Orexako ibilbide honek aukera ematen du herriaren alde batera eta bestera ibilaldi lasaia egiteko. Biztanle kopuruari begiratuz gero, Orexa Gipuzkoako herri txikienetakoa da, eta horren adierazle da herriko ia etxebizitza guztiak baserriak eta etxe atxikiak direla. Ibilbidea plazan dagoen autobus geltokitik hasten da. Ezkerrara, udaletxearen ondotik, doan maldatxoa igo eta bide horretatik jarraitu behar da. Eskuinera Orixe idazlearen (Nikolas Ormaetxea zuen berezko izena) eskultura dago, eta gorago Gurutze Donearen eliza. Bidea aurrera jarraitu behar da, elizara doan bidea hartu gabe. Hainbat baserriren ondotik igaro ondoren, bideak bira nabarmena egin eta bide gurutze batera iritsiko da. Hor buelta eman eta plazara itzuli, aurreko bide beretik. Itzulerakoan, Malloak mendilerroa ikus daiteke urrunean. Orexara doan bidea bertan bukatzen da, ez da, beraz, igarobide bat, eta horrek begien aurrean zabaltzen den paisaian eragina du: baso, zelaiek eta mendiek betetzen dute ikuspegia. Behin plazara itzulitakoan, frontoi gainetik doan zementuzko bidea hartuko da. Frontoia da herriko kirol gunea, eta bertan, pilotan jolasteaz gain, futbolean eta saskibaloian jolasteko aukera dago. Bidean aurrera eginez, bi langa igaro behar dira. Herriaren beste aldera egindako bidean baserriak eta etxeak baziren nagusi, oraingoan ez da ia eraikinik, eta natura oraindik gehiago nabaritzen da. Aldapa piko bat hasten denean, bide nagusia, zementuzkoa, [...]
Gordailua | Ibilbideak Atal honetarako RSS jarioa
Antzinako erromesen bideetan
XII. mendean agertu zen Amasa, lehenengoz, dokumentuetan. Villabona, berriz, beranduago sortu zen, eta hainbat urtetan Amasako auzo izan omen zen.
Amasarrek, Gaztelako bideak nahiz Donejakuerako erromesen ibilbideek erakarrita erabakitzen zuten V…
Ibarraren bihotzean, zubitik zubira
Ibarra herrian itzuli bat ematen denean, nekazaritzaren garrantzia agerian gelditzen da. Beste hainbat herritan, etxebizitzak eraikiko zituzten, erdigune hauetan, baina Ibarran oraindik baratzeak ikusten dira. Herriaren bihotzean, nekazaritza, eta guztiaren erdian, Ibarrako pipar ospetsuak. Ibarra alderik alde zeharkatzen duen ibilbidea, Tolosako tren geltokian hasten da. Oinez edo bizikletaz egiteko egokia da, laburra eta laua izaki, patxadaz hartzeko osteratxoa baita. Geltokitik, zezen plazara joango gara, ondoren Oria ibaira gerturatzeko. Tolosako ibai nagusienak bi aukera eskaintzen ditu; eskuinera edo ezkerrera. Zezen plazari bizkar emanez, ezkerrera egingo dugu, Zubi Berrira iritsi arte. Hau zeharkatu eta Ibarraren gertutasuna errepideko seinaleetan ikusiko dugu. Errepideari, ordea, ez diogu jaramonik egingo kasu honetan. Zubi Berria zeharkatu ondoren, eskuinera hartuko baitugu, garai bateko igerilekuetara gerturatuaz. Egun, etxe berriak eraiki dituzte bertan. Errepidea gurutzatzeko garaia iritsi da. Eskuinera eta ezkerrera begiratu ondoren, zebrabidea zeharkatu behar da: Kondeko aldapa eskuinean, Oria atzean, eta Zumadiaundia aurrean, Berastegi errekaren ondoan. Puntu honetan, beraz, bi ibairen artean aurkituko gara. Berriro Tolosaldera hartuko bagenu, ibaiak nola elkartzen diren ikusiko genuke, baina aurrera egingo dugu, Ibarra helburu. Zubirik zubi Tolosa eta Ibarraren arteko mugan hiru zubi daude, bata bestearen azpian. Ingurabidea, handiena, autoentzat bakarrik da; beste biak, oinezkoentzat eginak dira. Bat bera zeharkatu gabe, aurrera [...]
