Asteazkena, 2013-06-19

Etiketen Fitxategia | enplegua

Giza katea eskubide sozialen alde

Lan duinaren eta eskubide zibilen alde mobilizazioak antolatu dituzte LAB eta ELA sindikatuek; Tolosan, Trianguloa plazatik abiatuta, giza katea egitekoak ziren atzo, baina eguraldia medio, Zerkausian elkartu ziren. Besteak beste, langabeziaren au…

Giza-katea egin dute ELA eta LAB sindikatuek, lan duinaren eta eskubide sozialen alde

Lan duinaren eta eskubide zibilen alde mobilizazioak antolatu dituzte LAB eta ELA sindikatuek; Tolosan, Trianguloa plazatik abiatuta, giza-katea egitekoak ziren atzo, baina eguraldia medio, Zerkausian egin zuten.

Besteak beste, langabeziaren aurka…

Mendeurrena bete du Cartonajes Limousinek, gizarte enpresaritzaren bidetik

Mendeurrena ospatu berri dute Tolosako Cartonajes Limousin enpresan. 1888. urtean kafea eta txikoria ekoizten zuen enpresa hartatik, kartoizko kutxetara pasa zen enpresa, eta erakundeetako arduradunek eredugarritzat jo duten gizarte-ekonomiaren bidetik iritsi dira gaur egunera arte. Chocolates y achicorias Limousin Hermanos enpresan du jatorria, gaur egungo lantegiak. XX. mendearen hasieran, eurek ekoitzitako produktuak biltzeko kutxen beharra ikusi, eta kartoizko kaxak egiten hasi ziren. Bide honetan, 1912. urtetik aurrera, kartoiarekin soilik jarraitzea erabaki zuten, Cartonajes Limousin izenarekin. 1980. hamarkadako krisiak, izaera aldaketa bat ekarri zion enpresari, eta Limousin familiarena izateari utziz, bertako langileen jabetzara pasa zen erakundea. Horrela, beraz, gizarte enpresaritzaren bidea jorratzen hasi ziren. Gaur egun, 5.000 metro karratuko lantegia dute Tolosan, eta 40 lagun inguru aritzen dira lanean. Iñaki Ormazabal kudeatzaileak nabarmendu duenez, eskaintzen duten “zerbitzu azkarra” da euren tresnarik onena: “Enpresa integrala gara, eta paperetik abiatuta, kartoia egin eta eraldatu egiten dugu hementxe bertan”. Hau dela eta, azken urteotan lehiakideen aldean Cartonajes Limousin-en balioa handitu egin dela uste dute. Aurrera begira, filosofia berarekin jarraitzeko aurreikuspenak dituzte enpresako kideek. Bide beretik, kartoiaren izaera jasangarria ere nabarmendu dute: “Papera lortzean CO2aren tasa jaitsi egiten du, zuhaitzak landatu behar baitira; Espainiako basoen %50a papera eta kartoia ekoizteko landatutakoa da”.  

Greba mugagabeari ekin diote SAMko langileek

Kalte-ordainez gain, “akzioen truke dagokien diruaren zati bat” ematea eskaini die zuzendaritzak zortzi kaleratuei

Pasa den astean zortzi langile kaleratu zituen SAM enpresak, eta ostiralera bitarte lau orduko lanuzteak burutu ondoren, gau…

Enpresa munduko ingelesa hobeto ezagutzeko mintegia

Lehiberrik eta Elduaien eskolak elkarlanean antolatu dituzte, eskualdeko enpresariei begirako saio hauek
Eskualdeko enpresariei begira, enpresa munduko ingelesa ezagutzeko eta hobetzeko Business English Seminar mintegia antola tu du Lehiberrik, Elduaie…

