Larunbata, 2013-05-25

Etiketen Fitxategia | arrauna

Gustuko bidean, olaturik ez

Arraunlariak heziz, hazten jarraitzen du Tolosaldea Arraun Klubak (TAK). 2005ean baimen guztiak lortu, eta ofizialki klub gisa erregistratu zenetik, inoiz baino gaztetxo arraunzale gehiago ditu TAKek. Arrakasta horren gakoa zein den argi du Sabino Alijostes, klubeko lehendakariak: «Guztion lana eta esfortzua». Guztira, 150 pertsona inguruk osatzen dute TAK, horietako 110 hamabi taldetan banatuta dauden eskualdeko [...]

Txanda irabazteko uretaratuko da Getaria-Tolosako nesken ontzia

Kontxako Banderarako bigarren jardunaldia irabazteko jomugarekin joango dira Donostiara, igande honetan, Getaria-Tolosako emakumeak. Bederatzi segundoko altxorra eskuratu zuten Rianxeirako galiziarrek lehen jardunaldian, eta bosgarrenez, banderarik preziatuena hara begira dago. Galiziarrak baino segundo bat lehenago iritsi ziren balizara tolosar eta getariarrak; ziabogako maniobran, ordea, arazoren bat izan zuten olatuarekin. Galiziarrek, gainera,  poparean luze ikusgarria burutu zuten, estropada eremuko errekorra eginez (10:35.64). Gertaera batek zein besteak, bi taldeen arteko aldea handitzea ekarri zuen, eta Larrañagaren iritziz, «aldeak ez ziren bidezkoegiak izan». Bederatzi segundoko aldea ahaztuta, eta denboraldiko sasoi-punturik onenean daudela nabarmenduz, 2.778 metroko ibilbidean beste hiru traineruak mendean hartzen saiatuko dira igandean, 11:00etan, Getaria-Tolosako emakumeak. Anjel Larrañaga, Getaria-Tolosa traineruko entrenatzailea «Zumaiak bere betiko maila eman zuen, denborei begiratuz gero» Getaria-Tolosa traineruko entrenatzaile Anjel Larrañagak argi azaldu du igande honetan lortu nahi dutena: txanda irabaztea. Bederatzi segundo daude galiziarren eta zuen artean. Zein helbururekin ureratuko dira neskak igandean? Gure helburu nagusia txanda bera irabaztea izango da. Joan den astean ziabogan egin genuen akats hari ea buelta ematen diogun, eta galiziarrak mendean hartzen ditugun. Ziaboga gakoa izan al zen igandean? Galiziarrek txanda irabazteko gakoa ez zen izan, baina behar bada guk hainbeste segundo galtzearen gakoa bai. Galiziarrek sekulako estropada egin zuten, eta norbere burua [...]

Bederatzi segundoko aldea besterik ez

Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatu zen herenegun Donostian. Getaria-Tolosako traineruak bigarren postua eskuratu zuen, Rianxeiraren atzetik, bederatzi segundora. Eskualdeko arraunlariz osaturiko trainerak estropada bikaina egin zuen, baina ga…

Lau jardunaldi jokatuta, hirugarren postuan dago Getaria-Tolosa

Ez dute maila ona erakutsi Tolosa-Getaria taldekoek Euskotren ligako laugarren jardunaldian. Pasaiako uretan jokatu zuten proba herenegun, eta laugarren postuan amaitu zuten neska tolosarrek. Zumaiak irabazi zuen estropada, bigarren Galizia sailkatu ze…

«Punturik ez galtzen» saiatuko da Tolosa-Getariako trainerua

Ribamontan al Mar-en (Kantabria, Espainia) eta Pasaian hitzordu bana izango du, asteburuan, Tolosa-Getariako traineruak, Euskotren ligan «punturik ez galtzeko». Pasa den asteburuan ligako sailkapen estropada jokatu zuten gainerako traineruek, eta modu honetara, San Juan, Zumaia eta Galizia izango dira aurten, Tolosa-Getariaren arerioak emakumezkoen traineru ligan. Aurten sailkatzeko presiorik ez zutela eta, arraunlarien banakako prestakuntza, nahiz taldean blokea sortzea, iaz baino beranduago lortzen ari direla nabarmendu du Anjel Larrañaga entrenatzaileak: «Ez dugu presio hori sentitu, eta aurreko denboraldian baino beranduago ari gara, honi dagokionez». Horrela beraz, San Juan eta Zumaiako taldeek Euskotren ligaren hasiera sasoi puntu hobean harrapatu dutela dio Larrañagak, eta iaz eskuratu zituzten garaipenak tolosarren eta getariarren aurreikuspenetan dauden arren, oraingoz ahalik eta puntu gutxien galtzea da beren helburua: «Banderak irabaztea garesti suertatuko da aurten ere, eta punturik ez galtzen saiatu behar dugu guk, denboraldi hasiera honetan, gero gure sasoi punturik onenera heltzen garenean, hori guztia errekuperatu ahal izateko». Bihar, beraz, 18:00etan jokatuko dute Ribamontan al Mar-eko  (Kantabria, Espainia) bandera irabazteko estropada, eta igandean, berriz, Pasai San Pedroko uretan, Euskotren bandera jokoan izango da, 12:00etan. Gipuzkoako hirugarrenak Pasa den asteazkenean, Tolosa-Getariako emakumeek hirugarren postua eskuratu zuten Gipuzkoako Traineru Txapelketan. Itsasoaren egoera txarra bistakoa zen, eta gauza bera nabarmendu du [...]