Gaztelun zeharkaldia, muturretik muturrera
Landa eremuko herri tradizionala da Gaztelu. Elizak eta frontoiak osatzen dute erdigunea, eta ia baserri gehienak sakabanaturik daude. Bertan, baina, aldi berean, urrutian. Mendiek inguraturik, isolaturik, galduta balego bezala bizi dela esan daiteke. Ezaugarri horri esker, hain zuzen ere, mantendu du Gazteluk bere xarma. Bada, proposatzen den ibilbidea egokia da herria barru-barrutik ezagutzeko, bai erdiguneari, bai eta kanpoaldeari dagokionez, eta baita, bide batez, bere historiaz zertxobait ikasteko ere. Herriaren izenak eraikuntza bati egiten dio erreferentzia, ustez, Uli gailurrean Erdi Aroan eraiki zuten gotorlekuari. Baina, gaurdaino ez da Nafarroarekin muga egiten duen mendian hori frogatzen duen ezer aurkitu. Bideari ekiteko, plazara iritsi behar da lehendabizi. Gaztelu dioen seinalea igaro, eta udaletxea pasa eta segituan ailegatzen da bertara. Herriaren berezitasunetako bat izan daiteke hori, udaletxea herrigunean ez egotea, alegia. Baina, ezin esan urrun dagoenik. Pilotaleku ederra, duela gutxi zaharberrituriko herriko elkartea eta eliza dira plazan dauden eraikinak. Pilotalekuaren eskuinetik, futbol zelai zaharkituaren ondotik doan bidea hartu eta Gabirondo baserriraino joan behar da. Joxe Gabirondo trontzalari eta segalari handiaren baserria begiztatu aurretik, ordea, 1886. urteko hilerria utziko du atzean ibiltariak. Errepidea da, eta bidearen zatirik handiena zuhaizpean, beraz, itzalean dago. Hori bai, Hosto Txiki baserria igarotzearekin batera, ikuspegia zabaldu egiten da, eta bertako [...]
Zalduko zelaietatik barrena
Tolosaldeak baditu ingurune aski ezagunak, eta beste batzuk ezkutuan daudenak. Azkenetakoa da Asteasuko Elizmendi auzotik Zizurkil Gora bitartean dauden Zalduko zelaiak. Ibilaldia Asteasuko autobus geltokitik hasiko dugu. Aiara doan errepidea gurutzatu ondoren (kontuz autoekin), Agoteenea etxearen eskuinetik hartu eta Elizmendirantz jo behar da. Agerrebekoa eta Agerremendi baserrien aurrean dagoen panelak erakusten duenez, tartetik doan bidea hartu behar da, Amusiturri baserrira iristeko. Bide hori hartzerakoan pixkana naturan murgiltzen garela sentituko dugu. Begien aurrean berdea izango da nagusi. Behin Amusiturri baserrira iritsitakoan, azpitik doan pista jarraitu eta ezkerrera egiten duena hartuko dugu, Amusiturri erreka gurutzatzeko. Ingurune lasaia da. Erreka gurutzatu ondoren hasten da ibilbideko aldaparik pikoena. Hori bai, ez da oso luzea, eta aldaparen bukaerara iristean ikusten den pasaiak merezi du esfortzua. Aldapak Sagargaztegi baserri azpiraino eramaten du, eta hor bidea ezkerretara hartu behar da. Berehala, Zalduko zelaiak agertuko dira, aldaparen bestaldean. Horixe izango da ibilbidearen hurrengo zatia. Aurretik, baina, Unbaranbe baserri aldera goazela, Elizmendi auzoa agertuko zaigu begien aurrean, eta urrutiago eta ezkerrerago, Larraul. Eguraldiak laguntzen badu, Larraulen gainean Ernio mendia eta bere mendilerroa ikusteko aukera izango dugu. Unbaranbe baserrira iritsi aurretik, eskuinera eta behera doan bidezidorra hartu behar da, Zalduko zelaietara. Eremu zabala eta lasaia dira Zalduko zelaiak. Hauek zeharkatu [...]
