Igandea, 2013-05-19

Manex Castro preso billabonatarra isolamendu egoeran dago

Asteartean Valentziako espetxean aurkitzen diren euskal presoek, tartean Manex Castro billabonatarrak, liskarra izan zuten espetxe funtzionarioekin. Bazkaltzeko orduan euren lekua preso arrunt batek hartu zuen, eta honekin hizketan ari zirela, funtzionarioak euskal presoen aurka egin zuten, isolamendu egoeran jarriz. Villabonatik azaldu dutenez, oraindik inkomunikaturik jarraitzen du, nahiz eta ostegunean telefonoz deitzeko aukera izan zuen.