Ostirala, 2013-05-24

10 kartel, San Joan jaiak atontze bidean

Datorren astelehenetik ostiralera bitarte, herritarrek bozkatu ahal izango dute kartelik onena. Tolosako Udalak eta sanjoanetako kartel lehiaketako epaimahaiak, aukeratu ditu jada, 10 kartel finalistak; guztira 53 kartel aurkeztu dituzte herritarrek, eta Igor Ezenarro kultur zinegotziak “oso balorazio ona” egin du honi dagokionez: “Ez dugu ezer asmatu, duela urte asko egiten zen lehiaketa berreskuratu baitugu, batez [...]

Erronka berriak eta musika parez pare, euskararen alde

Bihar izango da, Ahora! Asteko egitarauko hitzordurik nabarmenetako bat, Bonberenea Txaranga eta lagunak kontzertuan. Bonberenea Txarangarekin batera, hainbat kolaboratzaile ariko dira taula gainean, eta ia denek nabarmendu dute emanaldiaren berezitasuna.

Tolosa eta Orio elkartuko dira beste behin Bisiguaren Festarekin

Tolosako Txinparta elkarteak Bisiguaren Festa antolatu du beste behin. Tolosa eta Orio herrien arteko lotura gastronomikoari jarraipena emango diote, beraz, eta horretarako hiru parrilero oriotar izango dira bisigua prestatzeko Orio erara: Joxe Mari jatetxeko Mikel Manterola, Katxina jatetxeko Joxe Migel Zendoia eta Xixario jatetxeko Luis Mari Uranga. Maiatzaren 31n afaria, ekainaren 1ean bazkaria eta afaria, [...]

San Sebastian txirrindulariak Omega Pharma-Quick Step taldearekin proba egingo du

Xabier San Sebastian Oriako Limousin taldeko txirrindulari tolosarrak hiru eguneko proba pasako du Omega Pharma-Quick Step belgikar taldearekin. Jubenil mailako bigarren denboraldia ari da egiten, eta bertatik deitu diote proba egin dezan. Txirrindulari gazteak onartu egin du gonbita, eta igandean abiatuko da Belgikara, eta asteazkenean egingo du buelta. Hiru egun pasako dituela bertan argitu du [...]

Gutuna: Foro Errepublikanoaren oharra

Apirilaren 8tik 14ra bitarteko astean indar bereziz bizi izan dugu Tolosan gure herriaren eta pertsona guztien askatasunaren alde borrokatu zirenen oroitzapen duina eta gogoan daukaguna. Berriz ere ekarri dugu gogora erregimen frankistak jende asko zigortu zuela, bidegabe eta gogor zigortu ere, eta udal korporazio legezko bat kendu zutela kargutik 1936ko estatu kolpearen aldekoek. Eta orobat [...]

Amalur Mendizabali, Jokin Bildarratzi eta Iñaki Irazabalbeitiari elkarrizketa, ‘Galtzaundi’ aldizkarian

Ostiralean banatuko den Galtzaundi aldizkarian, Amaiurreko senatari Amalur Mendizabal, EAJ-ko senatari Jokin Bildarratz eta Aralarren Europako ordezkari Iñaki Irazabalbeitiari egindako elkarrizketa argitaratuko da. Europa, krisia eta Euskal Herriko gai politiko eta sozialak izan dituzte, besteak beste, hizpide.

Asteburu Kulturalak emango dio Harri Jaiari jarraipena Bedaion

Bedaioko Artubi Elkarteko kideek maiatza dotore atondu dute, ekitaldi desberdinez jantziaz. Kultur ekintzak Harri Jaiarekin hasi ziren iragan ostegunean, eta orain, Asteburu Kulturalaren txanda izango da. Hitzaldiekin batera, mendi irteera ederra antolatu dute, «hainbat ezustekorekin». Eguzkiak aukera berria izango duen hilabetea, ekaina, indartsu hasiko dute Bedaion. Natura eta kirola uztartzeko asmoz, VII. Mendi eta VI. [...]

Maiatzaren 24ean metalgintzako langileak grebara deitu dituzte

LAB sindikatuak metalgintza sektorean greba orokorra deitu du maiatzaren 24rako. Greba deialdiarekin bat egin dute ELA, CCOO eta UGT sindiketueak, bakoitza bere irakurketa eta berezitasunekin. Tolosaldeko LAB sindikatuak eskualdeko langileak Donostiara bideratuko ditu goizean, eta arratsaldean, Tolosan egingo dute mobilizazioa, Trianguloan, 19:00etan. Deialdien berri ematerakoan grebaren arrazoiak ere azaldu ditu Tolosaldeko LAB-ek. Hitzarmen kolektiboa izan [...]

«Gu ondo bizitzeko, ezinbestekoa dugu biodibertsitatea zaintzea»

Tolosako Zerkausian eskualdeko hiru herritako ikasleak elkartu dira gaur goizean, biodibertsitatean inguruan bi urtetan egindako lana plazaratzeko. Alegia, Ibarra eta Tolosako ikasleek biodibertsitatzea zaintzea «beharrezkoa» dela aldarrikatu dute, besteak beste, ondorengo onurak ekartzen baititu: «Elikagaiak, ur garbia, jantziak, aire garbia, energia eta eraikuntzarako materiala». Zerkausian elkartu direnei biodibertsitatea zer den azaldu zien labur-labur: «Landare eta [...]

Zozketa martxan jarri dute Ahora! Asteko euskal idazleen erakusketan

Tolosako euskal idazle eta itzultzaileen lanak ikusi, ukitu eta irakurtzea ahalbidetzen duen erakusketa zabalik dago Errotan, haur liburutegian. Ahora! Asteko egitarauaren zati da hau ere, eta erakusketa osatzeko, Aranburu jauregiko udal liburutegian lehiaketa martxan jarri dute.