Elduain herria zeharkatuz
Ibarratik Berastegira doan errepidea jarraitzen baldin badugu, bidearen erdian Elduainekin egiten dugu topo. Herri sarreran, autobus geltoki bat dago, eta bertatik hasiko dugu txangoa. Ibilaldia kasu honetan itzulia denez, irteera eta amaiera puntua herri sarreran kokatuko ditugu. Herri gunetik Sales baserrirako joan-etorria laburra eta erraza da: bizikletan 10 minutu, korrika 15 eta oinez ordu erdi. Gauzak lasai hartzea, beraz, gozamenarentzat aberasgarria izango da. Autobus geltokian burua alde batera eta bestera mugitzen baldin badugu, ezkerraldean Leitzarango autobia ikusiko dugu, aurrealdean eliza eta udaletxea, eta eskuinaldean gure ibilbidea. Beherantz abiatuko gara, Corenso Tolosana enpresarantz. XIX. mendean Elduaingo jarduera ekonomiko nagusia burdinolek osatzen zuten: Ollokiegi, Inturia eta Berinez-ek. Harrez gero, jarduera nagusiak baso ustiapena, abeltzaintza, nekazaritza eta paper eta kimika industria bilakatu ziren. Azken honen adierazle nagusia da Corenso Tolosana. Bertara doan errepidean, bi etxebizitzako txaletak eta baserri batzuk ikusiko ditugu. Elduainen 227 biztanle bizi dira, azken erroldaren arabera; 25,2 kilometroko zabalera dauka, eta itsasoaren maila kontuan hartuta, 260 metroko altueran dago. Herriguneko enpresa handia igaro ondoren, eskuinera hartuko dugu. Bidegurutzen artean galtzea ez da zaila, baina nora goazen ikustea erraza denez, erreferentzia bezala errekaren beste aldean dagoen behi haztegia hartuko dugu. Bertara iristeko, beheko erreka zeharkatu behar da. Horretarako zubia dago, eta [...]
Zelai errekaren ondoko bideak
Ez da ohiko bisita lekua izaten Berrobi. Tolosatik Berastegira doan errepidetik joaterakoan igarotzen dugun herrietako bat dela etortzen zaigu burura bere izena entzutean. Igarobide diren herri guztiekin gauza bera gertatzen da: bertan gelditu eta bisita egin arte, ezin duzu bere xarmaren berri izan. Herri hori ezagutzeko ibilbide aproposa da hau. Autobus geltokitik hasi eta bertara itzultzen da, zenbait joan etorri eginez tartean. Ibai izan nahi duen Zelai erreka bidelagun dugula egingo dugu ibilbidea. Autobus geltokitik Berastegi aldera egingo dugu errepide nagusitik, eta herriko plazarekin egingo dugu topo. Bertan, Iriarte etxea nabarmentzen da: etxaurre interesgarria gorde duen eraikina da, XVII. mendekoa. Plazaren ondoren eskuinera egingo dugu, eskolaren ondotik Zelai erreka aldera joanez. Hor bertan dagoen zubia igaro eta ezkerrera joango gara. Alde batean, erreka eta, bestean, zelai zabalak izango ditugu. Hainbat abere ikusiko ditugu, Berrobik oraindik baserriarekin lotura duen erakusle. Bidean aurrera eginik, berehala ikuspegi polit bat izango dugu begi aurrean: Galtzastegi baserria, bere armarri handiarekin, eta ondoan harriz egindako zubia. Baserria igaro eta beste zubi batera iritsiko gara. Bertan buelta hartu eta bide beretik joango gara. Joan-etorriak egiteak badu bere xarma: bide beretik joan arren, paisaia ikuspuntu ezberdinetatik jasotzen duzu. Erreka eskuinean dugula aurrera egingo dugu eta bidegurutze batera iritsiko [...]
Muinotik plazara, Ernioren magalean
Bernardo Atxagaren errealismo magikoak mundu zabalera begira jarri zuen Asteasu 1988. urtean, Obabakoak liburuaren orrialdeetatik. Ilobate, Muino, Pepane, Arbe, Legarra, Zumargain, Etxeberri, Ostatu nahiz Montse etxeen deskribapen zehatzak egin zituen idazle asteasuarrak, eta bere jaioterriko parajeetan kontatutako istorioak, munduko beste 25 hizkuntzetara itzuliak izan dira. Ernioren magalean dagoen herrixkak, ordea, 1375eraino atzera egin behar du, bere lehen alkatetza dokumentuak ikusteko. Herrira iritsi bezain pronto, Asteasuko bi gune nagusietarako bidegurutzea ikusi ahal izango da. Eskuinera hartu, eta Elizmendi auzorako aldapa ikusiko du ibiltariak, tontorrera igotzeko. San Pedro eliza da muino txikiaren jabe. Latindar gurutzearen forma du eraikinak, eta estilo erromanikoaren zantzuak ditu ate nagusiak. Erretaula, berriz, Juan de Antxietak zizelkatu zuen, eta barroko estiloari dagokio. Nabarmentzekoa da San Pedro elizak barruan duen bataiatzeko pontea; harri osokoa da, eta Asteasuko armarria tailatuta du. Kanpandorrea badu halako balkoi moduko bat, eta hain zuzen ere hortik jaisten da urtero, apiril amaieran, Simon izeneko pertsonaia; Elizmendi auzoko jaiei hasiera ematen diete, modu honetara, asteasuarrek. San Pedro elizako muinoaren inguruan, hainbat etxe eta haur eskola ere badira. Eliza atariko eskilarak jaitsi eta kalean behera jarraituz gero, berriz, Santa Cruz baselizara iritsiko da bisitaria, XIV. mendeko Ama Birjinaren irudi gotiko bat barruan izan zen, eta gaur egun [...]
