Tolosako Bilduk zenbait hitzordu zehaztu ditu jada, “hondakinen arazoaren larritasuna mahai gainean jarriz eta jendea kontzientziatzeko asmoz”. Amarotzen, Larramendin eta kultur etxean egingo dituzte hitzorduak. Amarotzen, ostegunean, hilak 16, 19:30ean auzo elkartean izango da.
Etiketen Fitxategia | bildu

«Liskar politikoak utzi, eta gaika birziklatzearen behar sozialaren kontzientzia» piztu nahi du Bilduk
Abiapuntutzat jo dute, gutxienez %70a birziklatzeko Tolosako hondakinen mahaiak lorturiko akordioa Hondakinen bilketa sistemarekin azken hilabeteotan sorturiko hika-mikaren harira, «%70 eta %85 arteko birziklatze tasak nola lortu jakitea garrantzitsuena» dela azaldu du Tolosako Bilduk, egindako agerraldian. Kopuru hauek teknikoki nahiz ekonomikoki eskuragarriak direla nabarmendu du Antton Izagirrek: «Zentzu honetan, Bilduk konfrontazio politikoa ideien eztabaidara bideratzeko [...]
Gutuna: “Aitor Gonzalez PSE-EEren zinegotziari, Ibarrako Udalaren erantzuna”
Ibarrako Udaleko Bildu taldea:
“Prentsa bidez, Aitor Gonzalez sozialisten udal taldeko bozeramaileak bere babesa eskaintzen dio atez atekoaren aurkako plataformari.
Hitz jarioa erabiltzen du mozorro gisa, bere helburua plataforma horren babesean irabazi politikoren bat lortzea besterik ez dela estaltzeko; hitz jarioa erabiltzen du, zehazgabetasun eta gezurrez betea, besteak beste alkateak “atez atekoa bai ala bai inposatuko zuela” dioenean bezala. Herritarrek jakin bezate alkate honek ez duela inoiz horrelakorik esan, ikusi bestela osoko bilkurako akta.
Eskualdeko Bilduko zinegotzi eta alkateek Perot-eko langileekin bat egin dute
Tolosaldeko Bilduko zinegotziek eta alkateek Huyck Wangner enpresako langileei euren babesa azaldu diete. Multinazionalaren jabeek enpresa ixteko asmoa dutela salatu dute langileek, eta kaleratzeen aurrean, manifestaziora deitu dute. Mobilizazioa Tolosan egingo dute larunbatean, 12:00etan, Trianguloatik abiatuta. Bilduko hautetsiek bat egin dute deialdi honekin, eta eskualdeko herritar guztiei manifestaziora joateko eskatu diete, langileek bizi duten egoera [...]
Tolosako Bilduk zero zabor filosofiarekin egin du bat
Tolosako Bilduk Europako Parlamentuak berriki erraustegi eta zabortegiak debekatzearen alde hartutako jarrera ekarri du gogora, agerraldi batean. Zentzu honetan, Eider Olazar Elduaienek azaldutakoaren arabera, «Europako Parlamentuak ere etorkizuna non dagoen argi eta garbi azaldu du». «Ebazpena 2020rako erraustegiek eta zabortegiek gradualki desagertu behar direla adierazten du, eta Europar Komisioari 2014 baino lehenago ekimen legalak hartzeko eskatu dio. Europarlamentarien arabera, hondakinak lehengaiak dira, eta Europako ekonomia suspertzeko birziklapena lehenetsi behar da», gaineratu du. Horiek horrela, Tolosako Bilduk «Tolosa norabide onean» doala azaldu du: «Gure aldetik esan behar dugu, Gipuzkoa osoan bezala, Tolosan ere norabide onean goazela, eta udal zein mankomunitateetan zentzu horretan pauso ugari ematen ari garela». Alderdi politikoak ez Tolosan, eta ezta Zubietan ere, ez dela erraustegirik eraiki behar nabarmendu du, eta horregatik «oso begi onez» ikusten du Europako Parlamentuak hartutako erabakia. Erraustegia eraikitzearen kontra egoteko arrazoiak ere azaldu ditu Bilduk: «Gure osasunerako onena delako, Europa eta Gipuzkoako ekonomiarako onena delako eta, azken finean, zentzuzko erabakia delako». Izan ere, errauskailuak oso garestiak direla esan dute eta baita lehengaiak erretzen dituela ere, eta hortaz, «hondakinak erretzen baditugu ez ditugu berriro ziklo ekonomikoan sartuko, eta dirua galtzen egongo gara». «Birziklapenean oinarritutako ekonomiak sekulako aukerak ematen ditu Gipuzkoako ekonomia suspertzen laguntzeko, eta krisi [...]
