Leitzako Sortuk bilerara deitu ditu herritarrak datorren asteazkenerako, maiatzaren 15erako. Aurrera elkartean izango da, 18:00etan hasita. Maiatzaren 30ean, greba egunean egingo dituzten mobilizazioez hitz egingo dute, eta greba baino lehen egin beharreko lanak zehaztuko dituzte, hala nola, propaganda, lantokiak eta ekimenak.
Etiketen Fitxategia | Greba orokorra
Greba orokorraren arrazoiak azaldu dituzte ELA eta LAB sindikatuek
Tolosaldeko LAB eta ELA sindikatuek greba orokorraren arrazoiak azaldu zituzten atzo, bakoitzak bere aldetik. Alde batetik, maiatzaren 30eko mobilizazioa girotzen jarraitu zuten, eta bestetik, Gutun Sozial berri bat egiten hasiko direla esan zuten.
Amasa-Villabona erabat itxita greba orokorra dela eta
Amasa-Villabonako komertzioak erabat itxita daude, eta kaleak nahiko hutsik daude. Bestalde, udaletxea, Olaederra kiroldegia eta Gaztelekua ere itxita daude greba orokorra dela eta.
Manifestazio jendetsua lan erreformaren aurka
Tolosaldeko eragileek deituta, ehunka herritarrek manifestazioa egin dute lan erreformaren aurka, Tolosan. Greba orokorraren eguneko azken ekitaldietako bat izan da, eta protesta jendetsua burutu dute.
Baimena zuen mural bat margotzen ari zirela gazte batzuk identifikatu ditu Ertzaintzak
Tolosako zezen plazan grebaren inguruko mural bat margotzen ari zirela, gazte batzuk identifikatu ditu Ertzaintzak. Gazteen greba komitekoek udalaren baimena zuten murala egiteko, eta horrela adierazi diote ertzainei. Hauek, hori baieztatu bitartean, i…
Leitzan 18:00etan plazatik eta Tolosan 18:30ean Triangulotik abiatuko dira manifestazioak
Erantzun ona izaten ari da gaurko deitutako greba orokorra. Sindikatuek balorazio ona egin dute goizean goizetik, eta eskualdeko lantegi eta komertzioek ateak itxi dituzte. Hala ere, herritarrei dei egiten diete arratsaldean Tolosan eta Leitzan egingo diren manifestazioetan parte hartzera joateko. Leitzan 18:00etan izango da eta herriko plazatik abiatuko dira. Tolosan, aldiz, 18:30ean egingo dute, eta [...]
Erabateko jarraipena du grebak eskualdean
Ez dira «eskirol» edota «gaur greba orokorra» bezalako oihuak askotan errepikatu. Ez behintzat piketeen aldetik. Eskualdean greba orokorrak izan duen erantzun handiaren adierazle, piketeek ez dute lan handirik izan lantegietatik eta dendetatik eginiko zeharkaldietan. 05:30ean, Usabal kiroldegiko aparkalekuan egina zuten hitzordua. Bertan, 100 lagun inguru elkartu dira. Talde horretan, gehiengoa gizonezkoak eta gazteak baziren ere, [...]
Biharko greba orokorrak jarraipen zabala izango duela aurreikusten dute sindikatuek
Azken asteetan sindikatuek lan asko egin dute greba orokorra egiteak duen garrantzia zabaltzeko. Lan horren guztiaren fruitua bihar ikusiko da enpresa eta kaleetan. Bihar izango da greba orokorra, eta sindikatuen arabera, erantzun ona izango du, bai Tolosaldean, eta bai Leitzan eta Areson ere. Eskualdeko lantegi txikiek eta handiek ateak itxiko dituzte: Zuhaizki, Tolosaldea Bus, Boinas [...]
Bilatu
Herriak
- Abiatu da MunduMOB Orendainen 2013/05/04
- Mankomunitatetik %25eko birziklatze tasa irauli nahi dute ‘Birziklapen Bira’-rekin 2013/05/06
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
- Tolosaldean, ‘Birziklapen bira’ | Zero Zabor: [...] “Mankomunitatetik %25eko birziklatze t...
Zorion Agurrak
-
Zorionak!
Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Aitor-300x267.jpgZorionak!irakurri gehiago » -
Urte askoan Emilio!
Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Emilio-300x99.jpgUrte askoan Emilio!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 12 minutes ago
’Azken dantza’ http://futbolmamia.com/azken-dantza/ 2.B mailako 2. multzoan, azken jardunaldia bihar, eta gure talde batzuek dena dute jokoan. Joseba Urkiolak bakoitzaren aukeren azterketa zehatza egin digu.
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 40 minutes ago
Mendilibar gaurko partidaz: ”Irabaztea behin betikoa izan daiteke, baina aurkaria indartsua dela badakigu”. Granada-Osasuna (20:00)
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 2 hours, 45 minutes ago
Montanier gaurko partidaz: ”Illarramendi garrantzitsua da, baina bera zelaian dela, irabazi eta galdu egin dugu”. Sevilla-Reala (22:00).
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 3 hours, 8 minutes ago
’Asteburuko partidak’ http://futbolmamia.com/asteburuko-partidak-31/ 1. mailan, 2.B mailan (azken jardunaldia) eta Emakumezkoen Kopan (final 1/4etako itzulikoak).
-
Edu Lartzanguren posted an update 19 hours, 3 minutes ago
Mikel Laboari plagio egin dio Nacho Vegasek? Hala salatu du Twitterren Angel Aldarondo @tipitto -k.








