Asteazkena, 2013-05-22

Gordailua | Politika Atal honetarako RSS jarioa

Victor Taibo: “Madrilen, PPk osasun publikoaren borroka galdu du iritzi publikoan”

Maiatzaren 30eko greba orokorraren harira, Euskal Herria Sozialistak eta Engels Ateneoak Aste Iraultzailea antolatu dute Tolosan. Gaur, 19:30ean, Urtzi Reguerok hitzaldia eskainiko du Gazteria eta iraultza gaiaren inguruan, 19:30ean, Engels Ateneoan. Bihar, Victor Taiboren madrildarraren txanda izango da. Ordu eta leku berean, Errebolta soziala Madrilen eskuinaren erasoen aurka aztertuko du. Azken hitzaldia ostegunean izango da. [...]

Plazak Bete ekimenarekin bat egin dute Tolosaldeko hainbat iheslarik

Herrira mugimenduak deituta, ehunka pertsona elkartu dira Tolosaldeko hainbat herritan Plazak Bete ekimenean, euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde. Tolosaldeko hainbat iheslarik ekimenarekin bat egin dute.

Plazak bete aterki, giza eskubideen alde

Herrira-k antolaturiko Plazak Bete ekimena egin zuten larunbatean, Euskal Herriko plazetan. Tolosaldean, eguerdian izan ziren ekitaldi, manifestazio eta aldarrikapenak, eta eguraldi petralaren gainetik kalera atera ziren hainbat herritar. Besteak beste, ondorengo herrietan elkartu ziren: Ibarran 100 pertsona, Larraul-Asteasun 65 pertsona, Amasa-Villabonan 108 pertsona, Orendainen 45 pertsona, Anoetan 98 pertsona, Leaburu-Txaraman 15 pertsona, Zizurkilen 145 pertsona, [...]

Pili Zabalaren iritzi artikulua: “Zoru etikoaz”

Pili Zabala – GALeko biktima Alarma guztiak piztu ziren 1995eko martxoaren 21ean, hil arte torturatuak izan ziren gorpuzkien identifikazioaren albistea argitara atera zenean. Euskal Herriko eta Espainiako politikari asko garrantzia kentzen hasi ziren hilketa ez perfektu hari, baina Espainiako demokrazian estatuaren ohorearen izenean hilketarik basati, anker eta lazgarrien gisa pasatuko da historiara . Joxi Zabala [...]

Plazak betetzeko deialdia egin dute Herrira-tik

Maiatzaren 18a egutegian markaturik zuen Herrira mugimenduak. Euskal Herriko herrietan mobilizazioak antolatzeko deia egin zuen, eta Tolosaldean eta Leitzaldean, oihartzun zabala izan du eskariak. Hamazazpi herritan hainbat ekimen antolatu dituzte, eta herritarrei, Plazak bete ekimenarekin bat egiteko eskatu diete, Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira lelopean. Herrira mugimendutik azaldu dutenez, «Euskal Herrian bake [...]

Kontratazioetan hizkuntza irizpideak ezartzea legezkoa dela dio Aldundiak

Urtarrilean, Gipuzkoako 36 udalek kontratazio publikoetan euskarari buruzko baldintza batzuk eskatzea adostu zuten. Espainiako Gobernuko ordezkari den Carlos Urkijok, ordea, hizkuntza auziengatik bazterkeriarik izaten utziko ez zuela adierazi zuen eta ikerketari ekin zion. Bada, orain, erabaki horien atzean delitu zantzuak daudela argudiatuz, helegiteak jarri dizkie abokatuak Gipuzkoako bi udalei: Lezokoari eta Anoetakoari. Hori dela eta, [...]

Espainiako armadako militarrak Uzturren izan dira martxa bat egiten

Espainiako armadako militarrak Uzturre mendian barrena egin dute martxa bat. Goizean goiz igo dira, eta Ibarrako Izaskun auzoan eta mendian ibili dira, armak eskuan zituztela eta motxilekin. 40 soldadu inguru izan dira, hiru kamioi eta bi autorekin. Martxak iraun duen bitartean, ibilgailuak Urkieta baserriaren ondoko aparkalekuan egon dira. Ez dute biderik itxi, eta mendizaleekin gurutzatu [...]

Beñat Hach Embarek Irizar: «Marokok bake hitzarmena sinatu arren, ez du inoiz su etena bete eta errespetatu»

Tolosaldea Sahararekin Elkarteak ‘40 Maiatza Borrokan’ ekimena antolatu du; gaur, ‘Mendebaldeko Sahara, konpondu gabeko gatazka zahar bat’ izeneko hitzaldia egongo da kultur etxean, 19:30ean. Aita sahararra zuen Beñat Hach Embarek Irizarrek (Ormaiztegi, 1989). Ama, aldiz, euskalduna du. Biak ala biak, oso maitatuak, saharar herriaren askatasunaren alde egindako lanagatik. Semeak, gurasoen bidea hartu, eta aukera duenean, [...]

Gutuna: Toreatzaileak, banderilleroak eta pikatzaileak!

Azkenean. EH-Bilduk, EAJ eta PSE hondakinen gaian adostasunak heltzera deitu du. Duela urte bat egin zezakeen, Tolosako Udala, Bilduren agindupeko beste 33 udalekin batera, alde bakarreko erabakia hartu zutenen zerrenda osatuz, prentsa aurrean Atez atekoa inposatuko zutela, adierazi baino lehen. Bidai hau aurreztuko genukeen, non itxuraz, hala dirudi hainbat herritan behintzat, EHBilduk itzulerako bideari ekin [...]

Tolosako Sorturen batzarra kultur etxean

Tolosako Sortu alderdiak batzarra egingo du, bihar, asteazkena, 19:30ean, kultur etxean. Maiatzak 30eko greba orokorra eta Mundumob ekimena izango dira gaiak..