Bilduk leporatu dion ustelkeria gezurra dela esan du EAJk
Tolosako EAJk aurreko astean Tolosako Bilduk esandakoari erantzun dio agerraldi batean. EAJk zehaztu duenez, “Bilduk EAJri leporatzen dio ustelkeripean dagoela. Hori gezurra da, eta hori pentsatzen duenak eta frogak dituenak, epaitegietara jo beharko du zalantzarik gabe”. Bilduri “joko zikina” egitea leporatu dio EAJk, “egoerak gainditu egiten duela ezkutatzeko, besteei zikinkeria leporatzen” ari dela dio. “EAJk garbi jokatu du proiektu honen garapenean eta ezin zaio leporatu hedabideen bidez ustelkeriak jota dagoela, hautagaien edo alderdiaren izena zikinduz”. Voith-Gorostidiko eremuarekin “leporaino konprometitua” dagoela esan du EAJk. “Berau izan da tolosar gazteei aukera eman diena etxebizitza duina eskura izateko”, gaineratu du. Eremu horretan %60tik gora etxebizitzak babestuak, 470 etxebizitza inguru, direla esan du, eta Tolosan dagoen “etxebizitza premiari neurri batean aurre egin” diola zehaztu du alderdi jeltzaleak. “Ez da tamaina honetako proiekturik garatu urte askotan ez Tolosan eta ez ere tamaina bereko Gipuzkoako udalerriren batean. Beraz, burutu den proiektu honetaz arro gaude”, nabarmendu du. Voith-Gorostidi eremuan zeuden enpresek “beste leku egokiago batetara, Apatta Errekara, joateko aukera” izan dutela esan du, “azpiegiturak hobetuz”, eta horrek berarekin batera “inguruaren erregenerazioa” ekarri duela gaineratu du. Horrez gain, EAJk EA aurreko bi legealditan gobernu batzordean egon dela nabarmendu zuen eta Tolosako Hirigintzako Plan Orokorrari baiezkoa eman ziola bere prozedura osoan. [...]
Tolosako Bilduk atez ateko sistema «proposatuko eta sustatuko» duela esan du
Aurreko astean Bilduk gidatzen dituen Gipuzkoako hainbat udalek atez atekoaren alde egingo zutela iragarri zuten. Horren harira, Tolosako Bilduk gaiaren inguruko adierazpenak egin ditu, eta «hiri hondakin solidoen bilketa selektiborako sistemak, atez atekoak, proposatu eta sustatuko» dituela esan du. Izan ere, sistema hauek dira «egingarriak, merkeak, ekologikoak eta eraginkorrak direla frogatu direnak, %80tik gorako birziklapen maila lortuz». Hala ere, sistema horien ezarpen zehatzak udalerri bakoitzean «azterketa oso berezitua» behar duela gaineratu du koalizioak prentsa oharrean. Hauteskunde kanpainatik bertatik Tolosako Bilduk gizarte eztabaida zabal baten beharra aldarrikatu duela esan du, «eragile sozial zein politiko ezberdinen artekoa, hiri hondakin solidoen kudeaketa egokiena lortze aldera». Azken osoko bilkuran, «helburu horren barruan kokatzen den lantalde baten eraketa» babestu zuela azaldu du. Osoko Bilkura berean Tolosako udalerriaren ezaugarrietara ongien egokitzen den sistemaren inguruko azterlana Tolosaldeko Mankomunitateari eskatzea erabaki zela gaineratu du: «Hau da, hiri hondakin solidoen bilketan eskumena duenari. Aipatu azterlana egiten ari dira eta laster izango dugu eskuartean». Bilduren iritziz, «azkenik aukeratzen den sistema edozein izanik ere, egun indarrean dagoen ereduarekiko erroko aldaketa ekarri beharko luke, honen porrota sekulakoa izan baita eta ez du lortu birziklapen maila %25etik gorakoa izatea, kasurik onenean ere». Koalizioak gaineratu duenez, «Europako Batasunak hala agintzen du». Bilduk errauskailurik ez [...]
