Uzturpe ikastolak elkartasun kilometroa egin du, Ibarran. Tourette sindromea dutenak laguntzea izan dute helburu gaur arratsaldean egin duten ekimenarekin. Maila guztietako ikasleek Ibarrako plaza eta San Ignazio artean prestatu duten zirkuituari itzuliak eman dizkiote.Irakasleekin batera, ikasle txikienetik hasi eta handienetara, guztiek hartu dute parte. Parte hartzaileek kilometro bakoitzeko dirua emango zieten babesleak bilatu behar izan [...]
Etiketen Fitxategia | ibarra

Gipuzkoako Giza Proba Txapelketa, Ibarrarentzat
Ibarrako neskak Gipuzkoako giza proba txapelketaren lehen edizioko garaileak dira larunbat gauean Aiako probalekuan jokatu zen I. Bizi Iturri Saria irabazi ostean. 300 pertsona inguru bildu ziren larunbatean Aiako probalekuan ikuskizunaz gozatzeko asmoz. Probalariak ordu laurdeneko denboraz aritu ziren 550 kiloko harriarekin, eta denbora tarte horretan ibartarrek 30 plaza egin zituzten, hau da, 840 metro [...]
Andoni Agirreurreta asteasuarrak irabazi du Lasto altxatzeko Gipuzkoako Txapelketa
Gipuzkoako Lasto Altxatze txapelketan Andoni Agirreurreta asteasuarrak irabazi du. Iruran bizi den asteasuarrak 21 jasoaldi egin zituen. Bigarren sailkatua, Lander Otermin Munainek izan zen 20 jasoaldi emanda. Pello Argaia zizurkildarra hirugarrena izan zen 16 jasoaldirekin, eta Mattin de la Sotilla tolosarrak laugarren postua lortu zuen 11 jasoaldi egin eta gero.
Gutuna: “Ibarrako Bilduren udal gobernuarentzat hondakinak biltzeko aukera bakarra atez atekoa da”
“Peñagarikano alkatearen hitzen aurrean, benetako hitz jario ariketa Bilduk egiten duela esan beharra daukat. Hondakinen zirkulua koadratu nahi du parte hartze prozesu bat iragarriz, baina ez bizilagunek zein bilketa sistema nahi duten erabakitzeko, ez, azkenean inposatuko den atez atekoa zein modutakoa izatea nahi den erabakitzeko. Bosgarren edukiontzia ez da aukera bat beraientzat, hori da egia.
Gutuna: “Aitor Gonzalez PSE-EEren zinegotziari, Ibarrako Udalaren erantzuna”
Ibarrako Udaleko Bildu taldea:
“Prentsa bidez, Aitor Gonzalez sozialisten udal taldeko bozeramaileak bere babesa eskaintzen dio atez atekoaren aurkako plataformari.
Hitz jarioa erabiltzen du mozorro gisa, bere helburua plataforma horren babesean irabazi politikoren bat lortzea besterik ez dela estaltzeko; hitz jarioa erabiltzen du, zehazgabetasun eta gezurrez betea, besteak beste alkateak “atez atekoa bai ala bai inposatuko zuela” dioenean bezala. Herritarrek jakin bezate alkate honek ez duela inoiz horrelakorik esan, ikusi bestela osoko bilkurako akta.

Mundumob Ibarratik pasa da
Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatuta, Eman hartu nahi duzun mundua lelopean, mundu bola batek Gipuzkoa osoa zeharkatuko du, herriz herri eta belaunaldiz belaunaldi. Larunbatean hasi zen Orendainen egitasmoa, eta atzo hartu zuten lekukoa Ibarran. Iraunkortasunaren aldeko aldarriak egin ditu Ibarra Zero Zaborrek: “Gizon-emakumeok ezin dugu mundua neurririk gabe ustiatzen eta kutsatzen segi. Jarrera patologiko hori alboratu [...]
