Larunbata, 2013-05-18

Gordailua | Gizartea Atal honetarako RSS jarioa

Alegiako baratze parkea inauguratu dute

Duela hilabete pare batetik martxan bada ere, Alegiako baratze parkea gaur goizean inauguratu dute. Lezo eta Usurbilen ondoren, proiektu hau martxan jarri duen Gipuzkoako hirugarren udalerria da Alegia. Belostegi auzoan kokaturik dago. Aitzina batean ere, baratzak zeuden lur-eremu horretan, baina bi metro beherago. Horregatik, bete lana egin eta errepidearen altuera berean jarri dute. 60 metro [...]

Berdintasun teknikari bat kontratatzeko hitzarmena sinatu du Tolosako Udalak Aldundiarekin

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Tolosako eta Ordiziako udalek eta Urola Garaiko Mankomunitateak lankidetza hitzarmenak sinatu dituzte gaur, udal esparruan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko eta indarkeria matxistaren aurkako politikak indartzeko. Hitzarmen hauen bidez, Berdintasun Zuzendaritzak “gizarte guztiaren ongizaterako oinarri-oinarrizkoak diren zereginetan kalitatezko lanpostu publikoak sortzearen aldeko apustua” egiten du. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko [...]

Bozka daiteke jada, Ahora! bideo lehiaketako lanik onena

Kilometroak 2013ko antolatzaileek egindako Ahora! bideo lehiaketako lanak ikusgai daude. Guztira, 22 bideo aurkeztu dira, eta aste osoan zehar aukera izango da, internet bidez lanik onenei bozka emateko.  

‘Elkarrekiko menpekotasunak’ erakusketaren bisita gidatua, bihar

Elkarrekiko menpekotasunak erakusketa zabalduko dute, gaur, Aranburu jauregian, eta besteak beste, Louisa Holecz, Natalia Íguiñiz, Daniela Ortiz, Martha Rosler, Dora Salazar eta Territorio Domésticohautatutako artisten lan-multzoa aurkeztuko du erakusketak, egungo feminismoan bildutako premiazko apustuei erantzunez.

Bedaion Harri Jaia ospatu dute, auzotarren parte hartze handiarekin

Harri Jaia ospatu dute Bedaion, parte hartze handiarekin. Goizean elizkizuna eta hamaiketakoa egin zituzten. San Isidro prozesioan ere atera zuten, eguraldia lagun izan dezatela eskatuz. Ondoren, mahaiaren bueltan, Jexuxmari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariekin gozatzeko aukera izan zuten, 80 lagun inguruk. Artubi elkarteak antolatutako ospakizuna antolatzaileen txokoan amaitu zen, herri afari batekin. Maiatzeko lehen [...]

Plazak betetzeko deialdia egin dute Herrira-tik

Maiatzaren 18a egutegian markaturik zuen Herrira mugimenduak. Euskal Herriko herrietan mobilizazioak antolatzeko deia egin zuen, eta Tolosaldean eta Leitzaldean, oihartzun zabala izan du eskariak. Hamazazpi herritan hainbat ekimen antolatu dituzte, eta herritarrei, Plazak bete ekimenarekin bat egiteko eskatu diete, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean. Herrira mugimendutik azaldu dutenez, «Euskal Herrian bake [...]

Gauerdira arte ateak irekiz ospatuko dute, Museoen Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 18a mundu zabalean Museoen Nazioarteko Eguna da. Tolosaldeko lau museoek, beren egunarekin bat egin, eta gauerdira bitarte ateak irekiz ospatuko dute beren eguna, herritarrekin bat eginez. Tolosaldea Tour-en laguntzaz, Topic, Gorrotxategi, Ekomuseoa eta Urmara museoek lehen aldiz osatu dute aurten, egitarau bateratua. Honekin batera, gainera, aipatzekoa da datozen hilabeteetara begira, «turismoari begirako produktu erakargarriago [...]

Mundumob ekimena prestatzen ari dira Anoetan eta Tolosan

Iraunkortasuna eta zero zabor herria bihurtzea aldarrikatzen duen Mundumob ekimena prestatzen ari dira Anoetan eta Tolosan. Entseguak egingo dituzte, bihar, ostirala, bi herrietan. Anoetarren kasuan, 18:00etan egingo dute pilotalekuan.

Kontratazioetan hizkuntza irizpideak ezartzea legezkoa dela dio Aldundiak

Urtarrilean, Gipuzkoako 36 udalek kontratazio publikoetan euskarari buruzko baldintza batzuk eskatzea adostu zuten. Espainiako Gobernuko ordezkari den Carlos Urkijok, ordea, hizkuntza auziengatik bazterkeriarik izaten utziko ez zuela adierazi zuen eta ikerketari ekin zion. Bada, orain, erabaki horien atzean delitu zantzuak daudela argudiatuz, helegiteak jarri dizkie abokatuak Gipuzkoako bi udalei: Lezokoari eta Anoetakoari. Hori dela eta, [...]

Beñat Hach Embarek Irizar: «Marokok bake hitzarmena sinatu arren, ez du inoiz su etena bete eta errespetatu»

Tolosaldea Sahararekin Elkarteak ‘40 Maiatza Borrokan’ ekimena antolatu du; gaur, ‘Mendebaldeko Sahara, konpondu gabeko gatazka zahar bat’ izeneko hitzaldia egongo da kultur etxean, 19:30ean. Aita sahararra zuen Beñat Hach Embarek Irizarrek (Ormaiztegi, 1989). Ama, aldiz, euskalduna du. Biak ala biak, oso maitatuak, saharar herriaren askatasunaren alde egindako lanagatik. Semeak, gurasoen bidea hartu, eta aukera duenean, [...]