Tolosako Bilduk atez ateko sistema «proposatuko eta sustatuko» duela esan du
Aurreko astean Bilduk agintzen duen Gipuzkoako hainbat udalek atez atekoaren alde egingo zutela iragarri zuten. Horren harira, Tolosako Bilduk gaiaren inguruko adierazpenak egin ditu, eta «hiri hondakin solidoen bilketa selektiborako sistemak, atez ate, proposatu eta sustatuko» dituela esan du, «egingarriak, merkeak, ekologikoak eta eraginkorrak frogatu direnak, %80tik gorako birziklapen mailarekin». Hala ere, sistema horien ezarpen zehatzak udalerri bakoitzean «azterketa oso berezitua» behar duela gaineratu du koalizioak prentsa oharrean. Hauteskunde kanpainatik bertatik Tolosako Bilduk gizarte eztabaida zabal baten beharra aldarrikatu duela esan du, «eragile sozial zein politiko ezberdinen artekoa, hiri hondakin solidoen kudeaketa egokiena lortze aldera». Azken osoko bilkuran, «helburu horren baitan kokatzen den lantalde baten eraketa» babestu zuela azaldu du. Osoko Bilkura berean Tolosako udalerriaren ezaugarrietara ongien egokitzen den sistemaren inguruko azterlana Tolosaldeko Mankomunitateari eskatzea erabaki zela gaineratu du: «Hau da, hiri hondakin solidoen bilketan eskumena duenari. Aipatu azterlana egiten ari dira eta laster izango dugu eskuartean». Bilduren iritziz, «azkenik aukeratzen den sistema edozein izanik ere, egun indarrean dagoen ereduarekiko erroko aldaketa ekarri beharko luke, honen porrota sekulakoa izan baita eta ez du lortu birziklapen maila %25etik gorakoa izatea, kasurik onenean ere». Koalizioak gaineratu duenez, «Europako Batasunak hala agintzen du». Bilduk errauskailurik ez duela nahi esan du, «ez Tolosan, ez [...]
Larramendi auzoari buruzko PSE-EEren eta EAJren arrazoiak ez direla zuzenak dio udalak
Bilduk eta Aralarrek osatutako Tolosako udal gobernuak Larramendi kaleko urbanizazioaz EAJ eta PSE-EE alderdiek zabaldutako «arrazoi ez-zuzenei» erantzun die. Lau puntu zehaztu dituzte erantzunean, eta horietako batean Larramendi kaleko urbanizazioak «bizilagun zaharrei eta berriei» eragiten diela eta biek dute la «eskubidea iritzia emateko eta aukera teknikoen artean onenari buruz erabakitzeko», diote. Hain justu, udal gobernuak azaldu duenez, beste bi alderdiek urbanizazioaren finantzaketari buruz emandako «arrazoi ez-zuzen» horietatik honako ondorioa atera daiteke: «Auzoko bizilagun berriek lehendik dauden bizilagunek baino zilegitasun handiagoa daukatela erabakiren bat hartzeko orduan; eta ondorioz, berorien artean zatiketa sortzea». Bilduk eta Aralarrek gaineratzen dutenez, «egia zera da, urbanizazioa lurzoruaren jabeen kargura doala. ‘Urbanizatutako’ lurzoruaren balioa etxebizitzen kopuruak eta haien ezaugarriek zehazten dute. Eta ‘urbanizazio kargen’ arabera aldatuko du bere balioa lurzoru ‘gordinak’ edo urbanizatu gabeak». Beste puntu batean, EAJk eta PSE-EEk bere idatzietan iruzurra aipatzea kritikatzen du udal gobernuak: «Ez al da ‘iruzur’ handiagoa 8 solairuko eraikin bat altxatzea azken 20 eta 30 urteotan jendea bizi den 5 solairuko etxeen aurrean, bistak, eguzkia, aireztapena, eta abar kenduz?». Udalak gaineratu duenez, «herritar horiei kontsultatu gabe» egindako proiektua izan zen. Eremuko urbanizazioaz «gauza bera» esan daitekeela diote: «Denak ukitzen ditu, bizilagun zaharrak eta berriak, eta denak berdin». «Hausnartzeko» eskatu dute [...]