Ikaztegietako Haurreskola irekita mantentzeko hiru haur behar dituzte
Ikaztegietako Haurreskola arriskuan dago. Udaletik esan dutenez, hiru haur behar dira irekita mantendu ahal izateko, «eta momentu honetan, ia ez dago haurrik». Haurreskola ixtea nahi ez dutenez, beharrezkoa zaien kopurua bilatzeko deialdia zabaldu dute Ikaztegietako Udaletik, «haurrak herrikoak edo kanpokoak» izan daitezkeela gogoratuz.
Gutuna: “Birziklapenaren alde, atez atekoaren aurka”
“Bai, halaxe diote, birziklapenaren alde daude baina atez-atekoa ez dute nahi. Apirilaren 22an, Ibarrako Kultur Etxean atez ateko bilketaren aurka eta bosgarren edukiontziaren aldeko hitzaldia izan zen 19:30ean. Hizlaria, Patxi Amantegi izan zen, eta laguntzailea, Tolosako PNV-ren zinegotzia den Olatz Peon.
Gutuna: Eguzkik Ibarrako herriari
Eguzkikook Hitzaren bidez izan dugu Tolosa Txukuneko eledun Patxi Amantegik Ibarrako hitzaldi batean botatakoaren berri. Zur eta lur geratu gara. Izan ere, Amantegik hauxe esan omen zuen: “Eguzkik bere web orrian 5. edukiontziaren bidez atez atekoaren emaitza berdinak lor daitezkeela onartzen du”. Hasierako harridura berehala haserre bihurtu da, Amantegik gure blogetik esaldi bat hartu eta [...]
Markos Landaren istripua Ñañarri Rallyesprintean
Markos Landa gidari ibartarrak istripua izan zuen larunbatean Ñañarri Rallyesprintean, eta ezin izan zuen proba amaitu.
theCAMsports erabiltzailearen bideoa:
Markos Landa gidari ibartarrak istripua izan zuen larunbatean Ñañarri Rallyesprintean, eta ezin izan zuen proba amaitu.
Bilatu
Herriak
- Abiatu da MunduMOB Orendainen 2013/05/04
- Mankomunitatetik %25eko birziklatze tasa irauli nahi dute ‘Birziklapen Bira’-rekin 2013/05/06
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
- Tolosaldean, ‘Birziklapen bira’ | Zero Zabor: [...] “Mankomunitatetik %25eko birziklatze t...
Zorion Agurrak
-
Zorionak!
Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.Aitor Munduate Zabla (Anoeta). Bihar 5 urte egiten dituzu. Muxu handi bero bat Uxue eta etxekoen partetik.http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Aitor-300x267.jpgZorionak!irakurri gehiago » -
Urte askoan Emilio!
Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!Emilio Salaberria Etxebeste (Amasa-Villabona). Besarkada handienak herriko txikiari! Maite zaituztegu!http://tolosaldea.hitza.info/files/2013/05/Emilio-300x99.jpgUrte askoan Emilio!irakurri gehiago »
Berriketan.info [RSS]
-
Aitor Manterola posted an update in the group Futbolsofatzen 1 hour, 34 minutes ago
’Kolpe zehatza mahaian’ http://futbolmamia.com/kolpe-zehatza-mahaian/ Sevilla-Reala partidaren kronika.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 5 hours, 57 minutes ago
Espero bezala, Cesana Torinesen hasi eta Galibierren amaituko da biharko etapa, baina Galibier gainean ez, lau kilometro beherago amaituko da azkenean, Marco Pantani zenaren omenez jarritako oroigarrian.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 8 hours, 29 minutes ago
Nibali geroz eta sendoago eta aurkariak huts egiten. 1.26ra dago Evans, 2.46ra Uran, 2.47ra Santambrogio eta 3.53ra Scarponi. Intxausti 10. postuan dago, 5.41era.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 8 hours, 33 minutes ago
Gesink oraintxe helmugan, Garateren gurpilean, 4.14ra.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 8 hours, 35 minutes ago
1.28ra iritsi da Beñat Intxausti, Michele Scarponiren aurretik.