Uztailaren 7ra begira dago Tolosa-Getaria trainerua, «erreferentziak hartzeko»

Datorren uztailaren 7an hasiko da, emakumezkoen Euskotren Liga, Portugaleten (Bizkaia), eta Tolosa-Getaria traineruko arraunlariak estropada horri begira daude, gainerako taldeekiko erreferentziak hartzeko. Iazko denboraldi bikainaren ondoren, Euskotren Ligako postua ziurtatua izan du aurten taldeak, eta beraz, ez dute sailkapen estropadarik jokatu beharko; hain zuzen ere, sailkapen estropadako hiru traineru onenekin lehiatuko dira neska tolosarrak eta getariarrak, udako estropadetan. Taldekideei dagokienez, zenbait arraunlarik taldea utzi duten arren, TAKeko nahiz Getariako emakume gazte batzuk hasi dira aurten traineruan, eta azkenean lortu dute taldea osatzea. Ioana Alijostes arraunlari tolosarrak azaldu duenez, «aurtengo neguan lehorrean lan handia egin dugu: gimnasioan, ergometroan, korrika…». Tolosarrei eta getariarrei beste urte batzuetan baino gehiago kosta zaie elkartzea, ikasketak, lana eta bestelakoak medio. «Trainerilletan hasi arte ez gara getariarrekin elkartu, eta iaz baino gutxiago aritu gara uretan elkarrekin», dio Alijostesek. Euskotren Ligako postua aurreko denboraldiaz geroztik ziurtatuta izateak eragina izan du horretan, arraunlarien ustez: «Sailkapenaren presio hori ez dugu sentitu, eta uretako lana iaz baino beranduago hasi dugu aurten. Garai honetarako zailduago ginen iaz». Horrela beraz, uztailaren 7ko estropada mugarri moduko bat izango da eurentzat: «Bertan elkartuko gara guztiok, eta erreferentziak hartzeko estropada izango da Portugaletekoa; aurtengo erronketarako geure burua neurtzeko modua izango da». Alijostesek Pasai Donibaneko emakumeek egindako [...]

Futbolean eta arraunean, euskaraz

Galtzaundik abian jarri du kirola euskaraz egiteko kanpaina, eta bere prestutasuna agertu dute Tolosa CFek eta TAK-k. Beraz, futbola eta arrauna atsegin dutenek, eta euskaraz jakinik entrenamenduak eman eta talde horietan lagundu nahi dutenek, Galtzaundi euskara elkartean izena eman dezakete. Agerraldia eman zuten atzo egitasmoaren berri emateko eta bertan izan ziren Galtzaundiko Amaia Doyague, Tolosa CFeko Iñaki Arratibel, TAK-ko Iñaki Kruz eta Inaki Irazabalbeitia Tolosako Udaleko Hezkuntza eta Hizkuntza Politikako zinegotzia. Galtzaundik 16 urte azpikoen aisialdia aztertu du hizkuntzaren ikuspuntutik 2011-2012 ikasturtean, eta horretarako Tolosako 35 talderekin izan dira harremanetan. Hainbat puntu aztertu dituzte lan horretan: talde bakoitzeko hizkuntza paisaia; boluntarioen eta langileen euskara ezagutza; entrenamenduetan, jardueretan eta jasotzen den formazioetan erabiltzen den hizkuntza; eta azkenik, beste erakundeekin zein etxe barruko bilkuretan erabiltzen den hizkuntza. Diagnostikoa egiteko hainbat helburu izan dira: Tolosako gazteekin lanketaren bat egiten duten taldeetan euskararen erabilpena zenbatekoa den zehaztea, aurrera begira zein pauso eman erabakitzeko datuak izatea, eta zein elkartera eta zerekin jo erabakitzeko datuak izatea. Ikerketa 16 urte azpikoen adin tartean egitea zergatik erabaki zuten argitu zuen Doyaguek: «Estrategikoak direlako, euskararen geroa baldintzatuko duten belaunaldia direlako, eta kontuan hartuta Tolosako ikastetxeetan D ereduan ikasten dela, aisialdiko jarduerak euskaraz egiteko hiri ezin egokiagoa da». Bi taldeen [...]

