Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | aizkora

Urrezko Aizkorako finalerdiak asteburuan

XV. Urrezko Aizkora Txapelketa ari da pixkanaka ekainaren 2an Azpeitian izango den finalera ailegatzen. Etzi, larunbatean Bilboko Txurdinaga auzoan maila nagusiko lehenengo finalerdia jokatuko dute Aitzol Atutxa Bizkaiko egungo txapeldunak eta 2011ko txapeldunak Juan Jose Lopez Azpilikuetak. Bietatik bat finalerako sailkatuko da. Jon Rekondo leitzarra eta Floren Nazabal Etxarri Aranazkoa dagoeneko finalerako sailkatuta daude. Bestalde, [...]

Txekor jatea, baliarraindarren gozamenerako

Urteroko moduan, maiatzaren lehenarekin txekor jatea egin dute gaur ere, Baliarrainen. Bazkari legearen aurretik, ordea, herri kirolen jaiaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek, Atari Soro frontoian. Goiz osoan barrena Aramako lorezainak bere postua jarrita izan du Baliarraingo plazan, eta hainbat herritarrek garaiko lore nahiz landareak erosteko aukera izan dute. Jarraian, eguerdi aldera, herri kirolen saioari [...]

Joseba Otaegik irabazi du apustua

Joseba Otaegi aizkolari zizurkildarrak irabazi du Antonio Senosiainen aurkako apustua, Tolosako zezen plazan. Bi minutu eta 24 segundoko aldea atera zion Otaegik. 20 kanaerdiko ebaki behar izan dituzte eta alde bakoitzak sei mila euro jarri ditu jokoan. Hasieratik hartu du abantaila Otaegik eta beti aurretik izan da.

Joseba Otaegi: «Amaitu arte lan erregularra egitea da apustu bat irabazteko gakoa»

Zizurkildik aldendu samar, naturaren erdian, landa eremu berde batean dagoen baserri baten ondoan entrenatzen du Joseba Otaegik (Zizurkil, 1983). Behien marruak eta txorien txioak dira nagusi, egurra kolpatzen hasi denera arte. Kolpe bakoitzaren oihartzuna bailarako basoetan zehar galtzen da. Lasai hasi, eta gogorrago amaitu du. Igandean, Tolosako zezen plazan Antonio Senosiainen aurka jokatuko duen apustua du buruan. Besterik ez.

Irazuk, Saralegik eta Alkizaletek ez dute aurrera egiteko txartela lortu

Julen Kañamares, Arkaitz Jauregi eta Mikel Larrañaga aizkolariek lortu dute Urrezko Aizkorako hurrengo kanporaketarako txartela. Beraz, atzo Leitzan lehiatu ziren Jon Irazu zizurkildarrak, Eneko Saralegi leitzarrak eta Jokin Alkizalete asteasuarrak ez dute aurrera egiterik lortu.

Ruben Saralegi: «Urduritasunak ez dio niri bezainbeste eragingo berari»

Lehenengo aldiz jokatuko du apustua Ruben Saralegi (Leitza, 1990) aizkolariak. Xabier Mindegia izango du aurrean, igandean, Doneztebeko (Nafarroa) eskoletako pilotalekuan, 12:30ean hasiko den norgehiagokan. Aizkoran denbora luzez ariko dira; zehazki, 10 kanaerdiko eta bi oinbiko ebaki beharko dituzte. Aizkolari bakoitzak 3.000 euro jarriko ditu, eta apustua bertatik bertara ikusi nahi duenak 30 euro ordaindu behar [...]

Otaegi eta Otaño, berriro txapeldun

Joseba Otaegi zizurkildarrak eta Unai Otaño ibartarrak berriro jantzi dute urrezko aizkolarien binakako txapela. Azpeitian jokatu da finala, eta Nazabal eta Zubiagari irabazi diote gipuzkoarrek. Otaegik eta Otañok abantaila hartu zuten hasieran, baina gero Nazabalek eta Zubiagak buelta eman zioten norgehiagokari. Azkeneko bi probetan bere aldera irauli zuten proba Otaegik eta Otañok, eta bigarren aldiz [...]

Otaño eta Otaegik finala Nazabal eta Zubiagaren aurka jokatuko dute

Urrezko aizkolarien binakako txapelketaren finala erabakirik gelditu da. Joseba Otaegi eta Unai Otaño sailkaturik zeuden, euren aurkarien zain. Finaleko bigarren bikotea nor izango zen Bilbon erabaki zen. Alde batetik, Nazabal-Zubiaga zeuden, eta bestetik Rekondo-Azurmendi. Finalerdia bi itzulira jokatu zen; joanekoan Nazabalek eta Zubiagak 1:50 segundoko aldea lortu zuten. Jon Rekondo leitzarrak eta Iñaki Azurmendik, finalerako [...]

Jon Irazu: “Urduritasunaren beldur nintzen, baina azkenean dena ondo atera da”

Jon Irazu zizurkildarrak nagusitasunez irabazi dio Xabier Zaldua zumarragarrari Tolosan jokatutako aizkora apustua. Hasieratik hartu du abantaila Irazuk eta azkenean bost minutu eta 28 segundoko tartea atera dio. Aizkolariak oso balorazio ona egin du: “Apustuan zer gertatzen zenaren beldur nintzen. Izan ere, apustuko egunean bertan urduritasunak garrantzia handia du, eta honek arazoren bat sortu ahal [...]

Jon Irazu: «Mentalki oso indartsu ikusten dut neure burua, irabazteko gai»

Paraje ederrean dago kokatua Zaldu Azpikoa baserria. Zizurkil goitik aurrera eginda, Adunaren eta Larraulen magalean. Bertan, entrenamendu saioa bukatu berri du Jon Irazu (Zizurkil, 1982) aizkolariak. Azken hiruzpalau hilabeteetan asko izan dira etxeko atarian ebaki dituen enborrak, Xabier Zalduaren aurkako igandeko desafioa prestatzeko lanetan. Tolosako zezen plazan izango da, 12:00etan. Hamalauna enbor izango dituzte aurrean [...]