Igandea, 2013-05-19

Gordailua | Aisia Atal honetarako RSS jarioa

Tiritatxo Pupu eta Lorerekin joan zen Altzora

Altzoko liburutegian Tiritatxo ipuin kontalaria izan zen ostegunean. Haurrak oso gustura egon ziren ipuinak entzuten, baita Tiritatxoren adiskideekin ere, izan ere, ipuin kontalaria Pupu eta Lorerekin joan zen Altzora.

Kirola, musika, gastronomia, literatura nahiz festa euskaraz egiteko aukera izango da Ahora! Astean

Kilometroak 2013ko antolatzaileek, eta Tolosako hainbat eragilek, gaur aurkeztu dute, igandean bertan hasiko den egitarau zabala Urriaren 6an Tolosan ospatuko den Kilometroak jaiaren helburuetako bat, Tolosako herria euskararekiko dinamizatzea da, hasieratik azaldu izan duten moduan. Jomuga horri eutsiz, eta euskaraz esparru guztietan bizi daitekeela aldarrikatuz, Ahora! astea antolatu dute igande honetatik maiatzaren 25era bitarte. Herriko [...]

Ballet ikuskizuna Zerkausiko terrazan

Ekitaldi ugari antolatu dituzte maiatzerako Anoeta eta Villabonako gaztetxeek

Anoetako eta Villabonako Onddo Gazte Asanbladen urteurrenak direla eta, ekitaldiz jositako egitarauak antolatu dituzte datorren hilabeterako. Gaur bertan hasiko dituzte ospakizunak bi herrietan, eta hilabete amaierara bitarte luzatuko dira. Anoetako Gaztetxeak, hamalau urte beteko ditu eta bihar ospatuko dute egun handia. Goizetik hasita, patata tortilla lehiaketa, bazkaria, bizikletaz egingo den poteoa, afaria eta kontzertuak egingo [...]

Hogei familiekin udal baratzeak martxan jarri dituzte, Asteasun

Asteasuko Udalak bere egitasmoen artean, udal baratzeak aurrera ateratzea zuen helburu, eta azken hilabeteetako lanak bere fruitua eman du. Pasa den larunbatean inauguratu zituzten herritarren artean banatu dituzten baratzeak. Agroaldeako lursailean jarri dute udal baratzeen gunea. Udalaren baratze ekologikoak, herritarrentzako eskaintza pedagogiko eta ekologikoa izango dira. Lurra lantzeko eta norberak kontsumitzeko barazkiak izateko edonork espazio [...]

Elkartasun Eguna ospatuko da igandean euskal preso eta iheslarien alde, Adunan

Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko helburua duen Aiztondoko Elkartasun Eguna ospatuko da igandean, hilaren 5ean, Adunan. Egun osoko egitaraua antolatu du Aiztondoko Herrira mugimenduak, eta horiei, arratsalde horretan Adunan bertan jokatuko den VII. Gorostidi Harria txapelketa gehituko zaie. Goizeko bederatzietan emango zaio hasiera egunari, ordu horretan, ikurrinaren margotzea egingo baita. Bi ordu beranduago, hamaiketakoa banatuko [...]

Oargi mendi elkarteak espeleologia irteera antolatu du

Maiatzaren bigarren astebururako espeleologia irteera antolatu du Tolosako Oargi mendi elkarteak. Zehazki, maiatzak 10, 11 eta 12an izango zen. Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpetxean egingo dute lo. Elkartetik azaldu dutenez, derrigorrezkoa da rapelatzen jakitea eta leku estuei beldurrik ez izatea. Irteeraren kostua 41 eurokoa da, eta bertan sartzen da aterpeko bi gauak, bi [...]

Anoetan herritarren parte hartzearekin berritu dute haurrentzako parkea

Anoetako Udalak, herriko txikienak kontuan hartuz haurren parkea berritzea erabaki du. Martxoa aldera hasi zituzten berritze lanak, eta duela pare bat aste bukatu zituzten obrak. Herriko plazako haurren parkea zahartua zegoela adierazi du Pello Estanga alkateak: «nahi eta nahiez berritu beharra zegoen, egoera txarrean eta haurrek mina hartzeko arriskua zegoen». Lanak egiteko, ordea, herritarren parte [...]

1.500 euro biltzeko helburua du aurtengo Maiatza Saltsanek

Zizurkil eta El Salvadorreko Segundo Montes komunitatearen arteko anaieratzearen 20. urteurrena izango du hizpide 2013ko Maiatza Saltsan ekimenak. Hori dela eta, anaieratzearen inguruko ekitaldi ugari antolatu dituzte maiatzerako Guk egiten dugu, zuk zergatik ez? lelopean. Guzti horren helburu nagusiak bi dira: alde batetik, bi herrien arteko hogei urteko harremana ospatu eta anaieratzeak bizirik irauten duela [...]

Benito Lertxundiren abestiekin, Leidor hunkituta

Ostiralean izan zen Benito Lertxundiren abestiekin osatutako kontzertua izan zen Leidor aretoan. Kontzertu aparta izan zela adierazi dute Kilometroak 2013 egitasmoko antolatzaileek. Lau abesbatzak eta orkestrak eskaini zuten emanaldia, eta publikoa hunkitzea lortu zuten. Hauen artean zen Benito Lertxundi bera ere. Bukaeran, haur abeslari batzuk eszenatokira igo ziren Lertxundiri loreak emateko. Abeslariak, esker hitzak izan zituen.