Astelehena, 2013-05-20

Etiketen Fitxategia | egin dezagun bidea

Pello Odriozolaren askatasuna eskatu dute, espetxean 24 urte bete dituen egunean

Gaur 24 urte bete dira Pello Odriozola atxilotu eta espetxean sartu zutenetik. Bere zigorra 2008ko uztailaren 2an bete zuela eta, hortaz, duela hiru urte eta erdi aske behar zuela esan dute bere lagunek, Lizardi Kultur Elkarteko kideek eta Egin Dezagun Bidea ekimenekoek. “Tolosan behar genuen, Lizardin behar zuen gurekin”, berretsi dute kultur elkartearen egoitzan egindako agerraldian. Odriozolaren askatasuna eskatzeko eta “bidegabekeria handi honi” ezetz esateko, beste behin, datorren ostegunean, otsailak 2, 19:30ean, Trianguloa plazan elkarretaratzea egingo dutela esan dute. Egun Zueran (Zaragoza, Espainia) dago Odriozola. Lizardi Kultur Elkarteko kidea dela gogora ekarri dute agerraldian, eta gaztetatik “euskara eta euskal kulturari estu lotu” zitzaiola. “Euskal Herria aske izateko duen eskubidearen aldeko borrokari” heldu ziola ere azaldu dute, eta “gure herriak aske izateko ez biderik ezta eskubiderik ere” ez duela gaineratu dute. Horren adibide, Espainiako Konstituzioak bere lehen artikuluetan dioena jarri dute. Besteak beste, bigarren artikuluan, Espainiako Konstituzioa “espainiar nazioaren hautsezinean” oinarritzen dela dio, “espainiar guztien aberri komun eta zatiezina”. Espainiako presidente guztiek behin eta berriz “konstituzio horretatik kanpo ez dago ezer” esan dutela adierazi dute agerraldian. Horren aurrean, Odriozolaren askatasuna eskatu dutenek, nazioarteko itunek diotena esan dute, hau da: “Herri guztiek dute autodeterminatzeko eskubidea. Beronetaz baliaturik, inolako morrontzarik gabe hautatzen dute [...]

130 izan da Egin Dezagun Bidearen zenbaki saritua

Amasa-Villabonako Egin Dezagun Bidearen zozketaren zenbaki saritua 130 izan da. Irabazleak Lur-Lan baserritarren elkarteak eskainitako produktuz betetako saskia eder bat jaso du.

Mus txapelketa eta argazki rallya-rekin, «gustura»

Villabonan ere asteburuan egin dituzte Egin Dezagun Bidea ekimenaren barruan ekitaldiak. Esaterako, 32 bikotek parte hartu zuten larunbatean egindako Mus Txapelketan. Igandean, eguraldiak ez bazuen lagundu ere, argazki rallyan bederatzi lagun aritu zir…

Eragile eta norbanakoek Egin Dezagun Bidea ekimenaren barruan, lau puntu aldarrikatu dituzte

Euskal preso eta iheslarien alde, Tolosan agerraldia egin dute eragile eta norbanako ezberdinek. 10:30ean udaletxeko pleno aretoan elkartu dira. Egin Dezagun Bidea ekimenaren barruan antolatu dute. Testu bateratua irakurri du Josebe Iturrioz Tolosako Udaleko Berdintasun teknikariak. Ordezkari ezberdinak, senideekin batera elkartu dira. Besteren artean, bertan izan dira, Aiora Zulaika Pirritx, Javi Arana, TAKE edota Ibai Iriarte alkatea. 300 lagunek eman diote babesa aldarrikapenari, eta horien artean daude: Jexus Martinez sendagile nutrizionista, Jonan Fernandez Baketikeko zuzendaria, Joxe Mari Iturralde idazlea, Kike Amonarriz soziolinguista, Aitor Elduaien kazetaria edota May Gorostiaga antzerkigilea. Lau puntu hauek aldarrikatu dituzte: – Eskubide guztiekin, Euskal Presoak Euskal Herrira. – Kondena bete duten presoak kalera, eta 3/4ak bete dituzten presoak kalera. Bizi arteko doktrina indargabetu. – Gaixotasun larriak dituzten presoak kalera – Isolamendu eta bakartzearekin  amaitu.   Eta, “indarrak batzea ezinbestekoa” dela adierazi dute, eta hilaren 24ean, larunbatean egingo den manifestaziorako deia luzatu dute. 18:45ean abiatuko da Trianguloa plazatik. Era berean, Urtarrilaren 7an Bilbon izango den manifestazio kolosalean parte hartzea “eskatu” dute. 12:00etan, euskal presoen aldeko estropadak egin dituzte Oria Ibaian.

Urtarrilaren 7ko manifestaziorako atxikimenduak bildu dituzte

Abenduaren 3an, larunbatean, herritarrak eta eragile ezberdinak Amezketako plazan elkartu ziren. Urtarrilaren 7an, Bilbon egingo den presoen aldeko manifestazioari babesa emateko izan zen.   ‘Egin dezagun bidea’ ekitaldiari hasiera emateko, aldarriak irakurri zituzten, eta ondoren atxikimendua eman zuten hauek guztiek: Gazte Taldea, Ospela Gazte Lokala, Zumadi Eskolako Guraso Elkartea, Emakume Taldea, Irakurketa Taldea, Pelota Eskola, Bertso Taldea, EHNE, Aralar Papelerako LAB, Aralar Papelerako ELA, Bildu, Amezketa Elkar Lanean, Zazpi Itturi Elkartea, Ugarteko Elkartea, Aralar Elkartea eta Buruntzuzin Mendi Elkartea. Lehenik, taldekako atxikimenduak sinatu zituzten eta agertutako guztiek argazkia atera zuten. Azkenik, eta bukatzeko, banakako atxikimenduak sinatu ziren. Antolatzaileek agertutako herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Eta emandako atxikimenduak duen garrantziaz jabetzea ere eskertu nahi diete. Bestalde, abenduaren 3an agertu ezin izan zuten guztientzat, udaletxean banakako atxikimenduak emateko orriak egongo direla gogorarazi dute.

Presoei, bidean beraiekin daudela erakusteko ekimena antolatu dute

Egin Dezagun Bidea ekimeneko partaideak larunbat honetan errepideetara aterako dira «preso politikoek jasaten duten muturreko egoera desagertzea» eskatzeko. Ekimeneko sustatzaileek eskualdeko jendarteari «kalera ateratzeko» deia egin diete, honela, «mendekua eta suntsitzea xede dituen espetxe politika honen aurrean» aski dela esateko. Honekin batera euskal presoen eskubide guztiak defendatuz lau eskaera ere egin dituzte. Batetik, «euskal preso [...]