SARIA:
Astobieta nekazalturismoan bi lagunentzako gau bateko egonaldia eta gosaria
Inauterietako argazki lehiaketa martxan jarri dugu. Inauterietan ateratako argazkiak bildu, eta webgunean jarriko ditugu. Tolosakoez gain, zure herrikoak ere izan daitezke. Harpidedunek eta ez direnek parte hartzeko aukera izango dute. Pertsona bakoitzak argazki batekin parte hartu dezake, eta thargazkiak@hitza.info helbide elektronikora bidali beharko dira. Argazkiak gutxienez 300 ppp-ko bereizmena eta 20 zentimetroko zabalera eduki behar dute. Martxoaren 9a, ostirala, izango da argazkiak bidaltzeko azken eguna.
Argazki irabazleak sari bezala, Bizkaiako Ajangiz herrian dagoen Astobieta nekazalturismoan, bi lagunentzako gau bateko egonaldia eta gosaria izango ditu.
Animatu eta parte hartu!














































