Asteasuko Santamaña auzoan gaur goizean hasiko dira jaiak, Tranpazuloren igoerarekin. Ondoren etorriko da txupinazoa, hamaiketakoa eta gazteen arteko herri kirol probak. Lehen egun hau, bertsolariek eta trikitilariek osatuko dute.
Jaien bigarren eguna ez da ostegunekoa izango, festek egun horretan atseden hartuko baitute. Hilaren 20ean, ostiralean, 21:00etan jarraituko du jaiak, herri afariarekin. Bertara joan nahi dutenek izena aurrez eman beharra daukate, eta horretarako epea gaur amaituko da. Ondorioz, afarian parte hartu nahi dutenek 630 10 44 09 edo 686 78 82 60 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Auzoko Desapiyua
Santamañen azken egunean, hilaren 22an, Auzoko Desapiyua ikusteko aukera egongo da. 18:00etatik aurrera, Taito zaldia Goiballako giza taldearen aurka ariko da lehian. Ixidro Erretegiko zaldiak, 15 minutuko saioa egingo du 700 kiloko harriarekin eta 200 kiloko gainkargarekin. Ondoren, giza taldearen txanda izango da. Hauek 20 minutuko saioa egin beharko dute, 700 kiloko harriarekin eta gainkargarik gabe. Plaza gehien ematen dituenak irabaziko du Auzoko Desapiyua. Aurrez, aizkolariak eta Aimar Irigoien harrijasotzailea ariko dira lanean.
Santa Marinaren omenezko jaiak Santamaña Elkartearen, Goiballako bizilagunen eta Asteasuko Udaleko Festa Batzordearen artean antolatu dituzte.
Egitaraua
Hilak 18, gaur
10:30ean. Festen hasiera. Tranpazuloren igoera eta txupinazoa.
11:00etan. Meza nagusia.
Ondoren. Hamaiketakoa.
13:00etan. Herri kirolak, herriko gazteen artean.
Ondoren. Irazu eta Peñagarikano bertsolariak eta Izer, Narbaiza eta Lutxurdio trikitilariak.
17:30ean. Kalejira.
Gauean. Izer, Narbaiza eta Lutxurdio trikitilariak.
Goizaldean. Txokolatada.
Hilak 20, etzi
21:00etan. Herri afaria.
Gauean. Laja II eta Narbaiza trikitilariak.
Hilak 21, larunbata
16:00etan. Santamañako XVII. Mus Txapelketa.
16:30ean. Haur jolasak.
Ondoren. Toka Txapelketa.
Gauean. Laja eta Lutxurdio trikitilariak.
Hilak 22, Igandea
10:00etan. Andazarrateko XXVIII. Igoera, federatu gabeko txirrindularientzat antolatu dute proba.
11:30ean. Meza nagusia.
Ondoren. Herri Kirolak. Olasagasti eta Otaegi aizkolariak; Aimar Irigoien harrijasotzailea eta Astiasaran, Izer eta Lutxurdio trikitilariekin.
18:00etan. Auzoko Desapiyua. Ixidro Erretegiko Taito zaldia Goiballako giza taldearen aurka.
Afari aurretik. Tranpazuloren jaitsiera.
Gauean. Astiasaran, Izer eta Lutxurdio trikitilari taldea.








