Harri Jaia ospatu dute Bedaion, parte hartze handiarekin. Goizean elizkizuna eta hamaiketakoa egin zituzten. San Isidro prozesioan ere atera zuten, eguraldia lagun izan dezatela eskatuz. Ondoren, mahaiaren bueltan, Jexuxmari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariekin gozatzeko aukera izan zuten, 80 lagun inguruk. Artubi elkarteak antolatutako ospakizuna antolatzaileen txokoan amaitu zen, herri afari batekin. Maiatzeko lehen [...]
Etiketen Fitxategia | BEDAIO
Bedaion hain kuttuna duten Harri Jaia ospatuko dute gaur
Urteko jairik maitatuenetakoa da Harri Jaia Bedaion. Artubi Elkarteko kideek, auzotarrekin batera, egun osoko egitaraua antolatu dute gaurko, hilak 16. Horrez gain, maiatza eta ekainari ateak zabalduko dizkion ekimena izango da, ondoren, besteak beste, Asteburu Kulturala iritsiko baita, maiatzaren 25ean eta 26an. Harri Jaia usadio zaharra da Bedaion, eta eguraldia lagun izatea espero dute auzotarrek, [...]

Bedaiotar emakumeak omenduz
Azken urteetan egin bezala, larunbatean, giro bikaina izan zen Bedaion emakumeei zuzendutako hitzorduan. Bedaioko emakumeei merezitako omenaldia egin zieten. 65 emakume elkartu ziren, eta girotzen hasteko afal aurretik Abaetxe eta Artubi elkarteen artean kalejiran ibili ziren triki poteoan. Artubi elkarteko kideek, esker ona adieraziz emakume bakoitzari lore bat eman zion. Antzinako eta gaurko pasadizoak kontatuz, [...]
Bertako produktuekin osatutako azoka berezia izango da, Bedaion
Urte sasoi honetan, udazkenean sartuta, Bedaioko auzotarrek azoka berezia egiten dute, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Igandean, hilaren 4ean, izango da. Goiz ederra pasatzeko moduko azoka antolatu dute, eta 10:00etan emango diote hasiera jaiari, eta 14:00ak aldera bukatutzat emango dute. Nola ez, garaian garaiko produktuak erosteko aukera izango da, taloez gain bazkaltzeko babarrunak ere izango dira. 10:00etatik aurrera, bertako babarruna, barazkiak, etxeko labe zaharrean egindako ogia, mondejoak, arrautzak, garai honetan fruta arbolak eskaintzen dituzten intxaurrak, sagarrak, gaztainak,… ikusi, dastatu eta erosi ahal izango dira. Etxean egindako postre gozoak ere ez dira faltako, eta gaztak ere protagonismo handia izango du azoka egunean. Karlos Beloki gaztagile bedaioarra bertan izango da, eta Zaldibiako Ardiki egunean bigarren postua lortu berri du. Beraz, baserriko gazta erosteko aukera ere izango da. Antolatzaileen esanetan: «Krisi garai hauetan hutsik egingo ez diguna, bertako eta garaiko produktuen kalitatea izango da». Eta denak Bedaiora gonbidatu nahi izan dituzte, azoka egun bereziaz gozatzera. Baserriko animaliak ikusteko aukera izango da, sagar mota desberdinen erakustaldi bat egingo da, sagardotarako sagar motak desberdinak erakutsiko direlarik, eskulanak ere ez dute hutsik egingo, eta artisau eta jostunen arte lanak ikusi ahal izango dira. Azokak berarekin ekartzen du jateko aukera, eta Bedaion ere tripa betetzeko [...]
Morea: «Mondejoak ez du sekreturik»
Etxeko korridoreko koadroen kakoetan bost txapela ditu zintzilikatuta Maria Luisa Moreak, eta beste bi bilobei emanda dauzka. Zazpi txapela beltz, mondejo zuriaren egile estimatuena bihurtu dutenak. Azkeneko titulua igandean lortu zuen Zaldibian bizi den amezketarrak, Ardiki Egunaren barruan jokatu zen Zaldibiako 18. Mondejo Lehiaketa irabazita. Azken hiru urteotan jarraian jantzi diote txapela. Kanporako ez du mondejorik egin ohi, «izugarrizko lana» dutelako. Baina, herrian urtean behingo lehiaketan Morea izan da nagusi, beste behin. Denera hamar sari ditu: zazpi lehenengo, bi bigarren eta hirugarren bat. Halako zerrenda lortzeko, mondejoari egin beharreko sekretuaz galdetutakoan, lehen ezustekoa: «Ez dago sekreturik batere». Ohi bezala, Lazkaomendiko Maiz Goeneko Joxe Intxaustik hazitako ardia erabili dute Moreak eta familiakoek mondejoak egiteko; eta etxeko porruak eta arrautzak. «Tipularik batere ez diogu botatzen». Bezperan, larunbatean egin zituzten, etxean, senarraren, seme-alaben eta ofizioa ikastera arrimatu ziren iloben artean. Txikituak garrantzi berezia duela aitortu du, kalitatezko osagaiak erabiltzearekin batera. «Dena eskuz txikitzen dugu. Makinarik ez dugu inoiz erabiltzen, porruari min gustua eta ura gehiago ematen diolako. Eta egin aurreko momentuan txikitu behar dira osagaiak». Neurriak zehazterakoan, osagai garrantzitsuenak bai, baina besteak «begira» erabiltzen dituzte. Bigarren ezustekoa. «Irakin handirik ere ez du behar. Beroa termometrorik gabe kontrolatzen dugu. Gatz eta piper puntuak [...]
