Asteazkena, 2013-05-22

Gordailua | Gizartea Atal honetarako RSS jarioa

Gutuna: “TOPAren oharra Tolosako azken plenoaz”

Tolosaldean Asuncion klinika pribatuak Kudeaketa Publikodun Eskualdeko Ospitalea ordezkatzea nahi du Eusko Jaurlaritzak (EAJk, eta bera babesten duten beste alderdiak) eta horrez gain, espezialitateen anbulatorio publikoa behin betiko kentzea proposatu dute, bertako zerbitzuak klinika horretara pasatzeko. Joan den apirilaren 30ean Bilduk mozio bat aurkeztu zuen, udalak tolosarrek kalitatezko kudeaketa publikodun osasuna izatea babesteko, eta pribatizazio [...]

Txistulari Bandaren urteurreneko diskoaren aurkezpena egingo dute

Tolosako Udal Txistulari Bandaren kontzertua izango da gaur, Topic zentroan, 20:30etik aurrera. Ahora! Astearen barruan kokatzen den emanaldia berezia izango da, bertan bandaren 40. urteurrena dela-eta egin duten diskoa aurkeztuko baitute. Iñaki Letamendia Txistulari Bandaren zuzendariak azaldu duenez, urteurrenaren harira, «zerbait berezia» egin nahi zuten bandako kideek. Bada, disko bat egitea erabaki zuten, eta «oso [...]

“Jaialdi errepikaezina” izango da Bonberenea Txarangak eta bere lagunek emango dutena

Kilometroak 2013k Ahora! Astea antolatu du eta horren barruan ostiralean, hilak 24, Bonberenea Txarangaren eta bere hainbat lagunen kontzertua izango da. Tolosako Laskorain ikastolaren Sakramentinoen eraikinean izango da, 22:00etan. Bonberenea Txarangarekin batera Aiora Renteria (Zea Mays ), Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Francis Diez (Doctor Deseo), Juantxo Arakama eta Jokin Albisua (Glaukoma), Natalia Garmendia (Humus) eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots ere izango dira.

Tolosa Kantarik kantu bazkaria antolatu du 5. urteurrena ospatzeko

Ekaineko azken larunbatean bost urte egingo ditu Tolosa Kantarik. Hori dela eta, ekainaren 29an kantu bazkaria antolatu dute Tolosako San Jose ikastetxearen instalazioetan, 14:30ean.

Izaskungo jaietan jendetza bildu da dantzarien emanaldian

Jende ugari bildu da arratsaldean Ibarrako Izaskun auzora, jai giroaz gozatzera. Goizean bertso saioan jende asko bildu bada, arratsaldean, jendetza bildu da urtero moduan Alurr dantza taldeko dantzarien emanaldian. Eguraldi ona lagun, giro polita nabarmendu da.

‘Autoezagutza eta txakrak’ ikastaroaren aurkezpena Larramendiko auzo elkartean

Maria Santos Agote naturopata eta kiromasajistak Autoezagutza eta txakrak ikastaroa emango du Tolosako Larramendi Auzo Elkarteko lokalean. Ikastaroaren aurkezpena egingo du, bihar, hilaren 21ean, 19:00etatik 21:00etara, lokalean bertan.

Balantze “oso ona” egin dute Berrobiko II. Udaberriko Azokaren antolatzaileek

Berrobiko II. Udaberriko Azokaren antolatzaileek “oso balantze ona” egin dute. Atzo egin zuten azoka, eta eguraldi txarrarengatik frontoian jarri behar izan zituzten postuak plazan jarri beharrean. Herriko, inguruko zein Gipuzkoa eta Iparraldeko produktuak eta artisautza erosteko aukera izan zuten bertara joan zirenek. Guztira 30 postu egon ziren. “Herritarrak ere gustura azaldu dira azokarekin”, esan dute [...]

Denbora Bankuari buruzko informazioa zabaldu dute Alkizako Truke Egunean

Aiztondoko Denbora Bankuak Truke Eguna antolatu du aurten Alkizan. Denbora Bankuari buruz informazioa zabaltzeko baliatu dute, antolatzaileek azaldu dutenez: “Gero eta jende gehiagok du interesa denbora bankuan, eta horrelako ekimenak antolatzen ditugu honen berri emateko”. Eguraldiak ez zuen atzokoan lagundu, eta ez zen jende asko joan Alkizara, baina bertaratu zirenak zenbait tailer egiteko aukera izan [...]

Mundumob egitasmoren hurrengo entsegua hilaren 24ean egingo dute Tolosan

Mundumob egitasmoa egiten ari dira herriz herri, eta Tolosan prestaketetan sartu dira. Hurrengo entsegua hilaren 24ean egingo dute, 19:00etan, Plaza Berrian. Ekitaldia hilaren 31n izango da, leku eta ordu berdinean.

Plazak Bete ekimenarekin bat egin dute Tolosaldeko hainbat iheslarik

Herrira mugimenduak deituta, ehunka pertsona elkartu dira Tolosaldeko hainbat herritan Plazak Bete ekimenean, euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde. Tolosaldeko hainbat iheslarik ekimenarekin bat egin dute.