Zortzi langile kaleratu dituzte Tolosako SAM enpresako arduradunek

Tolosako SAM enpresako langileek bururik altxa gabe jarraitzen dute. Ustezko kanporaketen presiopean lanean ibili ondoren, zurrumurrua egi bilakatu zen: Enpresako arduradunek zortzi izeneko zerrenda aurkeztu zuten asteartean, herenegun. «Zortzi langile bazterrean utzi dituzte». Hitz hauek atzo entzuteko aukera izan zen atzo 10:30ean, Tolosako Trianguloan, SAMeko langileen elkarretaratzean. Hainbat herritar, mobilizazioaren ondotik pasatzean, pankartari begira gelditu zen, ea zer jartzen zuen irakurtzeko: SAM kaleratzeen aurka. Langileekin bat egin zuenik ere izan zen, edo gutxien gutxienik, elkartasuna azaltzeko eurekin hitz egiteko tartea hartu zuenik. 53 urtetik 60 urte bitarteko zortzi langile kaleratu dituzte SAM lantegiko arduradun ekonomikoek, jubilaziotik at, lantegian 30-40 urte lan egin ondoren. Enpresako akzioen %89a, Madrilen egoitza duen Tompla multinazionalak dauka. Kaleratzeen berri izan bezain pronto, bulego eta tailerreko langileek mobilizazio egutegia antolatu zuten. Aste honetan, errelebo bakoitzak lau orduko lanuzteak egingo ditu, eta astelehenetik aurrera, greba mugagabearekin hastea aurreikusten dute. SAMen ordezkaritza sindikala LAB, CCOO eta independentistek dute, eta guztiek bat egin dute ekimen hauekin. «Botata utzi dituzte» Gutun azalak egiten dituen SAM lantegian, kaleratzeen ondorioz,  74 langile gelditzen dira. Horietako bat Iker Mujika da, LAB sindikatuaren ordezkarietako bat. Bere esanetan, gauzak aldrebesten duela hiru urte hasi ziren: «2009an, guztion lanari esker, diru bat zegoen kontu korrontean. Madrileko [...]

Zortzi langile kaleratu dituzte Tolosako SAM enpresako arduradunek

Lau orduko lanuzteak egingo dituzte aste honetan, errelebo bakoitzean; astelehenean, greba mugagabeari hasiera emango diote. Gaur Tolosako Trianguloan elkarretaratzea egin dute. Kalean gelditu diren lankideentzat baldintza duinak eskatu dituzte.

IKT asteak 200 parte hartzailetik gora bildu ditu

Dendariak, enpresariak nahiz enpresa munduko langileak aritu dira, besteak beste, ikastaroetan
Tolosaldea Garatzenek antolatutako IKT astearen harira, 200 lagun inguru aritu dira hainbat ikastarotan.
Antolatzaileek balorazio ona egin dute, eta Euskalte…

Sindikatuek grebaren “balorazio oso ona” egin dute eskualdean, lehen orduetan

Tolosaldeko ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak oso pozik agertu dira greba orokorrak eskualdean izan duen jarraipenarekin.
LAB sindikatuko Mari Mujikak, aurretik egindako batzarrak ere “oso-oso ondo” atera zirela nabarmendu du, eta esku…

Gehiengo sozialaren beharra ikusten du LABek, «borondateak aldatzeko»

Irailaren 26ko greba orokorrari begirako biltzarra ospatu dute LABeko 250 ordezkarik, Topic zentroan Beste eredu ekonomiko eta sozial bat eraikitzeko borondaterik ez dutenak, horretara behartu behar direla azaldu du LAB sindikatuak Tolosan, horretarako «herri honetan gehiengo sozial nahikoa» badela azpimarratuz. Hala azaldu du sindikatu abertzaleko Industria Federazioko idazkaria den Garbiñe Aranburuk. Tolosaldeko eta beste hainbat eskualdetako ordezkarien bilkura izan da, Topic zentroko aretoan. 250 lagunek hilaren 26ko greba orokorreko deialdia prestatzeaz gain, gaur egungo egoeraren balorazioa egin dute bertan. Jarraian, manifestazioa burutu dute, Euskal Herriak hitza eta erabakia lelopean. Garbiñe Aranburuk, «kapitalismorik bortitzena inposatzen» ari direla nabarmendu du batzarra amaitu ostean, eta estatua berzentralizatzen ari direla salatu du: «Euskal Herritik urruntzen ari dira, beraz, erabakitzeko guneak». Krisiaren testuinguruarekin jarraituz, «bankuei diru publikoa ematea» gaitzetsi egin du LABeko Industria Federazioko idazkariak, «erabaki politikoa» dela esanez. Bide honetan, langileak eta gizartea, oro har, pobreziara eta langabeziara bideratzen ari direla nabarmendu du Aranburuk, eta hau ere erabaki politikotzat du sindikatuko kideak: «Bankuei ematen zaien dirua da, bestelako enplegu, industria eta gizarte politika batzuk egiteko falta den dirua». «Negoziazioa zentralizatuz» Azken hilabeteotako erreformak ere hizpide izan ditu sindikatuak, ordezkariekin egindako batzarrean, eta «oso larritzat» hartu dituzte, Garbiñe Aranburuk azaldu duenez: «Gure eskubideak defendatzeko ezinbestekoa [...]