Anjel Alkain eta bere lantaldea ETB1erako humorezko programa berezia grabatzen aritu ziren herenegun, XIV. Orduetan. Alkainekin batera, besteak beste, Aitor Elduaien eta Pablo Dendaluze tolosarrak, eta Joxe Mari Barriola ibartarra aritu ziren lanean. XIV. Orduen ibilbide guztian zehar grabatutako Scketch horiek ikusteko aukera ekainaren 1ean, ostiralean, egongo da, 21:00etan ETB1ean. Programa ostiralean ikusteko aukerarik ez [...]
Gordailua | XIV ORDUAK Atal honetarako RSS jarioa
XIV. Orduetako Anjel Alkainen programa berezia, ostiralean
Anjel Alkain eta bere lantaldea ETB1erako humorezko programa berezia grabatzen aritu ziren atzo, XIV. Orduetan. Alkainekin batera, besteak beste, Aitor Elduaien eta Pablo Dendaluze tolosarrak, eta Joxe Mari Barriola ibartarra aritu ziren lanean. XIV. Orduen ibilbide guztian zehar grabatutako Scketch horiek ikusteko aukera ekainaren 1ean, ostiralean, egongo da, 21:00etan ETB1ean. Programa ostiralean ikusteko aukerarik ez [...]
Umorez eta kemenez jantzitako artaldea
Urduritasuna eta ikusmina. Horixe sortzen dute XIV Orduek, eta hori nabari zen goizeko bostak jotzear ziren une horretan, umore onarekin batera. Bateko zein besteko koadrilen artean barrea eta poza baitzen nagusi. Anjel Alkain eta konpainia probaren aitzakian egiten ari ziren grabaketak sortuak irri horietako batzuk. Bada, hauek euren lana bukatzearekin batera hasi dira mendizaleak ibilian. Bostak eta bost minutu ziren, eta Aralarko mendietan barna 68 kilometroko bidea 14 ordutan egiteko erronka zuten aurretik. Parte hartzaileen artean, denetarik. Hamabost urteko gaztetxoenetik hasi eta 77 urte bitarteko helduetaraino. Eta, adinaren kasuan bezala, kolorean ere bazegoen aniztasuna, senegaldar jatorriko mendizaleak jarritakoa, esaterako. Edota, itxuran. Baziren goitik behera prestaturik zihoazenak, eta baita kaleko arropaz jantzi direnak. Baziren, halaber, euren koloreak edo aldarrikapenak soinean zeramatzatenak, athleticeko elastikoa, ikurrina edota euskal presoen aldeko ikurrarekin zihoazenak kasu. Ilunpeko freskuran eman dituzte lehen pausoak, eta Gorritira iristerako eguzki printzek egin dute agerpena. Artean, lehen zatia baino ez dute gainditu, eta gorputza fresko zuten arren, askoren ahotan errepikatzen zen gogoeta bera: «Ikusiko diagu San Migelera nola ailegatzen gaituken!». Hala ere, ibilaldia lasaitasunez hartzen dutenen aldean, erlojupeko proba bailitzan lasterka egiten dutenak ere ez dira gutxi izan. Lekunberrira iritsi, eta lehen arazoak sumatzen hasi dira mendizaleen oinak. San Migelera iristean [...]
Giro bikaina XIV Orduak egiteko
Eguraldiaren aitzakiarik ez da izan 2012ko XIV Orduak egiteko. Parte hartzaileek eta antolakuntzak bat egin dute proba egiteko giro bikaina izan dela azpimarratzerakoan. Jon Ormazabal probaren koordinatzaileak azaldu duenez, «eguraldi aproposa egin du mendian ibiltzeko. Haize pixka bat izan da, eta goizean fresko eta tenperatura politarekin abiatu dira mendian ibiltzeko». Eguerdian pixka bat berotu duela esan du Ormazabalek, «baina ez da gehiegikeriarik izan, eta garai horretan Ata eta San Migel inguru horietatik ibili dira mendizaleak, eta hor basoguneak daude. Nik uste dut hobeagorik ez dagoela eskatzerik. Ohi bezala, Santa Klarara eraman ditugu arrautzak, eta dirudienez funtzionatu du». Ormazabalek gaineratu duenez, «balantze orokorra, baikorra da». Ibilbidea nahiko ondo zegoela nabarmendu du Ormazabalek: «Leku ospeletan bazen lokatzik, baino guk espero genuena baina askoz ere gutxiago. Joan den ostiralean hego haizeko bero errea egin zuen eta horrek nahikoa lehortu du bidea». Horren froga izan da mendizaleak ez zirela asko zikindu. Guztira 2.378 mendizalek eman zuten izena parte hartzeko, 1.925 gizonezko eta 453 emakumezko, baina, atzo, Berazubitik atera zirenak 2.209 izan ziren, horietatik 1.792 gizonezkoak eta 417 emakumezkoak. 20:30ak aldera 1.800 parte hartzaile iritsi ziren dagoeneko Berazubira. Azkeneko parte hartzailea 20:00ak inguru pasatu zen Amezketatik. Orain lau urteko probarekin alderatuta ibiltari gutxiagok parte hartu [...]
