Osteguna, 2013-05-23

Gordailua | Kultura Atal honetarako RSS jarioa

Asteburu Kulturalak emango dio Harri Jaiari jarraipena Bedaion

Bedaioko Artubi Elkarteko kideek maiatza dotore atondu dute, ekitaldi desberdinez jantziaz. Kultur ekintzak Harri Jaiarekin hasi ziren iragan ostegunean, eta orain, Asteburu Kulturalaren txanda izango da. Hitzaldiekin batera, mendi irteera ederra antolatu dute, «hainbat ezustekorekin». Eguzkiak aukera berria izango duen hilabetea, ekaina, indartsu hasiko dute Bedaion. Natura eta kirola uztartzeko asmoz, VII. Mendi eta VI. [...]

Zozketa martxan jarri dute Ahora! Asteko euskal idazleen erakusketan

Tolosako euskal idazle eta itzultzaileen lanak ikusi, ukitu eta irakurtzea ahalbidetzen duen erakusketa zabalik dago Errotan, haur liburutegian. Ahora! Asteko egitarauaren zati da hau ere, eta erakusketa osatzeko, Aranburu jauregiko udal liburutegian lehiaketa martxan jarri dute.

Xabier Amuriza Amezketan izan da, Harituzeko kideei ikastaroa eskaintzen

Bertsozale Elkarteak hainbat ikastaro antolatzen ditu urtero, bertso eskolei begira. Tolosaldeko Harituz Bertsozaleen Elkarguneak, ikastaro hauetako hiru aukeratu ditu ikasturte amaiera honetarako, eta atzo iluntzean Xabier Amurizak Amezketan eskainitakoa izan zen lehena: Xabier Amurizarekin hizketan. Elkarrizketa formatuan joan zen saioa, eta besteak beste, gai hauek jorratu zituen berriztarrak: sotanadun apaiz bertsolariaren esperientzia eta orduko giroa; [...]

«Dantzari izateko ikasi daiteke, baina ez bazara jaiotzen zaila da»

BIHARKO HITZAN: HEMEN AURRERAPENA Aimar Odriozola Dantzaria Aimar Odriozola ibartarra dantzan ikusten duen edonork nabaritzen du berehala 13 urteko mutiko honek zerbait berezia baduela. Dantza gustatzen zaiola eta sentitzen duela erakusten du, eta dantzaren bidez sentiarazi egiten du hura ikusten ari dena. Berriki Aurresku Txapelketa irabazi du, eta Ibarrako Alurr dantza taldearekin Uztartuz lana estreinatu [...]

Alurr-en lan berriak harrera beroa izan du

Pasa den larunbatean estreinatu zuen Ibarrako Alurr dantza taldeak Uztartuz ikuskizun berria. Iñaki Agirre irakaslearen 13-14 urte duten dantzari gazteak dira oinarri tradizionaletik abiatuz izaera berritzailera ailegatzen den lanaren protagonista. Bada, Alurr dantza taldeko kideak «oso pozik» daude estreinaldiak izan dituen kritika onekin. Orain herriz herri aurkeztu asmo dute ikuskizuna. hitza

Txistulari Bandaren urteurreneko diskoaren aurkezpena

Tolosako Udal Txistulari Bandaren kontzertua izango da gaur, Topic zentroan, 20:30etik aurrera. Ahora Astearen barruan kokatzen den emanaldia berezia izango da, bertan bandaren 40. urteurrena dela-eta egin duten diskoa aurkeztuko baitute. Iñaki Letamendia Txistulari Bandaren zuzendariak azaldu duenez, urteurrenaren harira, «zerbait berezia» egin nahi zuten bandako kideek. Bada, disko bat egitea erabaki zuten, eta «oso [...]

Txistulari Bandaren urteurreneko diskoaren aurkezpena egingo dute

Tolosako Udal Txistulari Bandaren kontzertua izango da gaur, Topic zentroan, 20:30etik aurrera. Ahora! Astearen barruan kokatzen den emanaldia berezia izango da, bertan bandaren 40. urteurrena dela-eta egin duten diskoa aurkeztuko baitute. Iñaki Letamendia Txistulari Bandaren zuzendariak azaldu duenez, urteurrenaren harira, «zerbait berezia» egin nahi zuten bandako kideek. Bada, disko bat egitea erabaki zuten, eta «oso [...]

“Jaialdi errepikaezina” izango da Bonberenea Txarangak eta bere lagunek emango dutena

Kilometroak 2013k Ahora! Astea antolatu du eta horren barruan ostiralean, hilak 24, Bonberenea Txarangaren eta bere hainbat lagunen kontzertua izango da. Tolosako Laskorain ikastolaren Sakramentinoen eraikinean izango da, 22:00etan. Bonberenea Txarangarekin batera Aiora Renteria (Zea Mays ), Aitor Gorosabel (Su Ta Gar), Francis Diez (Doctor Deseo), Juantxo Arakama eta Jokin Albisua (Glaukoma), Natalia Garmendia (Humus) eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots ere izango dira.

Museoetan gordetako altxorrez gozatzeko eguna

Museoen Nazioarteko Eguna da gaurkoa, museoen gau zuria, eta urte osoan zabalik izaten diren arren, bereziki atontzen dituzte kultur intereseko txoko eta eraikin hauek, maiatzaren 18ko ate irekiekin, bisitari andana jasotzeko. Tolosan, Gorrotxategi eta Topic museoek ateak zabalik izango dituzte gauera arte, eta ohiko eskaintzaz gain, musika eskolako ikasleek zuzeneko emanaldiez gozatu ahal izango dute [...]

‘Ocho apellidos vascos’ filmerako castinga egiten ari dira Leitzan