Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | Aduna

Tolosaldeko Mankomunitatea: “Herriak euren posibilitateen gainetik bizi izan dira”

Udalek jasotzen duten zerbitzua bere osotasunean ordain dezatela nahi du eskualdeko hondakinen mankomunitateak, Eneko Maioz eta Amaia Azkueren esanetan. Tolosaldeko Mankomunitateko bi ordezkariek “orain arte gestio desegokia” egin dela azaldu dute, eta horrek, bere ondorioak dituela: “Urte askoan zehar ez dira aplikatu igo beharreko kostuak, hala nola, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketari dagozkionak, eta beraz, orain hori [...]

Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon

Gipuzkoa zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orendainen hasi zen eta Tolosaldean izan du dagoeneko bere ibilbidea, Ibarran eta Alegian egin baitira ekitaldiak. Hurrengo ekitaldiak Aiztondon egingo dira hilaren 19an, igandean: Adunan, 11:30ean; Zizurkilen, 12:30ean, eta Amasa-Villabonan 13:30ean. Orendain lehen zero zabor herria eredu hartuta, Aiztondoko Mundumob ekimena antolatu dutenek ere euren herriak zero zabor bihurtu [...]

Elkartasun Eguna ospatuko da igandean euskal preso eta iheslarien alde, Adunan

Euskal preso eta iheslariak etxeratzeko helburua duen Aiztondoko Elkartasun Eguna ospatuko da igandean, hilaren 5ean, Adunan. Egun osoko egitaraua antolatu du Aiztondoko Herrira mugimenduak, eta horiei, arratsalde horretan Adunan bertan jokatuko den VII. Gorostidi Harria txapelketa gehituko zaie. Goizeko bederatzietan emango zaio hasiera egunari, ordu horretan, ikurrinaren margotzea egingo baita. Bi ordu beranduago, hamaiketakoa banatuko [...]

Gutuna: Joxan Lizarribarri, esker onez

Lerro hauen bidez, Adunako Udalak, Adunako talde eta elkarteek, eta Adunako herritarrek esker ona eta egindakoaren aitortza egin nahi diogu Joxan Lizarribarri, eta elkartasuna adierazi nahi diegu bere familiakoei eta lankideei, une gogor hauetan. Egun hauetan asko azpimarratu dira Joxanek Berria-n eta beste zenbait tokitan euskararen sustapenaren alde egindakoak. Gu horren lekuko izan gara, eta [...]

Xabier Lopez Peñaren heriotza salatzeko, Bilboko manifestaziora joatea eskatu dute

Xabier Lopez Peña euskal presoaren heriotza salatzeko, eta berriro gerta ez dadin eskatzeko, apirilaren 6an manifestazio nazionala deitu du Herrirak. Mugimenduaren Tolosaldeko ordezkariek, herritar guztiak mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte. Bilbora joateko autobusak jarriko dituzte eskualdean, eta izena ohiko lekuetan eman behar dela azaldu dute Tolosaldeko Herriratik. Alegian, adibidez, 15:15ean irtengo da manifestaziora joango den [...]

Aberri Egunera Iruñera joateko deia egin dute

Adunako hautetsiek bat egin dute igandean, hilaren 31n, Aberri Eguna dela eta, Independentista sareak Iruñean 12:00tan, antolatutako manifestaziorako deialdiarekin. Autobusez joateko aukera izango da, Tolosako Santa Klarako aparkalekutik, 10:30etan. Horretarako, aurrez izena eman.Era berean, herritar guztiei dei egiten diete Aberri Egunean ikurrinak zintzilikatzera etxeko balkoietan.

Arrantza elektrikoa erakusten Zizurkilgo Lepasoro errekan

Acuitec enpresak ikastaroa eman die Fraisoro eskolako ikasleei arrantza elektrikoari buruz. Eskolan teoria erakutsi eta gero, Zizurkilgo Lepasoro errekan egin dituzte praktikak.

TOPA-k Asuncion Klinikari gezurretan ibiltzea leporatu dio

Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko plataforma goiz osoan zehar informazioa banatzen aritu da Tolosako Trianguloa plazan. Bertan, Asuncion Klinika gezurretan aritu dela salatu dute, hain zuzen ere, prentsan ateratako publierreportaje baten harira egin dute salaketa hau. “Klinikak ez ditu inbertsioak urritu behar” agertzen zen publierreportajean, eta hori gezur hutsa dela esan dute TOPA-tik: “Oraingoz urritu ez [...]

Unipapel eta ‘Perot’ enpresetako langileak etorkizuna argitu nahian dabiltza

Iragan hurbil eta iluna argitu nahian dabiltza Unipapel-eko eta Huyck Wangner-eko langileak, etorkizun argiago baten alde borrokan. Egutegia eskuan, bi hitzordu garrantzitsu azpimarratzen dituzte langileek: hilaren 21a eta 25a. Adunako Unipapel lantegian langile bat kaleratu zuten duela bi aste; Zizurkilgo Perot-en, enpresa ixteko mehatxua dute gainean. Bata zein besteko langileek egoera honi mobilizazioekin erantzun diote, [...]

Korrikaren alde, Loatzok emanaldia eskainiko du

Loatzo musika eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute hilaren 11n, astelehenean, Korrikaren alde. Kontzertua 18:30ean hasiko da Adunako plazan, eta ondoren, argazkia eta merienda egongo dira. AEK euskaltegiak antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa hilaren 14an iritsiko da eskualdera, eta Adunan, 15:00etan Korrika Ttikia antolatu du eskolak. Herrira 17:00ak inguruan iritsiko da Korrika. Bentan, Iñaki Gorostidik hasiko [...]