Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | BEDAIO

Bedaioko BTT Martxa bertan behera gelditu da

Artubi elkartetik jakinarazi dutenez, igande honetan, ekainak 2, egitekoa zen BTT Martxa bertan behera gelditu da. Azken hilabeteetako euria dela eta, Artubi elkarteko antolatzaile taldea mendiko bizikleta martxaren zirkuitua begiztatzea joan da, eta ikusi dute bere egoera “txarra” dela. Zirkuituko zati asko eta handitan bizikleta gainean ezin dela joan azaldu dute. Bestalde, ikusirik aste honetako [...]

Xabier Amuriza Lazkao Txikiren paperean, Bedaion

Asteburu Kulturalak emango dio Harri Jaiari jarraipena Bedaion

Bedaioko Artubi Elkarteko kideek maiatza dotore atondu dute, ekitaldi desberdinez jantziaz. Kultur ekintzak Harri Jaiarekin hasi ziren iragan ostegunean, eta orain, Asteburu Kulturalaren txanda izango da. Hitzaldiekin batera, mendi irteera ederra antolatu dute, «hainbat ezustekorekin». Eguzkiak aukera berria izango duen hilabetea, ekaina, indartsu hasiko dute Bedaion. Natura eta kirola uztartzeko asmoz, VII. Mendi eta VI. [...]

Bedaion Harri Jaia ospatu dute, auzotarren parte hartze handiarekin

Harri Jaia ospatu dute Bedaion, parte hartze handiarekin. Goizean elizkizuna eta hamaiketakoa egin zituzten. San Isidro prozesioan ere atera zuten, eguraldia lagun izan dezatela eskatuz. Ondoren, mahaiaren bueltan, Jexuxmari Irazu eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariekin gozatzeko aukera izan zuten, 80 lagun inguruk. Artubi elkarteak antolatutako ospakizuna antolatzaileen txokoan amaitu zen, herri afari batekin. Maiatzeko lehen [...]

Bedaion hain kuttuna duten Harri Jaia ospatuko dute gaur

Urteko jairik maitatuenetakoa da Harri Jaia Bedaion. Artubi Elkarteko kideek, auzotarrekin batera, egun osoko egitaraua antolatu dute gaurko, hilak 16. Horrez gain, maiatza eta ekainari ateak zabalduko dizkion ekimena izango da, ondoren, besteak beste, Asteburu Kulturala iritsiko baita, maiatzaren 25ean eta 26an. Harri Jaia usadio zaharra da Bedaion, eta eguraldia lagun izatea espero dute auzotarrek, [...]

Bedaiotar emakumeak omenduz

Azken urteetan egin bezala, larunbatean, giro bikaina izan zen Bedaion emakumeei zuzendutako hitzorduan. Bedaioko emakumeei merezitako omenaldia egin zieten. 65 emakume elkartu ziren, eta girotzen hasteko afal aurretik Abaetxe eta Artubi elkarteen artean kalejiran ibili ziren triki poteoan. Artubi elkarteko kideek, esker ona adieraziz emakume bakoitzari lore bat eman zion. Antzinako eta gaurko pasadizoak kontatuz, [...]

Bertako produktuekin osatutako azoka berezia izango da, Bedaion

Urte sasoi honetan, udazkenean sartuta, Bedaioko auzotarrek azoka berezia egiten dute, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Igandean, hilaren 4ean, izango da. Goiz ederra pasatzeko moduko azoka antolatu dute, eta 10:00etan emango diote hasiera jaiari, eta 14:00ak aldera bukatutzat emango dute. Nola ez, garaian garaiko produktuak erosteko aukera izango da, taloez gain  bazkaltzeko babarrunak ere izango dira. 10:00etatik aurrera,  bertako babarruna, barazkiak, etxeko labe zaharrean egindako ogia, mondejoak, arrautzak, garai honetan fruta arbolak eskaintzen dituzten intxaurrak, sagarrak, gaztainak,… ikusi, dastatu eta erosi ahal izango dira. Etxean egindako postre gozoak ere ez dira faltako, eta gaztak ere protagonismo handia izango du azoka egunean. Karlos Beloki gaztagile bedaioarra bertan izango da, eta Zaldibiako Ardiki egunean bigarren postua lortu berri du. Beraz, baserriko gazta erosteko aukera ere izango da. Antolatzaileen esanetan: «Krisi garai hauetan hutsik egingo ez diguna, bertako eta garaiko produktuen kalitatea izango da». Eta denak Bedaiora gonbidatu nahi izan dituzte, azoka egun bereziaz gozatzera. Baserriko animaliak ikusteko aukera izango da, sagar mota desberdinen erakustaldi bat egingo da, sagardotarako sagar motak desberdinak erakutsiko direlarik, eskulanak ere ez dute hutsik egingo, eta artisau eta jostunen arte lanak ikusi ahal izango dira. Azokak berarekin ekartzen du jateko aukera, eta Bedaion ere tripa betetzeko [...]

Morea: «Mondejoak ez du sekreturik»

Etxeko korridoreko koadroen kakoetan bost txapela ditu zintzilikatuta Maria Luisa Moreak, eta beste bi bilobei emanda dauzka. Zazpi txapela beltz, mondejo zuriaren egile estimatuena bihurtu dutenak.   Azkeneko titulua igandean lortu zuen Zaldibian bizi den amezketarrak, Ardiki Egunaren barruan jokatu zen Zaldibiako 18. Mondejo Lehiaketa irabazita. Azken hiru urteotan jarraian jantzi diote txapela. Kanporako ez du mondejorik egin ohi, «izugarrizko lana» dutelako. Baina, herrian urtean behingo lehiaketan Morea izan da nagusi, beste behin. Denera hamar sari ditu: zazpi lehenengo, bi bigarren eta hirugarren bat. Halako zerrenda lortzeko, mondejoari egin beharreko sekretuaz galdetutakoan, lehen ezustekoa: «Ez dago sekreturik batere». Ohi bezala, Lazkaomendiko Maiz Goeneko Joxe Intxaustik hazitako ardia erabili dute Moreak eta familiakoek mondejoak egiteko; eta etxeko porruak eta arrautzak. «Tipularik batere ez diogu botatzen». Bezperan, larunbatean egin zituzten, etxean, senarraren, seme-alaben eta ofizioa ikastera arrimatu ziren iloben artean. Txikituak garrantzi berezia duela aitortu du, kalitatezko osagaiak erabiltzearekin batera. «Dena eskuz txikitzen dugu. Makinarik ez dugu inoiz erabiltzen, porruari min gustua eta ura gehiago ematen diolako. Eta egin aurreko momentuan txikitu behar dira osagaiak». Neurriak zehazterakoan, osagai garrantzitsuenak bai, baina besteak «begira» erabiltzen dituzte. Bigarren ezustekoa. «Irakin handirik ere ez du behar. Beroa termometrorik gabe kontrolatzen dugu. Gatz eta piper puntuak [...]

Naturaz eta zaldiaz gozatzea xede duen lasterketa herrikoia, igandean

Bosgarren urtez zaldi lasterketa herrikoia antolatu du Bedaion Artubi kultur elkarteak, Tolosako Udalaren laguntzarekin. Igandean izango da, eta zaldunek 35 kilometro inguruko ibilbidea egin beharko dute. Lasterketaren amaieran bazkarian elkartzeko au…

Haurrek ederki pasatu dute festetan

Tolosako Bedaio auzoko festetan haurrentzako jolasak izan dituzte arratsaldean. Jolasen dinamizatzaileak pailazoz mozorrotu dira eta ederki girotu dituzte jolasak.