Naturaz eta zaldiaz gozatzea xede duen lasterketa herrikoia, igandean
Bosgarren urtez zaldi lasterketa herrikoia antolatu du Bedaion Artubi kultur elkarteak, Tolosako Udalaren laguntzarekin. Igandean izango da, eta zaldunek 35 kilometro inguruko ibilbidea egin beharko dute. Lasterketaren amaieran bazkarian elkartzeko au…
Haurrek ederki pasatu dute festetan
Tolosako Bedaio auzoko festetan haurrentzako jolasak izan dituzte arratsaldean. Jolasen dinamizatzaileak pailazoz mozorrotu dira eta ederki girotu dituzte jolasak.
«Ondoan ez dauden gazteak» gogora ekartzeko ibilaldia, bihar
Bihar, hilak 30, mendi ibilaldi txiki bat burutuko dute, Bedaion. «Dagoeneko ondoan ez dauden gazteak gogora ekarri asmoz egingo dugu ibilaldia», diote antolatzaileek. «Maiz, bizitzak bidean zehar oztopo ugari jarri izan dizkigu. Ezbehar edo osasun arazoak direla medio, bihar, oztopo horiek samurtzen saiatuko gara». Lagun artean eta jai giroan pasako dute eguna. 17:00etan Artubi elkartean emango diote hasiera, eta ohiturari jarraituz bertako hilerrian lore eskaintza egingo da. Ondoren, mendira abiatuko dira, eta bertan, gazteei jarriak dauden monolitoetan oroimenezko lore sortak eskainiko dituzte. Ondoren, 21:00etan Abaetxe jatetxean izango da afaria. Sagardotegiko menua izango da, eta sagardoa ziritik dastatzeko aukera izan da. Afal ostean, Gorostidi eta Muñoa bertsolariak izango dira, eta baita Xabier eta Iñaki bikotearen eskutik trikiti doinuak ere.
Umore ona izan da nagusi Bedaioko bi probetan
«Eguraldia ezin hobea eta parte hartzaileen giroa paregabea», izan da antolatzaileek nabarmendu dutena. Igandean, Bedaioko mendi martxa eta BTT proba izan ziren. 100 pertsona izan ziren oinez ibilbidea egin zutenak, eta BTT proban, berriz, 40 pertsonek hartu zuten parte. Gipuzkoako herri askotatik joan ziren Bedaiora ibilbidea egitera. Bedaioko mendi martxan parte hartu zutenek, inguruaz gozatzeko aukera izan zuten, «Mattin Jauregi 14 urteko gazteak, denbora ona egiteaz gainera dozena erdi onddo biltzeko aprobetxatu zuen», adierazi dute antolatzaileek. Amaieran, bedaioetarrek eskainitako hamaiketakoaz gain, enpresa eta komertzioek emandako opariak banatu zituzten bertaratuen artean.
Bedaioko Mendi eta Bizikleta ibilaldiak hilaren 17an izango dira
Bedaioko VI. Mendi eta V. BTT ibilaldiak hilaren 17an, igandean, izango dira. Artubi kultur elkarteak antolatzen du mendi egun hau, eta ahalik eta zerbitzu egokien ematearren parte hartzaileei aurretik izen ematea eskatzen dute. Krisi garai honetan…
Bilatu
Herriak
- Mankomunitatetik %25eko birziklatze tasa irauli nahi dute ‘Birziklapen Bira’-rekin 2013/05/06
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Tolosaldeko adinekoen zentroetan ez diote greba mugagabeari ekingo 2013/05/13
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
- Tolosaldean, ‘Birziklapen bira’ | Zero Zabor: [...] “Mankomunitatetik %25eko birziklatze t...
Zorion Agurrak
-
Zorionak!
Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Aitor-300x267.jpgZorionak!irakurri gehiago » -
Urte askoan Emilio!
Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Emilio-300x99.jpgUrte askoan Emilio!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Eskunabarra posted an update 6 hours, 39 minutes ago
Larrain dantza Donostiako Bulebarrean herri dantzari amaiera emateko hileko 3. igandero azken urtetan:
-
Eskunabarra posted an update 6 hours, 41 minutes ago
Herri dantza zoragarria Donostiako Bulebarrean azken urtetan
Array
-
Eskunabarra posted an update 6 hours, 42 minutes ago
Kantu jira Donostian hileko 3. larunbatean azken hamar urtetan udaleko txistulari bandarekin:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 6 hours, 52 minutes ago
’Asteburuko emaitzak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-emaitzak-33/ 1. mailan, 2. B mailako 2. multzoan eta Emakumezkoen Kopan.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 7 hours, 25 minutes ago
’Hartu arnasa lasai’ http://futbolmamia.com/hartu-arnasa-lasai/ Zaragoza-Athletic partidaren kronika.








