Zizurkilgo Huyck Wangner lantegiko langileak “kale gorrian” daude. Enpresa zuzendaritzarekin dituzten liskarrak kalean salatzen jarraitzen dute, eta larunbatero bezala, Tolosako Trianguloan elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian.
Gordailua | Ekonomia Atal honetarako RSS jarioa
Langileen erantzuna “izugarria” izan da metalgintzako greban
Metalgintzako sektoreko langileek greba egin dute Gipuzkoako hitzarmena defendatuz Adegi patronalaren aurrean. Mari Mujika metalgintzako LABeko Tolosaldeko arduradunak azaldu duenez, langileen erantzuna “izugarria” izan da: “Gipuzkoan grebarekin bat egin dutenak %85 izan dira, eta Goierrin, Tolosaldean eta Urola Kostan izan da portzentaje nagusiena”.
Maiatzaren 24ean metalgintzako langileak grebara deitu dituzte
LAB sindikatuak metalgintza sektorean greba orokorra deitu du maiatzaren 24rako. Greba deialdiarekin bat egin dute ELA, CCOO eta UGT sindiketueak, bakoitza bere irakurketa eta berezitasunekin. Tolosaldeko LAB sindikatuak eskualdeko langileak Donostiara bideratuko ditu goizean, eta arratsaldean, Tolosan egingo dute mobilizazioa, Trianguloan, 19:00etan. Deialdien berri ematerakoan grebaren arrazoiak ere azaldu ditu Tolosaldeko LAB-ek. Hitzarmen kolektiboa izan [...]

Victor Taibo: “Madrilen, PPk osasun publikoaren borroka galdu du iritzi publikoan”
Maiatzaren 30eko greba orokorraren harira, Euskal Herria Sozialistak eta Engels Ateneoak Aste Iraultzailea antolatu dute Tolosan. Gaur, 19:30ean, Urtzi Reguerok hitzaldia eskainiko du Gazteria eta iraultza gaiaren inguruan, 19:30ean, Engels Ateneoan. Bihar, Victor Taiboren madrildarraren txanda izango da. Ordu eta leku berean, Errebolta soziala Madrilen eskuinaren erasoen aurka aztertuko du. Azken hitzaldia ostegunean izango da. [...]

Balantze “oso ona” egin dute Berrobiko II. Udaberriko Azokaren antolatzaileek
Berrobiko II. Udaberriko Azokaren antolatzaileek “oso balantze ona” egin dute. Atzo egin zuten azoka, eta eguraldi txarrarengatik frontoian jarri behar izan zituzten postuak plazan jarri beharrean. Herriko, inguruko zein Gipuzkoa eta Iparraldeko produktuak eta artisautza erosteko aukera izan zuten bertara joan zirenek. Guztira 30 postu egon ziren. “Herritarrak ere gustura azaldu dira azokarekin”, esan dute [...]

Arriarango biribilgunea gauzatzeko hitzarmena onartu du Gobernu Batzarrak
Tolosako Udaleko gobernu batzarrak aho batez onartu du, Arriarango bidegurutzean biribilgunea egiten hasteko Gipuzkoako Foru Aldundiarekin sinatu beharreko hitzarmena; 559.565,60 euroko aurrekontua erabiliko dute lanak egiteko.

Ibarrako merkataritza identifikatzeko irudiaren lehiaketa egingo dute
Ibarrako merkataritza elkarteak eta Udalak elkarlanean Ibarrako merkataritza identifikatuko duen logotipoaren lehiaketa antolatu dute. 18 urtetik gorako ibartarrek hartu ahalko dute parte, eta irabazlearentzat 500 euro eta 250 euroko balioa duen txekea iragarri dute. Ibarrako Merkataritza Biziberritzeko Planaren barruan ateratako ondorioetako bat zen Ibarrako merkataritzari irudi berria jartzearena, “egungo logotipoa zaharkitua dagoelako”. Hala, irudi berria [...]

Hernialdeko II. Azoka Berezia, argazkitan
Balantze ona egin dute antolatzaileek Hernialdeko II. Azoka Bereziaren inguruan. Igaro Balda alkateak azaldu duenez, “iaz izan zen antzeko jende kopurua izan da. Gustura gaude horrelako azoka antolatzeagatik Hernialde moduko herri batean, eta datorren urtean ere egiteko asmoa dugu”. Herritarrek abereak eta artisautza jarri dute erakusgai, eta aurten berritasuna hegaztiak izan dira. Baserrirako makinaria ere [...]

Asuncion klinikako langileek euren egoera azaldu diete herritarrei
Asuncion klinikako langileak mobilizazioetan hasi dira, “klinikako zuzendaritzak soldatak murrizteko asmoa” azaldu dielako. Gaur Tolosako Berdura plazan izan dira, herritarrei euren egoera jakinarazten. Hurrengo mobilizazioak hauek izango dira: astelehenean, klinika sarreran, 11:00etatik 11:20era, eta 16:00etatik 18:00etara; asteartean, Tolosako Belateko zentroaren aurrean, 11:00etatik 12:00etara; asteazkenean, Andoaingo zentroan, 11:00etatik 12:00etara; eta ostegunean, klinika sarreran, 11:00etatik 11:20era, eta [...]
Bilatu
Herriak
- Aimar Agirresarobe txapelduna izan da, Bilboko triatloian 2013/05/18
- Bioaniztasunetik: Konpostajearen arazoak 2013/05/21
- Victor Taibo: “Madrilen, PPk osasun publikoaren borroka galdu du iritzi publikoan” 2013/05/21
- Nagore Arizeta Garmendia: Ea lortzen degun Alkizako umeek eskolan toki gehia...
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
Zorion Agurrak
-
Zorionak!
Eider Tobar (Ikaztegieta). Zorionak astearteko partez, eta muxu bat Irati eta familiaren partetik.Eider Tobar (Ikaztegieta). Zorionak astearteko partez, eta muxu bat Irati eta familiaren partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/eider-300x251.jpgZorionak!irakurri gehiago » -
Urte askoan!
Irati Uranga Lazkano (Aldaba Txiki). Gaur urte bat! Zorionak familiaren partetik.Irati Uranga Lazkano (Aldaba Txiki). Gaur urte bat! Zorionak familiaren partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/irati-300x255.jpgUrte askoan!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 11 hours, 27 minutes ago
’Bi txapeldun zergatik ez?’ http://futbolmamia.com/bi-txapeldun-zergatik-ez/ Borussia Dortmund-Bayern Munich finalaren kronika. Txapeldun Ligako final ederra.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 14 hours, 34 minutes ago
2.mailara igotzeko kanporaketa: Levante B-Athletic B (1-2). 2.Bra igotzeko: Azuqueca-Iruña (3-0), Laudio-Ferrol (1-1).
-
Urtzi Urkizu posted an update 14 hours, 38 minutes ago
’Herri komunikazioa antolatzen’ hasi dira gazte batzuk, eta hurrengo herri harresietan lan egiteko konpromisoa hartu dute. Honatx bideoa:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 17 hours, 12 minutes ago
Bi nafar Poloniako Ligan nagusi: Legiak irabazi du, eta han dira Iñaki Astiz atzelaria eta Kibu Vicuña 2. entrenatzailea. Jan Urban entrenatzaile. Kopa ere irabazi dute. 2007tik daude hirurak Legian.
-
Igor Susaeta posted an update in the group Italiako Giroa 18 hours, 4 minutes ago
Bihar jokatuko da azkeneko etapa, Riese Pio eta Brescia artean (197 kilometro). Garaileari gorazarre egiteko baliatuko dute.








