Ibiltzea bezalakorik ez omen dago osasunerako. Ez alferrik, eguneroko paseotxoa gomendatzen du sendagile orok, batez ere adin batetik gorako pertsonentzat. Bakarrik, nahiz konpainian, hirigunean ala landa eremuan, musikaren edota irratiaren doinuen laguntzarekin… Gure aisialdian ibilian aritzeko aukerak amaigabeak dira, pertsonen gustuen araberakoak, hain justu, eta gorputza zaintzeaz gain, gure begien aurrean bistaratuko diren milaka ikuspegiekin gozatuz erlaxatzea ere lortuko dugu.
Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza egunkariak, Tolosaldean modu errazean eta adin guztietako herritarrek, egin ditzaketen 20 ibilbide aurkeztuko ditu, ekaina bitarte. Eguneroko paseotxo hori egiteko, beraz, proposamen ugari jasoko dituzte eskualdeko herritarrek. Euren esku gustukoena aukeratzea.
[2012-03-02] Belauntza-Leaburu
Belauntza-Leaburu [2012/03/02] Belauntzatik Leabururako ibilbideak 4.000 metro ditu, eta joan-etorria Belauntzako autobus geltokitik hasiko da. Eskualdeko herritarrek paseotxoa egiteko gustuko duten lekua da.
[2012-03-09] Alkiza-Larraul-Asteasu
Alkiza-Larraul-Asteasu [2012/03/09] Alkiza, Larraul eta Asteasu elkartzen dituen ibilaldi lauenak 6.300 metro ditu; oinez, bizikletaz, korrika edo zaldi gainean egiteko aproposa da, maldatsua izan arren.
[2012-03-16] Abaltzisketa-Orendain
Abaltzisketa-Orendain [2012/03/16] Abaltzisketatik Orendainerako ibilaldiak 10.700 metro ditu; Abaltzisketako herrigunetik hasiko da, eta bidea erraza da. Paraje ederrak ikus daitezke, eta lasaitasuna da nagusi.
[2012-03-23] Albiztur
Albiztur [2012/03/23] Albizturgo ibilbideak 7.500 metro ditu; Albizturgo Segore-etxeberri jatetxearen aparkalekuan hasi eta bukatuko da. Malda errazak daude basoan, eta bidea erraza da. Oria bailarako ikuspegi zoragarria ikus daiteke.
[2012-03-30] Berastegi
Berastegi [2012/03/30] Berastegiko ibilbideak 4.700 metro ditu, eta oso erraza da. Berastegik eskaintzen duen lautadan zehar izango da. Herriko enparantzan dagoen autobus geltokia izango da abiapuntu.
[2012-04-05] Ugarte-Bedaio
Ugarte-Bedaio [2012/04/05] Ugartetik Bedaio Behekorako ibilbideak 7.300 metro ditu, eta oso laua da. Ia bide osoan Bedaio erreka izango du bidelagun ibiltariak. Aralarko Balerdi mendiaren magalean kokatzen da.
[2012-04-11] Abaltzisketa-Larraitz-Abaltzisketa
Abaltzisketa-Larraitz-Abaltzisketa [2012/04/11] Abaltzisketa-Larraitz-Abaltzisketa bideak 3.700 metro ditu; malda eta bidezidor errazeko itzuli laburra izan arren, aberastasunez beteriko ibilbidea da. Mariren zuhaiztia ezagutzeko aukera ematen du.
[2012-04-13] Bidegoian
Bidegoian [2012/04/13] Lau kilometro inguruko ibilbidea da Bidegoian osatzen duten Bidania eta Goiatz auzoetan barna egin daitekeena; bide erraza da, eta bitxikeria ugari ezagutzeko aukera ematen du.
[2012-04-20] Asteasu
Asteasu [2012/04/13] Asteasu herria ezagutuz egingo den sei kilometroko ibilbidea da. Elizmendi auzora igo eta jaitsi ostean, Erreka bailarara egingo du bidea.Hiri ibilbidea Asteasu kaleetan barrena izango da.
[2012-04-27] Berrobi
Berrobi [2012/04/27] Ibilbide lasai eta laua eginez, Berrobiren hainbat ikuspegi izateko aukera du. Baserri giroarekin lotura galdu ez duen herria ezagutzeko moduko ibilbidea da; 3 kilometroko paseoa, herria zeharkatzen duen eureka bidelagun dela.
[2012-05-04] Hernialde-Alkiza
Hernialde-Alkiza [2012/05/04] Hernialdetik Alkizara doan mendi-bidea erabiliko du ibiltariak. Alkiza begiztatu, eta
bide polit eta lauan Hernialderako bidea hartuko du ostera, lau kilometro t’erdi egin arte.
[2012-05-11] Elduain
Elduain [2012/05/11] Elduaingo herrigunean egingo da txangoa. 2,8 kilometroko ibilbidea da, eta Elduain herria zeharkatuko da. Naturguneaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Maldatxo batzuk ditu, eta futbol zelaia eta pilotalekua ditu.
[2012-05-18] Alegia-Ikaztegieta
Alegia-Ikaztegieta [2012/05/18] 5.500 metro dituen ibilbidea da, eta ia gehiena bidegorri bidez egingo da; Alegia eta Ikaztegieta herriak ezagutzeko aukera ematen du. Atsedena hartzeko ere leku asko eskaintzen dute bi herriek
[2012-06-01] Asteasu-Zizurkil Gora
Asteasu-Zizurkil Gora [2012/06/01] Ibilaldi lasaia egiteko aukera ematen du Asteasuko Elizmendi auzotik Zizurkilgo Elbarrena auzoraino doana. Zizurkil Goiko plaza bitarte batez ere, naturaz eta paisaiaz ederki gozatu daiteke.
[2012-06-08] Gaztelu
Gaztelu [2012/06/08] Gotorlekua izenean baino ez duen herria gertutik ezagutzeko parada ematen du ibilbideak; lehendabizi, Gabirondotarren baserriraino joan-itzulia, eta ondoren, plazatik abiatuta, beste bi joan-etorri.
[2012-06-15] Altzo
Altzo [2012/06/15] Altzo herriaren muinoan barrena egingo den ibilaldia lasai bezain erraza da egiteko; naturaz eta paisaiaz gozatzeaz gain, Altzoko herriak egun pasa egiteko aukera asko eskaintzen ditu. Lau kilometro ditu.
[2012-06-21] Ibarra
Ibarra [2012/06/21] Tolosatik abiatzen den arren, 4,7 kilometroko ibilbide lasai eta lauak, Ibarra zeharkatzen du alderik alde; San Joseko ermitan hartu behar da itzulerako bidea.Era berean, herrigunean, nekazaritzaren garrantzia agerian geratzen da.
[2012-06-22] Amasa-Villabona-Tolosa
Amasa-Villabona-Tolosa [2012/06/22] Villabonatik Tolosara bidean, antzinako Donejakue bideak gaur egungo trenbideari jarraitzen dio, nekazarien soro eta belazeen albotik. Herrigune batetik besterako bidea egingo du ibiltariak, Anoetatik pasaz.
[2012-06-29] Orexa
Orexa [2012/06/29] Orexaren inguruneaz gozatzeko aukera ematen duen ibilbidea da bildumako azkena. 4.600 metroko luzera du herriaren inguruan egiten den paseotxoak. Biztanle kopuruari begiratuta, Gipuzkoako herririk txikienetakoa ezagutzeko aukera ederra da.





























