Osteguna, 2013-05-23

Etiketen Fitxategia | Ingurumena

Pleno txikia egin dute ikasleekin, biodibertsitateaz aritzeko

Tolosako DBHko ikasleak udaletxeko pleno aretoan izan dira gaur, Agenda 21en barruan urte osoan zehar landuriko biodibertsitate gaiaren inguruko kezka, proposamen eta ondorioak udal ordezkariei azaltzeko. Mailaz maila biodibertsitatearen gaia ikuspuntu eta eduki desberdinetatik landu dute, eta gela bakoitzeko ordezkariak eman behar izan ditu urte osoko lanaren azalpenak. Datorren urtean, energia izango da jorratu beharreko [...]

«Liskar politikoak utzi, eta gaika birziklatzearen behar sozialaren kontzientzia» piztu nahi du Bilduk

Abiapuntutzat jo dute, gutxienez %70a birziklatzeko Tolosako hondakinen mahaiak lorturiko akordioa Hondakinen bilketa sistemarekin azken hilabeteotan sorturiko hika-mikaren harira, «%70 eta %85 arteko birziklatze tasak nola lortu jakitea garrantzitsuena» dela azaldu du Tolosako Bilduk, egindako agerraldian. Kopuru hauek teknikoki nahiz ekonomikoki eskuragarriak direla nabarmendu du Antton Izagirrek: «Zentzu honetan, Bilduk konfrontazio politikoa ideien eztabaidara bideratzeko [...]

Zabaldu dute Tolosako baratze parkeko izen-ematea

Iurreamendiko lur eremuan jarriko dituzten herri baratzeak erabili ahal izateko izen-emate epea zabalik da jada. Interesa duten norbanako nahiz eragileek, ekainaren 7ra bitarte izena eman ahal izango dute, Tolosako udaletxean bertan, edo www.tolosakoudala.net web atarian. Kutxako Ekogune fundazioko Mikel Insausti arduradunak azaldu duenez, elikadura ekologikoaz gain, “baratzeen helburua giza talde desberdinen arteko elkarbizitza eta harremana [...]

Abiatu da MunduMOB Orendainen

Norberak jaso nahi duen mundu hori ondorengoei uzteko aldarria zabalduko du egitasmoak, Gipuzkoa osoan zehar. Gipuzkoa Zero Zaborrek antolaturiko proiektuak, Ibarran izango du hurrengo geldialdia, bihar, 12:00etan. 12:00etan puntuan ekin diote, Gipuzkoa osoa zeharkatuko duen “egitasmo iraunkorrari”: MunduMOB hasi da Orendainen, Euskal Herriko lehen zero zabor herrian, Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatuta. Eman hartu nahi duzun [...]

Uraren holokaustoaren biktimak

Naturaldia jardunaldiek ibaiei eman diete aurten protagonismoa, eta Aranburu jauregiak eta txoko bat gorde du, emari honentzat. Horrela, Pedro Arrojok zuzendutako Ura, ibaiak eta herriak argazki erakusketa ikusgai izango da maiatzaren 11ra bitarte.

Udal batzordeen bilera astelehenean izango da

Amezketako Hirigintza, Kultura eta Ingurumena batzordeen bilera hilaren 22an, astelehenean, egingo dute Amezketan. Udaletxeko bilkura aretoan 19:00etan elkartuko dira, eta herritar guztiak bertara gonbidatu dituzte. Besteak beste, ondorengo gaiak jorratuko dira batzordeetan: Obra txikiak; Amezketa S.L.ren okindegi eta gozotegi erabilerarako pabilioiaren irekiera baimenari buruzko txostena; Iturriondo eta Liño-Osiñeta lursailen segregazio eskaerari buruzko txostena, eta lur [...]

Jakoba Errekondo Urkizu auzoan izango da

Datorren larunbatean, 15:30ean, Jakoba Errekondo landareetan aditua izango da Urkizuko Alurtxiki elkartean.

Atez ateko sistemari buruzko eztabaida irekia

Villabonako Udalak, atez ateko hondakinen bilketa sistemaren inguruko eztabaida irekia antolatu du, biharko eta etzirako. Martxoan 400 herritarrek izena eman dute, baina jende gehiagok parte hartzea nahi dute. Horrela, Galder Azkue alkateak, herritarrez gain EAJ eta PSE-EEko zinegotziei ere parte hartzeko proposamena egin die. Saioak, bihar eta etzi izango dira, Gurea zinema aretoan, 19:00etan. Lehen [...]

Hondakinen gaia “desgaste politikorako” erabiltzea salatu du Tolosako udal gobernuak

Hondakinen kudeaketaren inguruan azken asteotan gertatutako hainbat kontu hizpide izan zituen, atzoko ohiko osoko bilkuran, Ibai Iriarte Tolosako alkateak; besteak beste, “urak behar baino aldrebesago” daudela nabarmendu zuen, eta “zirko mediatiko lotsagarria” dela gaur egungoa: “Desgaste politikorako erabili duzue gaia, informazio falta eta beldurra baliatuz”.

Uraren Nazioarteko Egunean informazio puntua jarri dute Trianguloan

Egun guztian zehar uraren inguruko informazioa banatzen egongo dira Trianguloan, Uraren Nazioarteko Egunaren harira. Ekimena Tolosako Ingurumen Zentroak eta Tolosako Udalak antolatu dute, besteak beste, “uraren kultura berri bat” sortzeko asmoz. Informazio puntuaren ondoan jarritako panel batean, Tolosaldeko uraren zikloa nolakoa den ikus daiteke. Karpan bertan, beste hainbat informazio gehigarri dago, horien artean, komunetik behera [...]