Larunbata, 2013-05-18

Etiketen Fitxategia | aisia

Tiritatxo Pupu eta Lorerekin joan zen Altzora

Altzoko liburutegian Tiritatxo ipuin kontalaria izan zen ostegunean. Haurrak oso gustura egon ziren ipuinak entzuten, baita Tiritatxoren adiskideekin ere, izan ere, ipuin kontalaria Pupu eta Lorerekin joan zen Altzora.

Hogei familiekin udal baratzeak martxan jarri dituzte, Asteasun

Asteasuko Udalak bere egitasmoen artean, udal baratzeak aurrera ateratzea zuen helburu, eta azken hilabeteetako lanak bere fruitua eman du. Pasa den larunbatean inauguratu zituzten herritarren artean banatu dituzten baratzeak. Agroaldeako lursailean jarri dute udal baratzeen gunea. Udalaren baratze ekologikoak, herritarrentzako eskaintza pedagogiko eta ekologikoa izango dira. Lurra lantzeko eta norberak kontsumitzeko barazkiak izateko edonork espazio [...]

Oargi mendi elkarteak espeleologia irteera antolatu du

Maiatzaren bigarren astebururako espeleologia irteera antolatu du Tolosako Oargi mendi elkarteak. Zehazki, maiatzak 10, 11 eta 12an izango zen. Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpetxean egingo dute lo. Elkartetik azaldu dutenez, derrigorrezkoa da rapelatzen jakitea eta leku estuei beldurrik ez izatea. Irteeraren kostua 41 eurokoa da, eta bertan sartzen da aterpeko bi gauak, bi [...]

Atsedena taldeko udalekuetan izen ematea

Atsedena taldeak, udako kanpaldia antolatu du uztailaren 26tik abuztuaren 4ra, 8 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat; Errioxako Peñaloscintos herrian izango da. Izena emateko, deitu maiatzaren 10a baino lehen, 635 74 64 47 edo 649 22 52 00 zenbakietara.

Skate ikastaroak izango dira larunbat goizetan

Tolosako Skate Taldearen laguntzaz, Skate ikastaroak hasiko dira, bihar, skateparkean, parte hartu nahi duen edonorentzat. Saioak larunbat goizetan burutuko dituzte, 11:00etatik 13:00era bitarte, eta izen emateak kultur etxeko Topagunean egin beharko dira.

Ibarrako Txiribitu aisialdi taldearen 20. urteurrena

Ibarrako Txiribitu aisialdi taldeak 20 urte bete ditu, eta aste guztiko egitaraua antolatu ostean, ekitaldiei gaur emango die amaiera. Helburu horrekin herriko plazan bazkaria antolatu dute. 160 lagun inguru elkartu dira bertan, haur, gazte eta heldu.

Matxintxuloren lehen urteurrena ospatzen ari dira Asteasuko gazteak

Asteasuko Matxintxulo Gaztetxearen lehen urteurrena ospatzen ari dira gazteak, egun guztiko jaiaz gozatuz. Eguerdian hasi dituzte ospakizunak, bertso bazkariarekin. Unai Mendizabal eta Adur Gorostidi ariko dira bertsotan. Ondoren, erromerian ibiliko dira gazteak trikitilariak lagun dituztela. Kalejiraren ondoren, kontzertuen txanda izango da, 23:00etan. Gorkore, Euskalyptus eta Ingo al deu? taldeen kontzertuak gaztetxean izango dira, eta hauek [...]

II. Olinpiada Herrikoiek arratsaldean izango dute jarraipena

Zahar eta Gazteen Arteko Olinpiada Herrikoiak jokatzen ari dira Iruran. Pasa den urteko giro onak bultzatuta, esperientzia errepikatzea erabaki dute udalak eta Irurako Gazte Asanbladak. Aurtengo ediziorako, lehengo urtean baino jende gutxiagok izena eman duen arren, ederki pasatzen ari dira herriko plazan, eguraldia lagun. Une honetan bazkari herrikoia egiten ari dira, goizeko galdutako energiak berreskuratzeko. [...]

Karakolik lasterrenen plaza izan da Tolosa

Hirugarren urtez, karakolei eskainitako Aste Santua izan da Tolosan; karakolen lasterketak bildu ditu ikusle gehien, Trianguloa plazako karpan. Karakolak saltsan egitasmoaren barruan, gastronomiari begirako jarduerak antolatu dituzte aurten ere, eta horrela, pasa den larunbatean, Astelena eta Botarri jatetxeetako arduradunak aritu ziren, karakolen mokaduak banatzen; eguerdi aldera eguraldia kaskartu zen arren, bertako nahiz bisitariek gozatu zuten [...]

Aizkardi elkartekoak «gustura» daude 45. Mendi Martxak emandakoarekin

Aizkardi elkarteko kideak «oso gustura» daude herenegungo Mendi Martxak utzitakoarekin. 1.195 partaide izan ditu Villabonako mendi elkartearen ekimenak aurten, eta eguraldia lagun, aurreikusi bezala joan da guztia, «giro paregabean». Aurreko urteetan bezala, parte hartzaileek bi aukera izan zituzten, proba motza eta iraupen luzeko martxen zirkuituan sartzen den luzea. Motzean 695 lagun izan ziren, eta luzean, [...]