Batel txapelketa Orian

Federazio Trofeoa jokatu zen iragan larunbatean Oriako uretan. 60 batel inguruk hartu zuten parte arraun lehiaketa honetan. Etorkizuneko mailan, Tolosaldea Arraun Klubekoak lehen postuan gelditu ziren, D taldekoak. Infantiletan TAKekoek lehen bi postu…

«Ilusioa dut datorren urtean lehen mailan egoteko»

Iñigo Jauregirentzat (Tolosa, 1989) bere arraun denboraldi garrantzitsuena izan da aurtengoa. Zierbena traineruarekin bigarren egin du KAE 1 ligan, hau da, arraunaren bigarren mailan. Igoerako kanporaketan bigarren egin zuten ere, eta arauek datorren denboraldian lehen mailan egon behar dutela esaten badute ere, Urdaibairen aurka zabalik dagoen auziak egoera deseroso batean utzi ditu. «Ez dakigu datorren urtean lehen mailan edo bigarren mailan izango garen, eta horrek ez digu uzten behar bezala prestatzen», dio Jauregik. Noiz hasi zinen arraun egiten? Kuadrilako baten aitak, gaztetan patroi aritu zena, arraun egiten probatu nahi al genuen galdetu zigun, eta guk baietz esan genion. Orduan hamasei urte nituen. Horrelaxe probatzen hasi ginen, gero pixkana ikasten joan nintzen, eta gustatu egin zitzaidan. Tolosaldeko arraun elkarteak galdetu zigun ea Gipuzkoako ligaxkan parte hartu nahi genuen. Eta horrela TAKen hasi ginen, eta jubenilen lehenengo urtean geundela, Oriotik deitu ziguten hango bateletan parte hartzeko. Eta Orion jarraitu zenuen. Seniorretara pasatu nintzenean, Anjel Larrañagak galdetu zidan ea arraunean jarraitu nahi nuen. Baietz esan nion eta berak lagundu zidan Oriora joaten. Pixkana nire lekua irabazi nuen eta hiru urte pasatu nituen han. Bukaera aldera nahiko erreta nengoen. Gainera, lanarekin batera ikasten hasi nintzen, eta aldaketa bat behar nuen. Utzi egingo nuela esan [...]

Aurten ere alde egin die Kontxako Banderak Getaria-Tolosako neskei

Malko artean lehorreratu zuten Getaria-Tolosako neskek, Urkabe trainerua; pasa den igandean, ezin izan zuten Kontxako Bandera eskuratu. Lehen jardunaldian galdutako bost segundoak berreskuratzeko intentzio osoz sartu ziren ur donostiarretara Getaria-Tolosako arraunlariak. Zozketan bigarren kaletik joatea egokitu zitzaien, eta indartsu hasi zuten lehen luzea. Bi faboritoak, Getaria-Tolosa eta Galizia, ia batera iritsi ziren kanpoaldeko balizetara, eta Zumaiako trainerua ere gertu izan zuten joanekoan. Irteeran, galiziarrak sagundo bat aurretik jarri ziren arren, estropadaren burua askotan aldatu zen taldez, balizara bitarte. Horren erakusle izan zen ziaboga, izan ere, segundo berean eman zute Getaria-Tolosak eta Galiziak, 5:49minutuko denborarekin; Zumaiarrak 4 segundo beranduago iritsi ziren ziaboga puntura, baina 9 segundo gehiago behar izan zituzten, maniobra zabala burutu baitzuten. Honek tarte handiagoa eman zien bai galiziarrei, baita gipuzkoarrei ere. Itzulerako luzean, parean ziren Urkabe eta Rianxeira ontziak, eta norgehiagokaren unerik estuenak izan ziren. Santa Klara uhartera iritsi baino metro batzuk lehenago, ordea, galiziarrek olatu txikiren bat hartu, eta hiru segundo aurretik jartzea lortu zuten. Traineru bateko aldeari eutsi egin zioten Getaria-Tolosakoek, baina behin badia barruan, olaturik gabe, ez da lan erraza errenta hori gainditzea. Hala ere, azken txanpara arte ez zen estropada erabaki, Urkabe traineruak erreakzio bat izan baitzuen. Segundo bat jan zioten galiziarrei, eta Olatz [...]