Mendizaleak hasi dira Berazubira iristen
Mendizaleak hasi dira Berazubira iristen. Lehenengoan 17:30ak inguruan iritsi dira, proba hasi eta 12 ordu eta erdira. 2.300 bat mendizalek hartu dute parte proban, eta horietatik gehienak gizonezkoak izan dira, emakumezkoak 470 bat izan dira.
«Baba osoa badu, aurrera jarraitzeko ziztatu eta desinfektatu egiten dugu»
Elena Vidales Goitia tolosarra San Migeleko Gurutze Gorriaren postuan izan da osasun tekniko gisa mendizaleak artatzen. Noiztik zaude San Migeleko postuan? Goizeko hamarretan iritsi gara, muntatu dugu denda eta ordutik aurrera hasi gara lanean. Nola etorri zaizue jendea Gurutze Gorriko dendara? Hasieran jendea orokorrean oso ondo etorri da. Etorri direnak pixka bat minberatuta zeuden, kontrakturaren bat edo, eta lasaigarria eman zaio. Baten bati masajea ere eman zaio, muskulu bikiak igo zaizkiolako. Jende gehiena etorri da batez ere babekin eta oinak egosita zituela. Babei eta oina egosita dituztenei zer tratamendu ematen diozue? Baba osoa baldin badauka, jarraitu ahal izateko, baba ziztatu, likidoa atera, desinfektatu, eta gero esparatrapuarekin bildu eta baselina ematen diogu. Zerbait larririk izan duzue? Orain arte [14:00] izan dugun kasurik larriena pertsona bati digestioa moztu egin zaiola izan da. Tentsio baxuarekin etorri da. Medikuak ikusi du eta frogak egin dizkiote: elektroa, tentsioa hartu, azukrea begiratu… Tratamendua eman dio eta probatik erretiratu egin da. Zenbatek osatzen duzue Gurutze Gorriko taldea? San Migelen mediku bat, bi erizain eta sei osasun tekniko gaude. Denak gara boluntarioak. Gero, dena jasotzen dugunean, hemendik Berazubira joango gara, eta han berriz muntatuko dugu denda eta dena prest uzten dugu jendea iristen denerako.
«Gazte asko daudela eta aurrekoetan baino parte hartzaile gutxiago daudela egin zaigu deigarria»
Mila Goikoetxeak hirugarren aldia du XIV Orduetan boluntario lanetan ari dela. Tolosarra da izatez, eta egun Gorritin bizi da. Gorritikoa da Itziar Zugasti eta lehenengo aldia du boluntario gisa ari dela. Biak Gorritin aritu dira anoa postuan laranjak …
San Migelen, indarrak berreskuratzen
Aurrera doa XIV Orduen proba eta une honetan jendez gainezka dago San Migel. Bai ibiltariak eta baita hauekin tarte bat egoteko joan diren bere senide eta lagunak ere elkartu dira baseliza inguruko anoa postuan. Eguraldi ona dago: eguzkitsua, baina aldi berean nahiko freskoa. Mendizaleek diotenez, Lekunberriren aurretik bero handia izan dute, eta eskertu dute Lekunberritik San Migelera bitarteko basoaren itzala. Indarrak berreskuratzen ari dira mendizaleak, Igaratza alderako bidea hartu aurretik. Ura erruz banatzen ari dira, besteak beste. 13:30ak inguru elkartu da jende gehien San Migelen. Mendizale batzuk 10:30erako iritsi dira bertara, eta zain egon behar izan dute zigilua jartzeko, oraindik ez baitzen bertatik igarotzeko kontrol-ordua. Bestalde, San Migelerako errepidean 2 orduz autoak geldituta egon dira, bertatik igaro den martxa zikloturista dela eta. Mendizaleek San Migeletik Gaurdetxerako bidea baso aldetik egin behar dute, txirrindulariekin arazorik ez izateko.
Bilatu
Herriak
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Bedaion hain kuttuna duten Harri Jaia ospatuko dute gaur 2013/05/15
- Alegiako baratze parkea inauguratu dute 2013/05/17
- Nagore Arizeta Garmendia: Ea lortzen degun Alkizako umeek eskolan toki gehia...
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
Zorion Agurrak
-
Urte askoan!
Maialen Zubeldia Azkolain (Ibarra). Gaur 5 urte! Zorionak birramona Tereren partetik.Maialen Zubeldia Azkolain (Ibarra). Gaur 5 urte! Zorionak birramona Tereren partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/maialen-263x300.jpgUrte askoan!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 13 minutes ago
Nibalirentzat etapa eta Giroa: 44.29. Samuel Sanchez bigarrenari 58 segundo atera dizkio. Harrigarria.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 13 minutes ago
Oso saio txarra Evansek: 47.05.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 15 minutes ago
Azken kilometroan sartuta, Evans harrapatzeko zorian dago Nibali. Italiarrak irabaziko du kronoigoera, Samuel Sanchezen aurretik.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 17 minutes ago
45.55 Uranek.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 20 minutes ago
Scarponiren denbora oso ona: 45.50. Baina Samuel Sanchezena hobea oraindik: 45.27. Nibalik hobetu dezake espainiarraren denbora.






