxiki elkartean, trikitilariek alaiturik.
UZTAILAK 1, IGANDEA
11:00etan. Tortilla Lehiaketa.
11:30ean. Sagardo Lehiaketa.
12:00etan. Toka Txapelketa.
18:00etan. Ume jolasak eta bolo txapelketa.
Egun osoan zehar. Trikitilariak.









