Urte bat pasa da Asteasuko hainbat gazteren ametsetako bat errealitate bihurtu zenetik. 2012ko apirilaren 14 hartan ireki ziren lehen aldiz Matxintxulo Gaztetxearen ateak. Herriko txokorik kuttunenetako bati egiten omen dio erreferentzia gaztetxearen izenak: beheko bailarako pabiloien inguruan dagoen iturriari. Urtebeteren, ondoren, iturriaz gain, gaztetxeak ere hartu du lekua beren toki gogokoenetakoen artean. Herriko gazteak bildu, [...]
Etiketen Fitxategia | gazteak

Ibarrako gazteentzako etxebizitzetan izen emateko aukera irekitzear
Ia amaitzear dira gazteei zuzenduriko etxebizitzen obrak, eta Ibarrako Udalak datorren astean zabalduko du izena emateko epea. Hain zuzen ere, apirilaren 10etik maiatzaren 10era bitarte izango dute etxebizitza horietara bizitzera joan nahi dutenek izena emateko aukera. Interesatuek dokumentazio guztia (inprimakiak, araudia…) udaletxeko harreran nahiz gizarte zerbitzuetan, kultur etxean edota ibarrakoudala.net webgunean eskuratu ahalko dute. Maiatzaren [...]
Ateak irekita jarraitzen du
Abenduan beti urteurrena ospatzen dute Alegiako Gaztetxean, baina aurtengoan bereziagoa da: 25 urte bete dira tren geltokiko biltegi zaharra okupatu zutenetik. Eta bertan dago oraindik. «Leku berean jarraitzen duen gaztetxe zaharrenetakoa da», esan du Txarli Gesteira bertako kideak. «Urte gehiago dituenak badaude, baina lekuz aldatu izan dira». Alegian beste gauza asko bezala, Tontokalen sortu zen gaztetxearen txinparta. «Jende guztia hor biltzen zen, eta ikusten zen beharra gazteak leku batean elkartu eta gauzak antolatzeko», dio Gesteirak. «Urtebete lehenago, 1986an, Ziklox Garaialde musika taldea sortu zuten herriko gazte batzuk. Hiltegi zaharra hasi ziren erabiltzen, orain dagoen kiroldegiaren aurreko bulebarrean zegoena, baina eraikina bota egin zuten. Eta pentsatu zuten tren geltokiko biltegi zaharrean sartzea, eta horrela egin zuten 1987ko abenduan». Imanol Aranburu gaztetxeko kideak gaineratu duenez, «gazte asanbladak lokal bat eskatu zuen aurretik udaletxean, baina ez zioten kasurik egin eta eraikina okupatzea pentsatu zuten». Lehenengo hilabeteak txukuntzen aritu ziren: zaborra atera, margotu, eszenatokia muntatu eta ekitaldiak prestatzen hasi ziren. Gaztetxea oso lotua izan da musikari eta kontzertuei, batez ere aurreneko urteetan. Okupazioa dela eta, tentsioak bizitu ziren herrian. Sei gazte inputatu egin zituzten, baina azkenean eraikinaren jabea zen Renfe enpresak atzera bota zuen salaketa eta bertan behera geratu zen epaiketa. «1994an udalak eraikina [...]
Baimena zuen mural bat margotzen ari zirela gazte batzuk identifikatu ditu Ertzaintzak
Tolosako zezen plazan grebaren inguruko mural bat margotzen ari zirela, gazte batzuk identifikatu ditu Ertzaintzak. Gazteen greba komitekoek udalaren baimena zuten murala egiteko, eta horrela adierazi diote ertzainei. Hauek, hori baieztatu bitartean, i…
Tolosaldeko gazteek mobilizatzeko deia egin dute
Tolosaldeko hainbat gaztek Egin dezagun bide-atik bultzatzen ari diren «dinamika eta aldarriekin» bat egiten dutela azaldu dute. Eta honekin batera, eskualdeko gazteak eguberrietan burutuko diren «mobilizazioetan parte hartzera» gonbidatu dituzte. Eguberrietan izango diren mobilizazioen berri astelehen iluntzean eman zuten hainbat gaztek, prentsaurreko batean. Bertan «gatazkaren ondorioak zuzenki gehien sufritu dituen kolektiboa» gazteena dela azaldu zuten, [...]
