BIHARKO HITZAN: HEMEN AURRERAPENA Aimar Odriozola Dantzaria Aimar Odriozola ibartarra dantzan ikusten duen edonork nabaritzen du berehala 13 urteko mutiko honek zerbait berezia baduela. Dantza gustatzen zaiola eta sentitzen duela erakusten du, eta dantzaren bidez sentiarazi egiten du hura ikusten ari dena. Berriki Aurresku Txapelketa irabazi du, eta Ibarrako Alurr dantza taldearekin Uztartuz lana estreinatu [...]
Gordailua | Bestelakoak Atal honetarako RSS jarioa

Arriarango biribilgunea gauzatzeko hitzarmena onartu du Gobernu Batzarrak
Tolosako Udaleko gobernu batzarrak aho batez onartu du, Arriarango bidegurutzean biribilgunea egiten hasteko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu beharreko hitzarmena; 559.565,60 euroko aurrekontua erabiliko dute lanak egiteko.

Birziklapen Bira, Tolosako Trianguloa plazan
Tolosaldeko Zabor Mankomunitateak Birziklapen Bira antolatu du, herritarrei birziklatzearen garrantzia ezagutarazteko. Gaur Tolosako Trianguloa plazan jarri dute erakusketa ibiltaria.
Bioaniztasunetik: Igelak eta apoak
Jon Ander Galarraga, Biologoa Jada udaberri nahiko arraro hau pil-pilean dagoen honetan, gure faunan ezaguna eta aldi berean ezezaguna dugun talde polit bat ekarriko dugu gure ekokulturaren txoko xume honetara. Honezkero titulua irakurriko zenuten, baina beno… igel eta apoetaz hitz egingo dugu. Ene irakurleak badakite jada igel eta apoak ez direla ez arrainak, ez narraztiak, [...]
Auto ilarak N-1 errepidean Iruran, Donostiarako bidean
Istripu baten ondorioz, auto ilarak daude N-1 errepidean, Iruran, Donostiarako bidean.

«Langileen itxaropenarekin jolastu nahi dute euren helburua lortzeko»
Huyck Wangner metalgintzako konpainiaren eta Zizurkilgo langile batzordearen arteko negoziazioetan ez dago akordiorako bidea irekitzen duen aldaketarik. Perot zenaren 73 langile kaleratzeko bigarren dosierra aurkeztu zuenetik bigarren bilera zuten herenegungoa, legeak arautzen duen negoziazio epearen barruan, eta langileek adierazi dutenaren arabera, «enpresak ez du adostasunerako inolako borondaterik erakutsi, ez baitago aldaketa sakonik euren planteamenduan». Mikel [...]
Hondakinen gaia “desgaste politikorako” erabiltzea salatu du Tolosako udal gobernuak
Hondakinen kudeaketaren inguruan azken asteotan gertatutako hainbat kontu hizpide izan zituen, atzoko ohiko osoko bilkuran, Ibai Iriarte Tolosako alkateak; besteak beste, “urak behar baino aldrebesago” daudela nabarmendu zuen, eta “zirko mediatiko lotsagarria” dela gaur egungoa: “Desgaste politikorako erabili duzue gaia, informazio falta eta beldurra baliatuz”.
Pello Mari Otaño oroituko duen bertsopaper lehiaketa antolatu dute lehen aldiz
Pello Mari Otaño bertsolariaren memoria mantentzeko helburuarekin, lehen bertsopaper lehiaketa antolatu du Zizurkilgo Hernandorena kultur elkarteak. Bertsolaritzaren historian sortzailerik garrantzitsuenetako bat izan zen Kattarro ezizenez ezagutua zen Otaño. Nonbait, asmaren eraginez-edo, bat-bateko bertsogintzan aritzeko nahiko arazo ematen zizkion eztarriak, eta hori dela eta, idatzizko bertsogintzan jardun zen zizurkildarra. Haren ibilbideari jarraiki, gai, neurri eta doinuei [...]

Maialen Oregi: “Eskualdean enpresa berriak sortzeko ideiak landuko ditugu tailerrean”
Tolosaldea Garatzenek ekintzaileentzako tailerra antolatu du. Atzo eta gaur, Maialen Oregi (Soraluze, 1985) Tolosako musika eskolan egongo da, Garai nahasietan ekin zure egitasmoari ekimenarekin. Oregi, Manahamana aholkularitza etxeko kidea eta tailerraren arduraduna da. Zer landuko da ikastaro honetan? Bizipenen inguruko ikastaroa izango da. Gaur egun zein tendentzia ematen diren ikusiko dugu, eta ondoren, Tolosaldean dagoena [...]
Halterofilia txapelketa jokatuko da Villabonako Olaederran, etzi
Larunbat honetan, otsailak 23, Villabonako Olaederra Kiroldegian, 17:00etatik aurrera, Euskadiko Ligako halterofilia jardunaldiak jokatuko dira. Kadete mailan, otsailaren 9an jokatu ziren Basaurin. Danok taldea bigarren postuan sailkatu zen. Eskualdeko taldeak pultsulari bat gutxigoarekin parte hartu zuela aipatu behar da. Banakako sailkapenean Lyam Rodriguez 2. postuan gelditu zen; Susana Davila hirugarren eta Goretti Amonarriz bosgarren. Teknika [...]
Bilatu
Herriak
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Pili Zabalaren iritzi artikulua: “Zoru etikoaz” 2013/05/17
- Plazak betetzeko deialdia egin dute Herrira-tik 2013/05/17
- Nagore Arizeta Garmendia: Ea lortzen degun Alkizako umeek eskolan toki gehia...
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
Berriketan.info [RSS]
-
Jon Fernandez posted an update 3 minutes ago
Enpresen zerga iruzurraz, ”ez dugu sozietateen zergak armonizatzeaz hitz egin, hori ezinezkoa delako”, dio Durao Barrosok. ”Iruzurraz hitz egin dugu, ez zergak txikiak ala handiak diren”. Frantzian, adibidez, %33,3koa da zerga; Irlandan, berriz, %12,5ekoa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 6 minutes ago
Viscontirentzat etapa, bere bigarrena eta Movistarren laugarrena Giroan. Bikaina.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 7 minutes ago
Azken kilometroan sartuta 21 segundo Viscontirentzat. Harrigarria Movistarren Giroa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 10 minutes ago
Hiru kilometro besterik ez, eta 24 segundoko aldea Viscontirentzat. Eskura dauka garaipena, Movistarren hirugarrena jarraian.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 13 minutes ago
Jorge Azanzaren mugimendua tropel buruan. 22 segundo aurrerago dago Visconti. Pellizotti Azanzaren bila.