Berastegi, belardien lautada
Bihurgunez betetako errepidean zehar Tolosatik Berastegira iristean, begiek atsedena hartzen dute: belardiz beteriko bailara zabal eta berde bat irekitzen da. Berastegi leku berezia dela ezin da ukatu, eta ibilbide honek herria hobeto ezagutzeko aukera ematen du. Herriko enparantzan dagoen autobus geltokia abiapuntu hartuz, kale nagusia hartu eta hau bukatzen denean, eskuinera jo behar da, herri eskola alderaino. Hango bidegurutzean, Izotzalde auzora joan behar da, ezkerretara, seinaleek adierazten duenari jarraituz. Pixkana kaskoa atzean uzten joan eta errepidetik ikusitako lautada, berriro begi bistan azalduko da. Herrigunean biltzen dira etxe gehienak, baina ez dira oso altuak, gehienez lau edo bost solairu dituzte, eta asko baserriak edo etxebizitza bakarreko etxeak. Bidean aurrera, ibiltariak laster egingo du topo belardietan dauden abereekin. Ardiak dira nagusi, eta artalde asko ikusten dira, asko baitira hesituta dauden belardiak. Aska luze batera ura isurtzen duen iturri batekin topo egingo du ibiltariak, zintzurra pixka bat bustitzeko, hala nahi izanez gero. Izotzalde auzoko azkenaurreko baserria da Arbide. Bideak eskuinera bira egiten du bertan, eta ibiltaria berehala Elizalde auzora begira jartzen du. Atzean utzitako kaskoa urrutian ikusten da berriro. Alde batera eta bestera baserri eta etxeak ikusten dira; batzuk zaharragoak, besteak orain gutxi egindakoak. Eliza herrigunetik aparte Izenak dioen bezala, Elizalde auzoko eraikin [...]
Oria bailara airetik begiratzea bezala
Santutxuko erromatar galtzada da joan etorriko ibilbide honen tartean, zubi lanak egiten dituena. Albizturko herrigunea baino lehenagotik abiatu, eta Argisaingo Santa Marina elizaraino iritsiko da bisitaria, tartean baso ederrak eta Aralarko mendilerroa parez pare ikusiz. Abiatu eta segituan, Albizturko harraskara iritsiko da ibiltaria. Garai batean arropa garbitzen zuten lekuan, mendizaleen egarria asetzeko balio duen iturria [...]
Bilatu
Herriak
- Abiatu da MunduMOB Orendainen 2013/05/04
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Mankomunitatetik %25eko birziklatze tasa irauli nahi dute ‘Birziklapen Bira’-rekin 2013/05/06
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
- Tolosaldean, ‘Birziklapen bira’ | Zero Zabor: [...] “Mankomunitatetik %25eko birziklatze t...
Zorion Agurrak
-
Zorionak!
Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Aitor-300x267.jpgZorionak!irakurri gehiago » -
Urte askoan Emilio!
Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Emilio-300x99.jpgUrte askoan Emilio!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 33 minutes ago
’Kolpe zehatza mahaian’ http://futbolmamia.com/kolpe-zehatza-mahaian/ Sevilla-Reala partidaren kronika.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 7 hours, 56 minutes ago
Espero bezala, Cesana Torinesen hasi eta Galibierren amaituko da biharko etapa, baina Galibier gainean ez, lau kilometro beherago amaituko da azkenean, Marco Pantani zenaren omenez jarritako oroigarrian.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 10 hours, 28 minutes ago
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 10 hours, 32 minutes ago
Gesink oraintxe helmugan, Garateren gurpilean, 4.14ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 10 hours, 34 minutes ago
1.28ra iritsi da Beñat Intxausti, Michele Scarponiren aurretik.