Bilatu
Herriak
- Abaltzisketa
- Aduna
- Albiztur
- Alegia
- Alkiza
- Altzo
- Amas-Villabona
- Amasa-Villabona
- Amezketa
- Anoeta
- Areso
- Asteasu
- Baliarrain
- bedaio
- Belauntza
- Berastegi
- Berrobi
- Bidegoian
- Elduain
- Gaztelu
- Hernialde
- Ibarra
- Ikaztegieta
- Irura
- Larraul
- Leaburu-Txarama
- Leitza
- Lizartza
- Orendain
- Orexa
- Tolosa
- Tolosaldea
- Villabona
- Zizurkil
- Gutuna: “Atez atekoaren munstroa Villabona-Zizurkilgo kaleetan barrena” 2013/06/06
- Jai batzordearen bilera, bihar, Abastosen 2013/06/12
- Helduen zentroetako gatazka gizarteratu nahi du LABek 2013/06/13
- Azken egunotako zenbait iritzi | Zero Zabor: [...] Zabala Artola Hitzan “Atez atekoaren m...
- Kontratazioetan hizkuntza irizpideak ezartzea l...: [...] Urkijok dioenaren aurka, euskara sustatzeko ...
- ‘Mundumob’ Goierrin, Tolosan, Soraluzen, Andoainen, Hernanin… | Zero Zabor: [...] prentsan: Berria “Zabor poltsak eta er...
Zorion Agurrak
-
Zorionak printxesa!
Naroa Esnaola. 5 urte! Muxu handi bat. Manex, Aita eta Ama.Naroa Esnaola. 5 urte! Muxu handi bat. Manex, Aita eta Ama.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/06/naroa-300x241.jpgZorionak printxesa!irakurri gehiago » -
Zorionak!
Irati Martinez Sagastibeltza (Leitza). Ekainaren 19an urte 1. Urte askoz polita eta muxu handi bat familia guztiarenIrati Martinez Sagastibeltza (Leitza). Ekainaren 19an urte 1. Urte askoz polita eta muxu handi bat familia guztiaren partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/06/irati-300x244.jpgZorionak!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Garikoitz Goikoetxea posted an update 59 minutes ago
Jose Ignacio Wert ministroak bilera egin du Hezkuntza sailburuekin, bekei buruz. Nota handiagoak eskatzeko asmoa du ministerioak, eta, sailburuak aurka dituela ikusita aldatzea aztertuko duela esan du Wertek. Edonola ere, berretsi du ”ahaleginaren kulturak” zeresan handiagoa izango duela aurrerantzean bekak jasotzeko.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 31 minutes ago
Konfederazio Kopan, gaur hasiko da bigarren jardunaldia: http://futbolmamia.com/brasil-mexiko-gaur-italia-japonia-gauerdian/
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 49 minutes ago
Paco Herrera: elkarrizketa. 3. zatia jarri dugu: http://futbolmamia.com/paco-herrera-jokatzeko-ereduaz-elkarrizketaren-1-zatia/ Partidetako akatsak nola zuzendu entrenamenduetan? Nolakoa izan behar du jokalaria-entrenatzailea harremanak?
-
Iñaki Petxarroman posted an update 5 hours, 35 minutes ago
12 urteren ostean Argiako zuzendari kargua utziko du Xabier Letonak. Estitxu Eizagirrek hartuko du kargua. Hona Letonak idatzitako agur gutuna.
-
joseba barandiaran posted an update in the group Ekonomiaz 6 hours, 32 minutes ago
barkatu zenbait gauzekin hain latosoa izatea baina, Estilo Liburu digitalean ez dut “berrordainketa” hitza topatu eta gaur Berriaren aleko portadan dagoenez, nire buruari egiten diodan galdera sorta ba, hitz horren erabilera arrunt harrigarriari buruz:
- berrordainketa gauza bat da eta koordainketa beste bat, bai ala ez?