«Herritarrek udala urrun ez sentitzeko lan egingo dugu»
Joxe Mari Luengo, Zizurkilgo alkatea Bildu koalizioko Joxe Mari Luengo zizurkildarrak hartu du herriko aginte makila hurrengo lau urteetarako. Zortzi zinegotzi eskuratu ditu Bildu koalizioak, eta oposizioan EAJko bi zinegotzi izango dituzte. Lehenengo egunak dituzue udalean. Gogoz hasi zarete? Hasieratik esan genuen bezala ilusio handiz eta gauzak aurrera ateratzeko ideiarekin sartu gara udalera. Gauza batzuk errazago eta beste batzuk zailago izango dira, baina lanean hasi gara. Batzordeak dagoeneko egin ditugu, eta bakoitzak gutxi gorabehera bere lana hartu du. Pixka bat moldatzen eta martxa hartzen ari gara. Informazioa jaso eta buru belarri udalaren egoera ikusten ari gara. Jende berri asko sartu da alkatetzetara. Nolatan animatu zinen pausu hau ematera? Herri gehienetan horrela izan dela esango nuke. Hasieran laguntzeko ideiarekin sartu nintzen, edo gehienak horrela sartu ginen. Azken momentuan niri esan zidaten ea alkatetzarako aurkeztuko nintzen. Hasieran nire kezkak izan nituen, baina aurrera egitea erabaki nuen. Gauza berria da, eta beste esperientzia bat izango da. Uste dut aberasgarria izango dela. Talde ona dugu, eta horrek asko esan nahi du. Denak gogoarekin daude, eta babesa sentitzen duzu. Bozka aldetik ere babes handia jaso duzue. Bai. Herriari ilusio handia egin diogula ikusten da, edo behintzat aldaketa nahi zuela. Babes osoa dugula ikusi dugu. Batzordeen [...]
Bilatu
Herriak
- Abiatu da MunduMOB Orendainen 2013/05/04
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Mankomunitatetik %25eko birziklatze tasa irauli nahi dute ‘Birziklapen Bira’-rekin 2013/05/06
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
- Tolosaldean, ‘Birziklapen bira’ | Zero Zabor: [...] “Mankomunitatetik %25eko birziklatze t...
Zorion Agurrak
-
Zorionak!
Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Aitor-300x267.jpgZorionak!irakurri gehiago » -
Urte askoan Emilio!
Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Emilio-300x99.jpgUrte askoan Emilio!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Eskunabarra posted an update 26 minutes ago
Larrain dantza Donostiako Bulebarrean herri dantzari amaiera emateko hileko 3. igandero azken urtetan:
-
Eskunabarra posted an update 28 minutes ago
Herri dantza zoragarria Donostiako Bulebarrean azken urtetan
Array
-
Eskunabarra posted an update 30 minutes ago
Kantu jira Donostian hileko 3. larunbatean azken hamar urtetan udaleko txistulari bandarekin:
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 39 minutes ago
’Asteburuko emaitzak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-emaitzak-33/ 1. mailan, 2. B mailako 2. multzoan eta Emakumezkoen Kopan.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 13 minutes ago
’Hartu arnasa lasai’ http://futbolmamia.com/hartu-arnasa-lasai/ Zaragoza-Athletic partidaren kronika.







