Jon Erasun, Iker Irribarria eta Iñaki Artola pilotariek I Ogi Berri Txapelketako larunbateko jardunaldian parte hartuko dute. Hiruek txapelketaren maila ona nabarmendu dute.
Etiketen Fitxategia | Kirola

Saralegik ez du lortu Urrezko Aizkolarien finalerako sailkatzea
Ruben Saralegi leitzarrak ez du finalerako sailkatzea Urrezko Aizkolarien Txapelketan. 23 urte azpiko mailan lehiatu da Saralegi, eta Leitzan jokatu du finalerdia Ander Erasunen aurka. Saralegik 18’40” behar izan zituen lanak bukatzeko eta Erasunek 16’18”.
Ibarrak irabazi du hirugarren mailako txapelketa
Hirugarren mailako areto futbol txapelketa asteburuan amaitu zen. Azken partidan erabaki zen liga, eta hor, Ibarrako taldeak Villabonako Egintzaren laguntza izan zuen. Azken jardunaldira, ibartarrak bigarren postuan iritsi ziren, 68 punturekin. Gasteizko aurrera, 70ekin, lehen postuan zegoen. Liga irabazteko faborito argiak, beraz, arabarrak ziren. Gasteiztarrei, ordea, dena aldrebes irten zitzaien. Ibarrak etxean erraz irabazi zion [...]
Laskorainek seigarren postuan amaitu du, azken jardunaldian Buruntzari 7-3 irabazita
Iñaki Egizabal Asteburuan amaitu da 2012/2013 denboraldiko 3. mailako areto futbol txapelketa. Laskorainek Buruntza-Aldaz talde lasartearraren bisita hartu zuen eta ez zuen kinka edo estutasun larriegirik pairatu txapelketako azkeneko hiru puntuak poltsikoratzeko. Horitxoek 7 eta 3 nagusitasunez gainditu zituzten bisitariak. Garaipen honekin Aitorrek zuzendutako taldeak seigarren postu itxurosoan bukatu du sailkapenean, denboraldi guztian zehar okupatu [...]

Aimar Agirresarobe txapelduna izan da, Bilboko triatloian
Aimar Agirresarobe tolosarrak irabazi du, 2013ko Bilboko triatloia, lanak 4 ordu eta 19 minututan eginda. Azken asteotan Hendaian eta Deban emaitza onak lortuta iritsi da Bilbora, eta probako azken zatian, korrikakoan, hirugarren postuan sartu da. Horrela, iaz Bilbon irabazle izan zen Mikel Elgezabali aurrea hartu dio lehenik, eta Richard Calle estatubaturra gainditu du gero; aipatzekoa [...]
Xabier Urbieta eta Jokin Altuna, Ogi Berri Pilota Txapelketako hurrengo jardunaldian
Migel Soroaren oroimenezko I. Ogi Berri Pilota Txapelketa aurrera doa. Larunbat honetan, hilak 18, izango da hurrengo jardunaldia. Bertan parte hartuko dute Xabier Urbieta elite mailako pilotari asteasuarrak eta Jokin Altuna jubenil mailako pilotari amezketarrak. Biek ala biek partida gogorrak izango dituztela aurreikusten dute.
Saskibaloi teknifikaziorako jardunaldia antolatu du TAKEk iganderako
Hilaren 19an, 11:30etik aurrera eta Tolosako Usabal polikiroldegiko beheko kantxan, saskibaloi teknifikaziorako jardunaldia antolatu du TAKEk. 2001, 2002, 2003 eta 2004 urteetan jaiotako neska-mutilei egin diete deialdia. Prestakuntza lanak bertako entrenatzaileek egingo dituzte. Tolosaldeako zentro guztietako gazteentzat zabalik dago deialdia.
Andoni Agirreurreta asteasuarrak irabazi du Lasto altxatzeko Gipuzkoako Txapelketa
Gipuzkoako Lasto Altxatze txapelketan Andoni Agirreurreta asteasuarrak irabazi du. Iruran bizi den asteasuarrak 21 jasoaldi egin zituen. Bigarren sailkatua, Lander Otermin Munainek izan zen 20 jasoaldi emanda. Pello Argaia zizurkildarra hirugarrena izan zen 16 jasoaldirekin, eta Mattin de la Sotilla tolosarrak laugarren postua lortu zuen 11 jasoaldi egin eta gero.
Jaka eta Arratibel nagusitu dira asteburu honetan, Ogi Berri Txapelketan
Migel Soroa oroimenezko I. Ogi Berri Txapelketaren beste jardunaldi bat izan da jokoan asteburuan. Elite mailan Jaka eta Arratibel bikoteak 22-14 irabazi dio Bisintxoketa Perezek osatutakoari. Etorkizunekoen mailan, Labaka eta Agirre bikoteak 22-15 irabazi dio Olano eta Iruretagoiena bikoteari. Kadete mailan, Bakaikoa eta Urdanpilleta bikoteak 22-9 irabazi dio Garatek eta Belokik osatutakoari. Kadete mailan Arandiak [...]
Barriolaren eta Olaizola II.aren arteko partida astebetez atzeratu da
Abel Barriola eta Aimar Olaizolaren arteko norgehiagoka atzeratu egin da astebetez, Barriolak eskuetako mina duelako. Buruz Buruko Pilota Txapelketan, Barriolak Retegi Biri irabazi dio eta final-laurdenetako partida Olaizola II.aren aurka jokatu behar du. Partida hori hilaren 25ean jokatuko da.
Bilatu
Herriak
- Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abiarazi dituzte Asuncion klinikako langileek 2013/05/10
- Pleno txikia egin dute ikasleekin, biodibertsitateaz aritzeko 2013/05/15
- ‘Elkarrekiko menpekotasunak’ erakusketaren bisita gidatua, bihar 2013/05/17
- Nagore Arizeta Garmendia: Ea lortzen degun Alkizako umeek eskolan toki gehia...
- Mundumob ekitaldiak egingo dituzte igandean, Aiztondon | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] zeharkatuko duen ekimena da Mundumob. Orenda...
- Asuncion Klinikako langileek euren egoera azaldu diote herritarrei | Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza: [...] Soldata murrizketak medio, mobilizazioak abi...
Berriketan.info [RSS]
-
leire narbaiza arizmendi posted an update 9 hours, 55 minutes ago
-
Jon Fernandez posted an update 16 hours, 34 minutes ago
Enpresen zerga iruzurraz, ”ez dugu sozietateen zergak armonizatzeaz hitz egin, hori ezinezkoa delako”, dio Durao Barrosok. ”Iruzurraz hitz egin dugu, ez zergak txikiak ala handiak diren”. Frantzian, adibidez, %33,3koa da zerga; Irlandan, berriz, %12,5ekoa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 16 hours, 37 minutes ago
Viscontirentzat etapa, bere bigarrena eta Movistarren laugarrena Giroan. Bikaina.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 16 hours, 38 minutes ago
Azken kilometroan sartuta 21 segundo Viscontirentzat. Harrigarria Movistarren Giroa.
-
Unai Zubeldia Arruabarrena posted an update in the group Italiako Giroa 16 hours, 41 minutes ago
Hiru kilometro besterik ez, eta 24 segundoko aldea Viscontirentzat. Eskura dauka garaipena, Movistarren hirugarrena jarraian.






